Dilbert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dilbert
Jatorria
Sortzailea(k)Scott Adams (en) Itzuli
Egilea(k)Scott Adams (en) Itzuli
ArgitaletxeaAndrews McMeel Publishing (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorea, office humor (en) Itzuli eta satira
Emanaldia
Hasiera-data1989ko apirilaren 16a
Fikzio-unibertsoaDilbert universe (en) Itzuli
dilbert.com

Dilbert tira komiko ezagunaren izena da. Munduko aldizkarietan 1989tik aurrea atera zen. Tirak hiru marrazkitan banatzen dira; Dilbert eta beste pertsonaien arteko Ipar Amerikako bulegoko istorio umoretsu eta sarkastikoak irudikatzen dizkigu Scott Adamsek.

Scott Adams ingeniari ohia dugu Berkeley (Kaliforniako Unibertsitateko) ikasle ohia, marrazkilari zorrotza da, eta bere irudiak, bulegoetako benetako bizitza umore satirikoa kalitatez adierazten digu.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scott Adams sortutako tira komikoa (edo strip ingelesez) gai nagusia hau da: Dilbert pertsonaia nagusiaren abenturak kontatzen ditu.

Dilbert ingeniaria da eta ordenadore edo konputagailuekin lan egiten du. Dilbertek bulegoetako pertsonai estereotipoak marrazten ditu: zuzendari inkonpetentea, giza eskubide zuzendari diabolikoa, denbora luzeko gizonezko langile baldarra, denbora luzeko emakumezko langile estresantea, praktiketako langile argia,...

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dilbertek beste pertsonaiarekin bizi da etxean, Dogbert (txakur laguna) et Ratbert (arratoi laguna); horretaz gain lanean Ipar Amerikako (AEB et Kanadako) bulegoetako ohiturak eta lan giroa marrazten dizkigu Scott Adamsek: bulego layout eta konfigurazioa, kafea hartzeko sukaldetxoa eta abar.

Dilberten bulegoko lagunak besteak beste hauexek dira: –PHB (Pointy Haired Boss) zuzendaria, –Catbert Giza Baliabideen Zuzendaria, katua da –Wally ingeniari zaharra –Asok praktiketan dagoen ikaslea –Alice (nahiz eta enpresa nazkatu oso langile leiala

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]