Todo cambia (abestia)
Todo cambia (abestia) | |
---|---|
Julio Numhauserren, Mercedes Sosaren, Rosario Floresen eta Cristiano Malgioglioren musika-lana | |
Egilea(k) | Julio Numhauser, Mercedes Sosa, Rosario Flores eta Cristiano Malgioglio |
Izenburua | Todo cambia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Julio Numhauser |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Julio Numhauser |
«Todo cambia» (euskaraz, «Dena aldatzen da») Julio Numhauser autore txiletarrak Suedian 1982an erbestean sortutako abestia da. Kanta Mercedes Sosak grabatu zuen 1984an, eta bertsio horrekin zabaldu zen pieza. Miren Amurizak euskarara itzuliz zuen eta 2022an Ines Osinagak bertsio abestua zabaldu du.[1]
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julio Numhauser kantagintza berriko Quilapayún taldeko sortzaileetako bat izan zen. 1973an, Augusto Pinocheten kolpe militarraren ondorioz, Europan erbesteratu zen. Suedian ezarriko zen 1975ean. 1982an «Dena aldatzen da» konposatu eta grabatu zuen, Somos taldearekin batera. Diskoa ofizialki ez zen sortu, baina Txilen modu informalean ibili zen.[2][3][4][5]
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txileri eskainitako hitzek denboran zehar gauzen eta pertsonen aldaketaz hitz egiten dute. Dena aldatu arren, Txile jaioterriarekiko maitasuna ez da aldatuko.[3][4]
Bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984an, Mercedes Sosak abestiaren bertsio bat grabatu zuen, ¿Será posible el sur? (Posible ote da hegoaldea?) bere albumaren bosgarren abestia da. 1985ean argitaratu zuen Philipsek.[6] Bi urte geroago, 1986an, Guadalupe Pinedak Todo cambia izeneko LP bat plazaratu zuen, non Numhauser-en kantaren bertsio bat interpretatzen baitzuen lehen abestian. Album hori NGSk argitaratu eta Fonovisa Melodyk banatu zuen.[7]
Rosariok 2009an Cuéntame diskoa kaleratu zuen; 11. pistan, albumaren azkenaurrekoa, «Todo cambia» sartzen zen. Disko hau Universal etxeak argitaratu zuen.[8]
2011n, Nanni Morettiren Habemus Papam filmean agertu zen Mercedes Sosaren bertsioa.[9] Kantaren bertsio bat ere grabatu zuten, Ana Belén eta Víctor Manuelek 2015eko Canciones regaladas diskoan.[10]
Julio Numhauserrek bertsio bat argitaratu zuen berriro 2016an, Maciel Numhauser semearekin, YouTubeko plataformako kanalean.[11]
2021ean, La Beriso, Rock itxurarekin grabatu zuen «Todo cambia» abestia "El último que apague la luz" albumean..[12][13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Ines Osinaga: Dena aldatzen da» EITB 2022-06-21 (Noiz kontsultatua: 2022-06-23).
- ↑ «Todo Cambia. One cover redesign each day. For 86 days.» www.givedesign.net.
- ↑ a b «Todo cambia» Todo cambia | MusicaPopular.cl.
- ↑ a b «Cambia todo cambia… (pero nada cambia) « Diario y Radio Universidad Chile» radio.uchile.cl.
- ↑ «"Cambia, todo cambia" (Julio Numhauser )» historiacanciones.blogspot.com.
- ↑ Mercedes Sosa: ¿Será posible el sur? (1984) | PERRERAC. .
- ↑ Guadalupe Pineda - Todo Cambia. .
- ↑ Rosario - Cuéntame. .
- ↑ «Mercedes Sosa - Todo cambia (testo e traduzione)» InfinitiTesti 2012-04-18.
- ↑ Ana Belén - Víctor Manuel - Canciones Regaladas. .
- ↑ Julio Numhauser & Maciel Numhauser - Todo Cambia (Video Oficial 2016). .
- ↑ «La Beriso presenta «Todo cambia»» Diario de Cultura.
- ↑ DSNET. «La Beriso presenta» Quiero música en mi idioma.