Satira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Diktadore handia filma (1940); Adolf Hitlerren satira, Charlie Chaplinek egina

Satira norbait edo zerbait irrigarri jartzeko ontzen den artelana da. Gehienetan, idazlana izan ohi da, satira literatura-generoa baita, baina bestelakoa ere izan daiteke; adibidez, marrazkia, filma eta abar.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atenasen asko landu zen satira, batez ere Aristofanesen komedian. Antzinako Erroman, berriz, Luziliok, Horaziok, Martzialek eta Juvenalek idatzi zituzten. Italian, Bocacciok jarraitu zion ohiturari, eta Frantzian Rabelaisek. Geroago, Frantzian Molièrek, Voltairek, Montesquieuk, eta, XIX. mendean jadanik, Anatole Francek Rabelaisek sortutako bideari jarraitu zioten. Ingalaterran aipagarriak dira Chaucer, Swift, Defoe, Dickens eta, geroago, Wells eta Bernard Shaw. Gaztelaniazko literaturak ere satira-egile nabarmenak eman zituen; XIV. mendean, Hitako Artziprestea; XVI. mendean, Tormesko itsumutila satiraren egile ezezaguna; Quevedo, etab.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armogoseko Semonidesekin eta Aequilokeko Paros yambografoekin, Grezian sortzen da, Aristofanes-ek beraren lanetan sartzen zituen ere, eta bion olerkariarekin eta filosofo askorekin.

Satira XX.mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX.mendean, satira Aldous Huxley eta George Orwell idazleengandik erabilita zegoen, aldaketa sozialei buruz kritikak egiteko eta Estatu Batuetara eta Europara eraman ziren.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satira baliatu ohi da umoreaz, pasadizoaren eta akats sozial edo indibidualak irrigarri uzteko asmoarekin, kritika soziala erabiliz.

Garapenetako eta tonuetako gai handiak daude, baina  hainbat baliabide erabiltzen dira satiran:

1.Gauza baten murriztapena, irigarria egiteko edo oso sakon ikustea eta deskribatzea, akatsak nabarmentzeko.

2.Exagerazioa edo hiperbolea: egoera edo leku erreala hartzen da eta hainbesteraino handizkatzen da irrigarritan bihurtzen dela. Adibidez, karikaturen kasua.

3. Yuxtaposizioa, gauzak konparatzen ditu; Orainaldia, lehen aldia, nerabezaroa eta zahartasuna etc. Importantzia gutziago transmititzen zaio.

4. Parodia edo pertsona baten estiloko imitazio irrigarria, irrigarri utzita ikusteko moduan. Literatura-generoan eta arte zinematografikoetan erabil daiteke.

Literatura latinako, satiraren  idazle printzialak;

1. Luzilio. Bere lana modu fragmentarioan mantendu egin zen, eta berarengana genero hori mantendu zuten hainbat poeta joan ziren.

2.Varron. Menipeas satiren egilea, bere neurtitz-nahasteagatik ezagututako klase espeziala eta satiran prosa sartzeagatik.

3.Horazio. Bere sermoiekin edo satirarentzat genero on bat egin zituen elkarrizketengatik. Eta hainbat kritika sortarazi ziren beregan.

4.Pertsio. Estilo iluna eta Estoizismoaren neurridun influidoarekin.

5.Seneka. Haren testuak satirazko estiloarekin, filosofia moralarekin egindakoak, baina menipea satirako egilea ere bada. La Apocoloquintosis (calabazificación) del divino Claudio.

6.Juvenal,  azido eta umore txarrarekin haren pentsamenduak islatzen zituen sozietateari kritikak egiten: tirania, probilegioak...

7.Petroniok, Emperadore Neronen aldian, satira menipea hartu zuen eta sozietatea gaur egunean eta iraganean kritikatzen zituen novelazko generoan.

8.Martzial, soilik epigramak idatzi zituen, luxu desorekatuan min egin zuen eta  Romako enperadoreen ambizioa eta hipokresia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Satira Aldatu lotura Wikidatan