Direct rule

Wikipedia, Entziklopedia askea

Direct rule (irlanderaz: riail dhíreach; euskaraz: «Zuzeneko aginte») Ipar Irlanda zuzenean Erresuma Batuko Gobernuak kudeatu duen epeari ematen zaion izena da. 26 urtez jarraian praktikatu zen, 1972tik 1998ra, Ipar Irlandako gatazkaren baitan, eta ezeztatu ondoren hainbatetan itzuli da, behin-behineko suspentsio gisa. 2007ko maiatzaren 8an bukatu zen azkeneko zuzeneko aginte epea, Ipar Irlandako Biltzarra akordio batera iritsi zenean boterea elkarbanatzeko.

Eguneroko gaiak Ipar Irlandan kokatutako departamentuek kudeatzen bazuten ere, politika orokorrak Britainiar gobernuak ezartzen zituen, Ipar Irlandako Bulegoaren bitartez, Ipar Irlandarako Estatu Idazkariaren zuzendaritzarekin. Direct ruleren bidez Ipar Irlandako herritarrek euren politikak Erresuma Batuko parlamentuaren bidez kudeatzeko aukera zuten, bertan baitzegoen Ipar Irlandarako Bulegoaren ardura. Baina ez zen izan, tarte horretan, Ipar Irlandarako aginte propio eta espezifikorik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]