Demokrazia eta Askatasuna
Itxura
Demokrazia eta Askatasuna Democràcia i Llibertat | |
---|---|
Buruzagia | Francesc Homs |
Sorrera | 2015 |
Ideologia politikoa | independentista katalana, liberala, demokrata kristaua |
Eserlekuak erakundeetan | Espainiako Diputatuen Kongresuan 8 / 350 Espainiako Senatuan 6 / 208 |
www.democraciaillibertat.cat |
Demokrazia eta Askatasuna (katalanez Democràcia i Llibertat) Kataluniako koalizio politiko bat da, 2015eko Espainiako hauteskunde orokorretarako sortua. Koalizioa Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC), Kataluniako Demokratak (DC) eta Reagrupament alderdiek osatzen dute. Koalizioko burua Francesc Homs Generalitateko kontseilari ohia da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Katalanez)