Denbora gezi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
ordu aldaketa bati buruzko iragarkia

Denbora gezia denboraren iragate norantzaren berri ematen digun kontzeptua dugu. Denbora geziak denbora iraganetik etorkizunera doala adierazteko erabiltzen da jario norantza hori aldagaitza delarik, bide batez denbora ardatza iragan aldagaitzetik hasi oraina zeharkatu eta etorkizun ezezagunera dihoa, gezi batek hasiera eta bukaera duen bezala. Kontzeptu antisimetrikoa da, hau da oraina denbora jatorria bada orainaren alde banatan portaera kontrajarriak antzeman litezke, iragana aldagaitza da eta etorkizuna berriz moldagarria.

Denbora gezi kontzeptua lau dimentsiotako espazioan ere erabilia da, kasu honetan geziak konfigurazio anitz har dezake baita bere norantza aldatu ere, hiru dimentsiotako bektorearen generalizazioa genuke, hau da hiper-bektore bat.