Gezi
- Artikulu hau jaurtigaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gezi (argipena)».
Gezia arku baten bidez jaurtitzen den jaurtigai bat da. Mutur bat, ehizarako edo kirolerako balio dezakeena, makiltxo bat, eta, ohi, hiru lumakoa den luma taldetxo batekin osatuta dago.
Muturrak, forma ezberdinetakoak izan daitezke. Arku tiraketa kirolean, muturrak ez dira makiltxoa baino diametro gehiagokoak. Ehizako gezietan, berriz, muturrek, makiltxoak baino diametro handiago dute, eta forma ezberdinetakoak dira, hain ezaguna den hiruki formatik, zilindrikoak direnetaraino, azken hauek, ehiza txikian erabiltzen direnak.
Makiltxoa, honako material hauetaz egindakoa izan daiteke: aluminioa, karbonoa edo aluminio-karbonoa.
Lumak, naturalak edo plastikozkoak izan daitezke:
- Naturalak, bereziki gezi lumak egiteko hazitako antzarretatik ateratzen dira. Gehienbat, arku tradizionalekin erabiltzen dira
- Plastikozkoak, Olinpiar Jokoetako arkuekin eta konposatuekin erabiltzen dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiaurreko aztarnategi zaharrenetan, abilezia handiz landutako sukarrizko gezi mutur mordoxka aurkitu da. Lehen gezi hauetan jada, hain ezaguna den hiruki forma agertzen da gezien muturretan, ordutik mantendu dena. Europan, arkuaren erabileraren jatorria, itxuraz, Goi Paleolito aroan aurkitu behar da. Aintziratokiren batean, Neolito aroko zurezko arkuen aztarnak aurkitu dira.
Historiaurreko gezi motak oso ugariak dira: batzuk, almendra forma dute, beste batzuk, erramu edo olibondo hostoarena, beste batzuk berriz, hiruki edo erronbo formakoak dira. Oinarrian, zirkuluerdi bat izaten dute, edo baita bi mutur ere. Sukarri edo arroka kristalezko mutur hauetako batzuk, Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean daude.
Egiptoarrak, jakina denez, arkulari bikainak ziren. Hauek erabiltzen zituzten geziek, makiltxoa zurezkoa eta muturra brontzezkoa zuten, eta, ohi, hiruki formakoa. Ehizarako, zurezko muturra zuten geziak erabiltzen zituzten edo baita sukarrizko mutur hirukoitza zuten azkonak ere. Makilara, masta beltz batekin lotzen ziren azkon hauek. Egiptoko geziek, muturraren kontrako aldean, hiru luma izaten zituzten, gezia hegan zihoan bitartean geziaren mugimendua egonkortzeko. Kontserbatzen diren monumentuetan, gerlariak, modu oso aberatsean apainduriko gezitokiekin agertzen dira. Gerra gurdiek beti eramaten zuten gezitokia albo batean.
Asiriar baxuerliebetan ikus daitekenez, ekialdeko geziak Egiptokoen oso antzerakoak ziren. Erramu hosto formako muturra, brontzezkoa izango zen. Makiltxoa nahiko luzea da eta, beste muturrean, hainbat lumatxo daramatza itsatsita. Arkulariek, besaurrea, mangerdi itxurako zerbaitekin estalita zeramaten, larruzkoa izan behar zuena, sokaren igurzketa eragozteko. Herodotok, antzinako ekialdetarrak, oraingo Irak, Iran eta inguruko beste hainbat herrialdetan bizi ziren herriak, partiarrak bereziki, geziaren erabileran abilezia handikoak zirela dio. Itxuraz, etiopiarren artean, arma izugarria zen. Hauek, ez zuten gezitokirik eramaten. Geziak, burua estaltzeko erabiltzen zuten kasko antzeko batean eramaten zituzten. Eszitarrek eta numidiarrek, euren geziak, eskuineko zein eskerreko eskuarekin jaurtitzeko abilezia zuten.
Greziarrak ez ziren ekialdetarrak bezain arkulari onak izan. Hala eta guztiz ere, hauengandik kopiatu zuten arma. Greziar geziak, 60 zentimetroko luzera zuen. Makila, zurezkoa zen, oso arina, eta, mutur metalikoa, sinplea edo bizartsua, orohar, hirusta formakoa. Atzealdeko lumak, ekialdetarren berdin-berdinak ziren.Greziar gezitokiak, 12 eta 20 arteko gezi kopurua izaten zuen, eta ezkerraldean eramaten zuten, batzuetan, arkua bera ere, bertan gordez. Arkulari greziarrek, tiratzerako orduan, belaun bat lurrean jartzeko ohitura zuten, eta hala diote monumentu ezagun batzuk, Eginaren tenpluko frontoiak bezala. Kretarrek, Homeroren garaitik arkulari trebeak izatearen ospea zuten, eta Historian aurrerago, greziar armadaren gorputz berezi bat osatu zuten.
Germaniarrek, itxuraz behintzat, geziak ehizarako baino ez zituzten erabiltzen. Zeltek eta galiarrek, berriz, gerra arma bezala erabili zuten. Hunoek, larruzko gezi batzuk erabiltzen zituzten, gerrarako zein ehizarako.
Erdi Aroari dagokionez, ezagutzen diren monumentuek, lehen denboretako infanteriaren artean, gezia garrantzi handiko arma izan zela diote. XII. mende aldean, arkulariak bi larruzko gezitoki eramaten zituen: bata gezientzat eta bestea arkuarentzat. Gezien burniak, baleztaren geziek zituztenen oso antzerakoak ziren, hau da, bi, hiru edo lau mutur izaten zituzten. Makilaren neurriari dagokionez, arkuaren zurruntasunaren eta arkulariaren altueraren araberakoa zen.
Ingeles arkulari ospetsuek, nortzuk, esaten zenaren arabera, 220 metroko distantziara, minutu bakarrean, 12 gezi botatzen zituzten, euren altuera bereko arku bat eta 90 zentimetroko luzera zuten geziak zeramatzaten.
XIV. menderarte, itxuraz, Frantzian erabilitako gezien burniek, euren oinarrian, zati huts bat izaten zuten, makiltxoan eusteko, eta, garai horretatik aurrera, burnia estuagoa egin zen eta eroritako lau mutur izaten zituen. Su armak agertu zirenean, gezien erabilera erabat desagertu zen Europan.
Amerika, Asia, Afrika eta Ozeanian, gezia oso antzinatik erabili izan zen, eta, oraindik ere, badaude triburen batzuk erabiltzen dutenak. Landare zuku edo animalia pozoiekin pozoitutako geziak, gerra arma bezala erabili izan dira Amerikan, Indian eta Arabiatik Txinarainoko kostaldean
Ehizarako eta animalia etxekotuentzako asko erabiltzen zen. Animaliak etxekotu gero jateko.
Geziak ikur gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geziak, oso erabiliak dira marrazkietan norantzar eta zentzuaren adierazpenean, baita trafiko seinaleetan ere. Orohar, gezia, mutur nabarmen batean amaitzen den lerro bat da.
Carl Sagan astronomoak, Voyager zundan jarritako diskoaren gainean inprimaturiko marrazkian gezi bat sartzeak, estralurtarrei, gizakien ehiztari iragana adieraziko ziela iradoki zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Arku tiraketa Jaurtigailu armak, arkuak eta baleztak
- (Gaztelaniaz) Arku tiraketa. Basoko ibilbidea