Depresio endogenoa abiarazle psikiko berezirik gabe edo ingurumenak bultzatutako faktore ezagunik gabe sortzen den depresioa da. Sentimenduen (bereziki tristuraren) nahasmendu larria, pentsamenduaren aldaketak, inhibizioa, agitazio psikomotorra eta nahasmendu begetatibo bereziak (insomnioa, anorexia) dira bere sintomarik funtsezkoenak.[1] Jatorri genetiko edo biologikoak izan ditzake.[2]
↑Matsunami, Katsufumi. (2013). «The clinical meaning and academic significance of "endogenous depression" as an ideal type» Seishin Shinkeigaku Zasshi = Psychiatria et Neurologia Japonica 115 (3): 267–276. ISSN0033-2658. PMID23691813..