Uztailaren 12
Uztailaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hamahirugarren eguna da, 194.a bisurteetan. 172 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1936 - Ferrocarriles Vascongados enpresako Bilbotik zetorren trena Rezola zementu lantegiaren parean errailetatik irten eta lau hildako izan ziren.
- 1997 - Miguel Angel Blanco Alderdi Popularreko Ermuko zinegotziari garondoan bi tiro egin zizkioten ETAko kideek, bi egunez bahituta eduki eta gero. Biharamunean hil zen.
- 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJk 31 eserleku lortu zituen; EH Bilduk 21, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemos-IUk 6, PP+Cs-ek 6 eta Voxek 1.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1191 - Hirugarren Gurutzadaren barnean musulmanek Akre galdu zuten.
- 1730 - Klemente XII.a Eliza Katolikoaren Aita Santu aukeratu zuten.
- 1920 - Errusiak Lituaniaren independentzia politikoa aitortu zuen.
- 1975 - Sao Tome eta Principek independentzia lortu zuen.
- 1979 - Kiribatik independentzia lortu zuen.
- 1986 - Zientzialariak Titanic ontzia hondoratu zen tokira iritsi ziren, esploratzeko.
- 2006 - Hezbola taldeak Israelgo bi soldatu bahitu zituen, gertaera hau 2006ko Libanoko gerraren hasiera izango zelarik.
- 2010 - Kubak 52 "preso politiko" aske utziko zituela esan zuen Miguel Angel Moratinos Espainiako gobernuko kanpo arazoetarako ministroak, uhartea bisitatu eta gero.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1950 - Winchester '73 filma estreinatu zen, Anthony Mannek zuzendu eta James Stewart, Shelley Winters eta Stephen McNally aktoreek antzeztu zuten.
- 1962 – Rolling Stones musika talde ingelesa sortu zen, izena Muddy Watersen abesti batetik hartuz.
- 1991 - Point Break ("Body Deitzen zuten") filma estreinatu zen, Kathryn Bigelowek zuzendu eta Patrick Swayze, Keanu Reeves, Gary Busey eta Lori Petty aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2002 - Road to Perdition filma estreinatu zen, Sam Mendesek eta Tom Hanks, Paul Newman, Jude Law, Daniel Craig eta Tyler Hoechlin aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1764 – Charles Messier astronomo frantziarrak lehen nebulosa aurkitu zuen: M27 edo Pisuaren Nebulosa.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2006ko Frantziako Tourreko 10. etapa Kanbon hasi eta Pauen amaitu zen. Etapak 190,5 kilometro zituen, eta Juan Miguel Mercado (Agritubel) espainiarrak irabazi zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1707 - Esteban Terreros, bizkaitar filologo eta lexikografoa (h. 1782).
- 1772 - Arnaud-Michel Abbadia-Ürrüstoi, zuberotar notarioa eta militarra (h. 1832).
- 1773 - Juan Bautista Erro, gipuzkoar arkeologoa, politikaria eta euskaltzalea (h. 1854).
- 1891 - François Latournerie, lapurtar soldadua, Lehen Mundu Gerran lehen hildako euskalduna (h. 1914).
- 1895 - Juan Telleria, gipuzkoar musikagilea (h. 1949).
- 1898 - Fortunato Agirre, nafar politikari jeltzalea eta Lizarrako alkatea (h. 1936).
- 1909 - Jean Errekart, euskal herritar politikaria (h. 1971).
- 1923 - Miguel Artola, gipuzkoar historialaria (h. 2020).
- 1926 - Juan Garmendia Larrañaga, tolosar etnografoa eta historialaria (h. 2015).
- 1933 - Alberto Albistegi Arizmendiarrieta, gipuzkoar futbolaria (h. 2015).
- 1939 - Jean Grenet, lapurtar kirurgilari eta politikaria, Baionako alkatea (h. 2021).
- 1940 - Karlos Otegi, euskal idazlea eta euskaltzain urgazlea.
- 1943 - Maite Idirin, euskal abeslaria.
- 1951 - Jaime Mayor Oreja, Alderdi Popularreko donostiar politikaria.
- 1954 - Ramon Etxezarreta, gipuzkoar idazle eta politikaria.
- 1957 - Allande Sokarros, zuberoar kazetari, itzultzaile, idazle, militante abertzale eta hautetsia (h. 2021).
- 1958 - Olga Uribe, bizkaitar ehulea, lihoan espezializatua.
- 1960 - Xabier Davalillo, bizkaitar saskibaloi jokalari ohia eta Bilbao Basketen presidente ohia.
- 1965 - Nekane Intxaurtza, Dimako emakumezko lehen alkatea, eta UEUko argitalpenen arduraduna.
- 1972 - Álvaro Iglesias, bizkaitar futbolaria ohia.
- 1974 - Martial Esnal, lapurtar izotz hockey jokalari ohia.
- 1975 - Eider Gardiazabal, bizkaitar politikaria.
- 1984 - Maria Lopez de Egilaz, bizkaitar belar hockey jokalaria.
- 1986 - Iker Zarate, bizkaitar futbolaria.
- 1987 - Eriz Goiria, bizkaitar futbolaria.
- 1988 -
- Aaron Carretero, arabar izotz hockey jokalaria.
- Igor Salutregi, bizkaitar futbolaria.
- 1989 - Iker Seguín, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 - Ander Bidorreta, nafar futbolaria, Sorian.
- 2002 - Nicholas Williams, nafar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1394 - Ashikaga Yoshinori, Ashikaga shogunerriko seigarren shoguna (h. 1441).
- 1651 - Margarita Austriakoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea (h. 1673).
- 1813 - Claude Bernard, frantziar fisiologoa (h. 1878).
- 1815 - Mariana Grajales, abertzale eta independentziaren aldeko kubatar ospetsua (h. 1893).
- 1824 - Eugène Boudin, frantziar margolaria (h. 1898).
- 1828 - Nikolai Txernishevski, errusiar idazlea (h. 1889).
- 1829 - Edwin Long, ingeles margolari erromantikoa (h. 1891).
- 1849 - William Osler, kanadar medikua (h. 1919).
- 1851 - Elizabeth Hughes, galestar pedagogoa, emakumeen heziketaren sustatzailea (h. 1925).
- 1852 - Hipólito Yrigoyen, euskal jatorriko argentinar politikaria, Argentinako presidentea (h. 1933).
- 1854 - George Eastman, estatubatuar asmatzailea eta industrialaria (h. 1932).
- 1863 -
- Albert Calmette, frantziar sendagile eta bakteriologoa (h. 1933).
- Charles Cottet, inpresionismo ondokoaren frantziar margolaria (h. 1925).
- Paul Drude, alemaniar fisikaria (h. 1906).
- 1866 - Emiliano Figueroa Larraín, Txileko presidentea (h. 1931).
- 1868 - Stefan George, alemaniar olerkari eta itzultzailea (h. 1933).
- 1870 - Luis II.a Monakokoa, Monakoko printzea (h. 1949).
- 1872 - Emil Hácha, Txekoslovakiako 3. Presidentea (h. 1945).
- 1876 - Max Jacob, frantziar margolari eta idazlea (h. 1944).
- 1884 -
- Louis B. Mayer, estatubatuar zinema enpresaria (h. 1957).
- Amedeo Modigliani, italiar margolari eta eskultorea (h. 1920).
- 1886 - Raoul Hausmann, austriar artista eta idazlea (h. 1971).
- 1892 - Bruno Schulz, judu jatorriko poloniar idazle, artista, literatura kritikari eta arte irakaslea (h. 1942).
- 1895 -
- Buckminster Fuller, estatubatuar diseinatzaile, ingeniari eta asmatzailea (h. 1983).
- Elena Sorolla, espainiar eskultore eta margolaria (h. 1975).
- 1904 -
- Rene Lacoste, frantziar tenislari eta enpresaria (h. 1996).
- Pablo Neruda, txiletar olerkaria, 1971ko Literaturako Nobel Saria (h. 1973).
- 1905 - Blanca Silveira, Venezuelako lehen astronomoa (h. 1989).
- 1907 -
- Weary Dunlop, australiar errugbilari, kirurgialari eta gerra-presoa (h. 1993).
- Isabel Ríos, galiziar sindikalista eta gerrillaria (h. 1997).
- 1908 - Alain Cuny, frantziar aktorea (h. 1994).
- 1913 - Willis Lamb, estatubatuar fisikaria, 1955eko Fisikako Nobel Saria (h. 2008).
- 1916 - Liudmila Pavlitxenko, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen sobietar frankotiratzailea, historiako emakume frankotiratzaile arrakastatsuena (h. 1974).
- 1917 - Andrew Wyeth, estatubatuar margolaria (h. 2009).
- 1918 - Doris Grumbach, estatubatuar idazlea (h. 2022).
- 1920 - Vera Zakharova, sobiertar anbulantzia-hegazkin pilotua, lehenengo jakutiar emakume pilotua (h. 2010).
- 1928 - Elias James Corey, estatubatuar kimikaria, 1990eko Kimikako Nobel Saria.
- 1929 -
- Monte Hellman, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, idazle eta muntatzailea (h. 2021).
- Awang Usman, malaysiar idazle eta poeta (h. 2001).
- 1933 - Donald E. Westlake, estatubatuar idazlea (h. 2008).
- 1935 - Satoshi Ōmura, japoniar biokimikaria, 2015eko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1937 -
- Bill Cosby, estatubatuar komiko eta aktorea.
- Lionel Jospin, Frantziako Lehen Ministroa.
- 1943 -
- Christine McVie, ingeles abeslari eta musikagilea, Fleetwood Mac taldeko kidea (h. 2022).
- Paul Silas, estatubatuar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (h. 2022).
- 1945 - Fikre Selassie Wogderess, Etiopiako lehen ministroa (h. 2020).
- 1946 -
- Robert Fisk, britainiar kazetaria, The Independent egunkariaren Ekialde Hurbilako berriemailea (h. 2020).
- Valentina Tolkunova, errusiar-sobietar abeslaria (h. 2010).
- 1947 -
- Gareth Edwards, galestar errugbilari ohia, meleko erdilari handienetako bat.
- Wilko Johnson, ingeles musikaria, Dr. Feelgood taldeko kidea (h. 2022).
- Mari Trini, espainiar abeslaria (h. 2009).
- 1948 - Richard Simmons, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1951 - Cheryl Ladd, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1952 - Irina Bokova, bulgariar politikaria, UNESCOko zuzendari nagusi ohia.
- 1955 - Bambi Woods, estatubatuar stripper eta aktore pornografiko ohia.
- 1956 -
- Cathal O Searcaigh, irlandar poeta, gaeleraz idazten duen ezagunenetarikoa.
- Gregg L. Semenza, estatubatuar irakaslea, 2019ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1957 - Menene Gras, kataluniar filosofoa, arte-kritikaria eta ikertzailea.
- 1958 - Michael Robinson, irlandar-britainiar futbolaria eta telebista aurkezlea (h. 2020).
- 1959 -
- Antonio Mourelos, galiziar aktorea.
- Tupou VI.a, Tongako erregea.
- 1961 - Masaaki Mori, japoniar futbolari ohia.
- 1962 - Julio César Chávez, mexikar boxeolari ohia, estadistikoki, Mexikoko inoizko boxeolari onena.
- 1966 - Ana Torrent, espainiar aktorea.
- 1967 - Carmen Castro García, espainiar ekonomialaria, ikertzailea, aktibista eta feminista.
- 1969 -
- Briceida Cuevas, maya, poeta elebiduna, Mexikoko Hizkuntza Indigenetako Idazleen Elkartearen sortzailea.
- Black Rob, estatubatuar raperoa (h. 2021).
- 1970 - Mayumi Omatsu, japoniar futbolari ohia.
- 1971 -
- Patrick Puydebat, frantziar aktorea.
- Richard Scott, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1972 - Jake Wood, britainiar aktorea.
- 1973 - Christian Vieri, italiar futbolari ohia.
- 1978 - Michelle Rodriguez, estatubatuar aktorea.
- 1980 - Elizabeth J. Tasker, britainiar astrofisikoa, idazle zientifikoa eta JAXAko irakasle elkartua.
- 1982 -
- Benjamin Lacombe, frantziar ilustratzaile eta komikigilea.
- Shunta Nagai, japoniar futbolari ohia.
- 1984 -
- Victoria Anna Perea, Espainian in vitro ernalketa bidez jaio zen lehen umea.
- Eladio Sánchez, espainiar txirrindularia.
- 1988 - Saori Arimachi, japoniar futbolaria.
- 1989 - Phoebe Tonkin, australiar aktore eta modeloa.
- 1990 - Bebé, portugaldar futbolaria.
- 1991 -
- Pablo Carreño, espainiar tenislaria.
- Portia Woodman, zeelandaberritar errugbilaria.
- 1992 - Larrissa Miller, australiar gimnasta artistikoa.
- 1994 - Kanako Momota, japoniar idol abeslaria, Momoiro Clover Z taldeko liderra.
- 1996 - Moussa Dembélé, frantziar futbolaria.
- 1997 - Malala Yousafzai, pakistandar ikaslea, aktibista eta blogaria, 2014ko Bakearen Nobel Saria.
- 2000 - Vinícius Júnior, brasildar futbolaria.
- 2001 - Kaylee McKeown, australiar igerilaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1678 - Antonio III.a Agaramontarra, Gixuneko kondea eta Bidaxuneko printzea (j. 1604).
- 1801 - Manuel Enparan, gipuzkoar noble eta kapitaina, Gibraltarko itsasartean (j. 1754).
- 1843 - Jean-Baptiste Laffitte, lapurtar bankaria (j. 1775).
- 1960 - Julio Artetxe, euskal herritar bankari eta politikari liberala (j. 1878).
- 1970 - Nicasia Madariaga, bizkaitar paisaia eta erretratu margolaria (j. 1875).
- 1993 - Jesus Insausti, Uzturre, gipuzkoar politikari eta idazlea (j. 1912).
- 2004 - Augustin Zubikarai, bizkaitar apaiza eta euskal idazlea (j. 1914).
- 2014 - Nestor Basterretxea, bermeotar eskulturgile, artista eta zinemagilea (j. 1924).
- 2021 -
- Maria Rosario Arrizabalaga, bizkaitar gizarte-ekintzailea, feminista eta justizia sozialaren aldekoa (j. 1949).
- Santiago Bengoa, arabar sindikalista (j. 1955).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 783 - Bertrada Laongoa, Frantziako erregina ezkontidea.
- 1429 - Jean Charlier de Gerson, frantziar teologo eta sermoilaria (j. 1363).
- 1441 - Ashikaga Yoshinori, Ashikaga shogunerriko seigarren shoguna (j. 1394).
- 1536 - Erasmo Rotterdamgoa, Pizkundeko herbeheretar idazle eta filosofoa.
- 1539 - Fernando Kolon, espainiar bibliografoa (j. 1488).
- 1642 - Francesco Maria Carafa, italiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea.
- 1676 - Elixabete Sofia Mecklenburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa, poeta eta musikagilea (j. 1613).
- 1682 - Jean Picard, frantziar astronomo eta apaiza (j. 1620).
- 1711 - Dorcas Hoar, Salemgo sorginkeria prozesuan urkara kondenatu eta ondoren parkatu zuten emakumea (j. c. 1634).
- 1712 - Richard Cromwell, ingeles politikaria, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako Errepublikako Lord Babeslea (j. 1626).
- 1751 - Tokugawa Yoshimune, Tokugawa shogunerriko zortzigarren shoguna (j. 1684).
- 1773 - Johann Joachim Quantz, alemaniar musikagilea eta flautista (j. 1697).
- 1804 - Alexander Hamilton, estatubatuar politikaria.
- 1825 - Dorothea Schlözer, alemaniar filosofoa, Alemanian filosofiako doktorego gradua jaso zuen lehen emakumea (j. 1770).
- 1845 - Henrik Wergeland, norvegiar olerkaria (j. 1808).
- 1849 - Dorethea Payne Todd Madison, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (j. 1768).
- 1855 - Pavel Nakhimov, errusiar almirantea (j. 1802).
- 1867 - Francisco de Luxán, espainiako armadaburua (j. 1798).
- 1874 - Fritz Reuter, alemaniar idazlea (j. 1810).
- 1880 - Isaac Pereire, Frantziako Bigarren Inperioko industria-garapenean rol erabakigarria izandako negozio-gizona (j. 1806).
- 1885 - Maria Weston Chapman, estatubatuar abolizionista, esklabotzaren aurkako The Non-Resistant egunkariaren editorea (j. 1806).
- 1901 - Federico Errázuriz, Txileko presidentea (j. 1850).
- 1908 - William D. Coleman, Liberiako presidentea (j. 1842).
- 1923 - Ernst Otto Beckmann, alemaniar kimikaria (j. 1853).
- 1925 - Harry John Lawson, britainiar bizikleta diseinatzailea, txirrindularia, motorraren industriaren aitzindaria eta iruzurtia (j. 1852).
- 1926 - Gertrude Bell, britainiar idazle, bidaiari, politologo, arkeologo, espiatzaile eta gobernuko funtzionarioa (j. 1868).
- 1929 - Robert Henri, estatubatuar margolaria (j. 1865)
- 1931 - Nathan Söderblom, suediar artzapezpikua, 1930eko Bakearen Nobel Saria (j. 1866).
- 1935 - Alfred Dreyfus, frantziar militarra (j. 1859).
- 1945 - Wolfram von Richthofen, alemaniar mariskala, Gernikako bonbardaketaren arduradun nagusia (j. 1895).
- 1949 - Douglas Hyde, Irlandako Lehenengo Presidentea (j. 1860).
- 1959 - Carles Riba, kataluniar idazlea (j. 1893).
- 1973 - Lon Chaney Jr., estatubatuar aktorea (j. 1906).
- 1981 - Boris Nikolaievitx Polevoi, errusiar idazlea (j. 1908).
- 1983 - Chris Wood, ingeles musikaria, Traffic taldeko kide sortzailea (j. 1944).
- 1987 - Amelia de la Torre, espainiar aktorea (j. 1905).
- 1988 - Joshua Logan, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1908).
- 1992 - Caroline Miller, estatubatuar eleberrigilea (j. 1903).
- 1994 - Irena Krzywicka, poloniar feminista, idazlea, itzultzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1899).
- 1997 - François Furet, frantziar historialaria (j. 1927).
- 2002 - Josefina de la Torre, kanariar poeta, eleberrigilea, abeslari lirikoa eta antzezlea (j. 1907).
- 2005 - Willi Heinrich, alemaniar idazlea (j. 1920).
- 2010 - Harvey Pekar, estatubatuar komikigilea (j. 1939).
- 2012 - Else Holmelund Minarik, Haur Literaturako estatubatuar idazlea (j. 1920).
- 2013 - Pran, indiar aktorea (j. 1920).
- 2015 - Javier Krahe, espainiar kantautore satirikoa (j. 1944).
- 2018 - Xerardo Fernández Albor, Galiziako Xuntako presidentea (j. 1917).
- 2019 - Claudio Naranjo, txiletar psikiatra (j. 1932).
- 2020 -
- Judy Dyble, ingeles abeslari eta abestien egilea, Fairport Convention taldeko kide sortzailea (j. 1949).
- Hassan Abshir Farah, Somaliako lehen ministroa (j. 1945).
- Kelly Preston, estatubatuar aktorea eta modeloa (j. 1962).
- Wim Suurbier, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (j. 1945).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Erkuden eta Zurine/Zuriñe/Zuri/Xuri.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |