Demòcrates de Catalunya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kataluniako Demokratak
Demòcrates de Catalunya (DC)
Presidentea Antoni Castellà, Núria de Gispert, Joan Rigol
Sorrera 2015eko uztailaren 12a, UDCren eszisioa
Egoitza nagusia Bartzelona Katalunia
Ideologia politikoa zentro-eskuinekoa, demokrazia kristaua, kataluniar independentismoaa, europeismoa, humanismoa
Eserlekuak erakundeetan Kataluniako Parlamentua (Junts pel Sí-n)
3 / 135
www.democrates.cat

Demòcrates de Catalunya (DC, euskaraz Kataluniako Demokratak) Kataluniako alderdi politikoa da, 2015ean sortua, ideologia sozialkristau eta independentistaduna. Unió Democràtica de Catalunya (UDC) alderdiaren eszisioa da, honek 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako Kataluniaren independentzia-prozesuari babesa kendu eta CiU federazioa hautsi ostean sortua. Honen erantzun gisa, UDCko kide independentistek alderdi berria eratzea erabaki zuten, UDCko kritikoen Hereus UDC 1931 plataformaren ondorengoa, independentziarekiko apustu garbia eginez. Alderdi honen sustatzaile nagusiak Antoni Castellà, Núria de Gispert eta Joan Rigol izan ziren.

2015eko uztailean Kataluniako hauteskundeetara Junts pel Sí zerrenda independetista bateratuan aurkeztuko zela iragarri zen, Convergència Democràtica de Catalunya (CDC), Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) eta Moviment d'Esquerres (MES) alderdiekin batera.