Edukira joan

Den Gamle By (Århus)

Koordenatuak: 56°09′32″N 10°11′30″E / 56.1589°N 10.1917°E / 56.1589; 10.1917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Den Gamle By
Kopenhageko txanpon lantegiko zuzendariaren jauregia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaErdialdeko Jutlandia
UdalerriaAarhus Municipality
Koordenatuak56°09′32″N 10°11′30″E / 56.1589°N 10.1917°E / 56.1589; 10.1917
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1914
ZuzendariaThomas Bloch Ravn (en) Itzuli
Arkitektura
Bisitariak urtean546.485
Webgune ofiziala

Den Gamle By, danieraz herri zaharra esan nahi du, Århusen kokaturik dagoen herri tradizionala da, museo gisa funtzionatzen duena. 1914. urtean ireki zen eta urtero 3'5 milioi bisitari izaten ditu, Kopenhagetik kanpora dagoen museorik bisitatuena delarik.

Den Gamle By herria ikusita Eskandinaviako beste hainbat tokitan ere antzerako museoak eraiki dira, ezagunenak Bergen (Norvegian) eta Turku (Finlandian).

Danimarka guztiko 20 hirietako 75 etxe tradizional daude bertan ikusgai, tartean aduana, antzokia, postetxea eta eskola ere bai, balizko herrixka bat osatzen dutelarik. Etxeok 1550 eta 1800 eraikiak izan ziren eta XX mendean Århusera eraman eta berriztu egin ziren. Hona hemen etxe berezienen zerrenda:

  • Kopenhageko txanpon lantegiko zuzendariaren jauregia (1683).
  • Århusko alkatearen jauregia (1597).
  • Århusko merkatarien etxea (1723).
  • Aalborgeko merkatarien egoitza (XVI. mendeko bost eraikin).

Århuseko alkatearen etxea erabiltzeari utzi zitzaion eta botatzea erabaki zuten. Peter Holm (1873–1950) irakasleak berriztu eta museo gisa erabil zitekeela proposatu zuen. Proposamena onartua izan zen eta etxea herritik kanpora mugitu zuten. 1923. urtean Aalborgeko jauregi bat bota behar zutela jakin zuen Peter Holemk eta hau ere Århusera ekartzea lortu zuen. Hurrengo urteetan botatzear zeuden etxeak bilatzen jarraitu zuen, museo berezi honen zuzendari izan zen 31 urteetan 50 etxe salbatu zituelarik.

Bost erakusketa iraunkor daude Den Gamle By herrian. Garrantzitsuenak Danimarkako Erlojuaren museoa (1500. urteko erlojuak dira zaharrenak) eta Jostailuen museoa (1800 eta 1960 urte arteko 6.000 jostailu) dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]