Diego Barrenetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diego Barrenetxea
Bizitza
JaiotzaPotosí, XX. mendea
Herrialdea Bolivia
HeriotzaXIX. mendea ( urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Diego Barrenetxea, Argentinako Independentzia Gerran parte hartu zuen eta La Rioja probintziaren gobernadorea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potosi hirian jaio zen, XVIII. mendearen amaieran. XIX. mende hasieran militar egin zen. Txukisakako matxinadan atxilotua izan zen, 1809. urtean.

Geroago, 1813. urtean, maila-igoera izan zuen. Iparraldeko Ejerzitoan sartu zen eta han maila-igoera gehiago izan zituen.

1817. urtean, La Rioja-ko gobernadore izendatua izan zen. Hurrengo urteko maiatzren 24ean, berriz hautatua izan zen. Andeetako Armada-ri laguntza eman zion eta honek esker publiko bat balio izan zion. Juan Martin de Pueyrredon, Rio de la Platako Probintzia Batuetako zuzendari gorenak eman zion esker publiko hura.

1818. urtean, gobernu zentralaren aurrean, Famatina-n mehatzaritza defendatu zuen. Horretarako, Barrenetxeak mehatzaritzako legea aldatzeko proposamena egin zuen. Maiatzaren 19an, "Bando de Barrenetxea" deritzon 27 artikulutako dokumentua idatzi zuen. Pueyrredonek dokumentua onartu zuen, baina mehatzari batzuek kontran azaldu ziren.

1820. urteko urtarrilean, aldaketa politiko batzuk izan ziren eta Barrenetxea kargutik kendu eta berriz jarri zuten agintariek. Martxoan, La Rioja Cordobako probintziatik aske eta autonomoa izendatu zen eta Barrenetxea berriz gobernadore izendatua izan zen apirilean. Hilabete horretako 27ean, Jujuyko egun handiko batailan parte hartu zuen. Honene ostean, Diegok, Kordobara joan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]