Dendurko tenplua

Koordenatuak: 23°22′59″N 32°57′00″E / 23.38306°N 32.95°E / 23.38306; 32.95
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dendurreko tenplua» orritik birbideratua)
Dendurko tenplua
Kokapena
Koordenatuak23°22′59″N 32°57′00″E / 23.38306°N 32.95°E / 23.38306; 32.95
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 15
IzenaIsis

Dendurko tenplua Antzinako Egiptoko tenplu bat da, 1978tik aurrera New York hirian dagoen, bertara harriz harri eroana eta berreraikia.

Tenplu originala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petronio Egiptoko gobernadore erromatarraren agindupean K.a. 15 inguruan eraiki zen, Erromako Augusto enperadoreak agindu zuelarik. Bi jainkori (Isis eta Osiris) eta bi pertsonaia lokal jainkoturi eskaini zitzaien tenplia; azken hauek direlarik Pediese ("Isisek eman duena" izena itzuliz gero) eta Pihor (" Horusena dena"), ertako buruzagi nubiar baten bi semeak[1].

AEBetara eramana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dendur izeneko lekuan zegoen, Nilo ondoan, eta Aswango presa egin zelarik, arriskuan egon zen urpean geratzeko 1960ko hamarkadatik aurrera. Horregatik, Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpainak salbatu zuen tenpluetako bat izan zen, eta Estatu Batuen laguntzaren ondorioz, AEBetara joan zen: 1978tik New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten dago ikusgai, Met museoan espreski sortu zitzaion eraikin itsatsi batean, Sackler Hegala zeritzonean. Sackler familiaren mezenasgoak ordaindu zuen Met-eko eraikuntza berezi hori[2], baina espazioari izena kendu zitzaion 2021ean, Sacklertarrek opioideen epidemian zuten erantzukizunagatik protestak egon baitziren, horietako bat ikusgarria tenpluaren ondoan 2018an[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Arnold, Dieter. (1999). Temples of the last pharaohs. Oxford University Press, 244 or. ISBN 0-19-512633-5. PMC 40954181. (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  2. Keefe, Patrick Radden. (2021). «Derby of Dendur» Empire of pain : the secret history of the Sackler dynasty. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-385-54568-6. PMC 1243902032. (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  3. (Ingelesez) Dazed. (2021-12-10). «Nan Goldin and art activists celebrate the Met dropping the Sackler name» Dazed (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]