Metropolitan Museum of Art
Metropolitar Arte Museoa Metropolitan Museum of Art | |
---|---|
Museoaren barnealdea ![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Hiri global | ![]() |
Borough | Manhattan |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1872ko otsailaren 20a |
Zuzendaria | Thomas P. Campbell |
Webgunea | http://www.metmuseum.org/ http://www.metmuseum.org/ |
Metropolitar Arte Museoa (ingelesez Metropolitan Museum of Art edo soilik Met) New York hiriko Manhattan barrutian kokatutako museoa da. 1873ko otsailaren 20ean ireki zen eta, gaur egun, mundu mailako arte museo garrantzitsuenetako bat da.
Museoaren bildumak mundu osoko bi milioi artelan baino gehiago barne hartzen ditu. Bilduma Antzinako Grezia eta Txipreko aretoetan ikus daitezkeen Antzinaroko altxorretatik hasi eta Europako ia maisu guztien margo eta eskulturetara hedatzen da, horretaz gain estatubatuar artelanen bilduma handi bat ere badu. Artelan guzti hauen artean Rafael, Botticelli, Tiziano, el Greco, Rembrandt, Velázquez, Picasso, Pollock, Braque eta beste askorenak ikusgai daude.
Museoak Egiptoko, Afrikako, Asiako, Ozeaniako, Bizantzioko, Ekialdeko Hurbileko eta Islameko arteetako objektu ugari ditu.
André Meyer aretoek XIX. mendeko artelan handiak dituzte, bereziki inpresionismoko eta inpresionismo-ondoko margolarien margolanak, bai eta Rodinen eskulturez osaturiko bilduma handi bat ere.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
El Grecoren Toledoko ikuspegia
Margolanetako batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Robert Campin, Deikundearen Triptikoa edo Méroderen triptikoa, c. 1425–28
Rogier van der Weyden, Natibitatearen diptikoa, c. 1450
Paolo Uccello, Emakume baten erretratua, c. 1450, Florentzia
Pieter Bruegel Zaharra, Uzta, 1565
Caravaggio, Musikariak, 1595
El Greco, Bosgarren Zigiluaren irekiera 1608–1614
Georges de La Tour, Zorionaren iragarlea, c. 1630
Rembrandt, Aristoteles Homeroren bustoari begira, 1653
Francisco Goya, Manuel Osorio Manrique de Zúñiga, 1777–1778
J.M.W. Turner, Ubide Handia, 1835
Thomas Cole, The Oxbow, 1836
Eugène Delacroix, Kristo lo ekaitz batean 1853
Rosa Bonheur, Zaldi feria, 1853–1855
Edgar Degas, Dantza klasea, 1872
Pierre-Auguste Renoir, Charpentier andrea eta alabak, 1878
Paul Cézanne, Madame Cézanne (Hortense Fiquet, 1850–1922) soineko gorriz jantzita, 1888–90
Paul Cézanne, Karta jokalariak, 1890–1892
Claude Monet, Lau makal, 1891
Paul Gauguin, Siesta, 1894
Claude Monet, Parlamentua (Lainoaren efektua), 1903–1904
Henri Rousseau, Lehoiaren jatordua, c. 1907
Wassily Kandinsky, Inprobisazioa 27, Maitasunaren Lorategia II, 1912
Arthur Dove, Behia, 1914
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Metropolitar Arte Museoaren webgunea (Ingelesez)