Dick McKee

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dick McKee

Bizitza
Jaiotza1893ko apirilaren 4a
Heriotza1920ko azaroaren 21a (27 urte)
Hobiratze lekuaGlasnevin hilerria
Jarduerak

Richard “Dick” McKee, irlanderaz: Risteárd Mac Aoidh (1893ko apirilaren 4a, Dublin1920ko azaroaren 21a, Dublingo gaztelua) irlandar errepublikar bat izan zen.

Irlandako Independentzia Gerran irlandar mugimengu errepublikarreko buruzagi nabarmenetakoa izan zen, Éamon de Valera, Austin Stack eta Michael Collinsekin batera.

IRAko kide egin eta denbora laburrean mailaz igo eta erakunde armatu honetako buruzagitzako kide izatea lortu zuen, Michael Collins, Richard Mulcahy eta Seán Russellekin batera. Bera izan zen IRAren zutabe ibiltarien (flying columns) gerrilla taldeen ideia berritzaile eta eraginkorraren sortzailea.

1919an Collinsek IRAren Hamabi Apostuluak edo "Eskuadroia" izeneko soldatapeko hiltzaile talde espezializatua sortzeko ardura eman zion.

James "Shankers" Ryan, soldadu ohi britainiarrak traizionatua izan zen, ondorioz britainiarrek atxilotu zuten.

1920ko azaroaren 21ean, Igande Odoltsuan IRAk akabatutqako britainiar espioi eta ofizialak mendakatzeko asmoz, britainiar soldaduek bera, Peadar Clancy eta Conor Clune irlandar preso errepublikarrak Dublingo gazteluan exekutatu zituzten.