Dirty Old Town

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dirty Old Town
Ewan MacCollen musika-lana
Egilea(k)Ewan MacColl
Sorrera-urtea1949
IzenburuaDirty Old Town
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaingelesa
HitzakEwan MacColl
Bestelako lanak
MusikagileaEwan MacColl

Dirty Old Town (euskaraz Hiri Zahar Zikina) 1949an Ewan MacColl ingeles folk kantautoreak konposatu eta abestutako abesti bat da. The Dubliners irlandar musika taldeak mundu osoan ospetsu bilakatu eta gaur egun musika talde nahiz musikari ugarik abestu ohi dute.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti hau maitasun abesti bat da, baina kasu honetan pertsona batekiko baino leku batekiko maitasun abesti bat da. Abestia Ingalaterrako Manchester Handia hiriguneko Salford hiriari buruzkoa da (garai batean Lancashire), Ewan MacCool kantautorea abestia idatzi zuen garaian hiri hartan bizi baitzen.

Lehenbiziko bertsioa estrenaitu zenean bertako agintaritza eta gobernuak modu ezkorrean erantzun zuen, gehienbat Saldford hiria leku zikin gisa aurkezten baitzuen, kritika horiei aurre egin nahirik hasierako bertsioko "smelled a Spring on the Salford wind" esaldia bigarren bertsioko "smelled a spring on the smoky wind" esaldiaz aldatu zen, honela abestia apur bat goxatuarazi asmoz.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez

I met my love by the gas works wall
Dreamed a dream by the old canal
I Kissed my girl by the factory wall
Dirty old town
Dirty old town

Clouds are drifting across the moon
Cats are prowling on their beat
Spring's a girl from the streets at night
Dirty old town
Dirty old town

I Heard a siren from the docks
Saw a train set the night on fire
I Smelled the spring on the smoky wind
Dirty old town
Dirty old town

I'm gonna make me a big sharp axe
Shining steel tempered in the fire
I'll chop you down like an old dead tree
Dirty old town
Dirty old town

I met my love by the gas works wall
Dreamed a dream by the old canal
I kissed my girl by the factory wall
Dirty old town
Dirty old town
Dirty old town
Dirty old town

Euskaraz

Nire maitea gas lantegiko horman topatu nuen
Kanal zaharreko ametsa amesten zegoela
Nire neska lantegiko hormaldean musukatu nuen
Hiri zahar zikina
Hiri zahar zikina

Hodeiak ilargia zeharkatuz doaz
Katuak euren porrotean egonean daude
Udaberria gaueko kaleetako neska bat da
Hiri zahar zikina
Hiri zahar zikina

Sirena hotsa kaietan entzun nuen
Tren bat gaueko sutan ikusi nuen
Udaberria haize keatuan usaitu nuen
Hiri zahar zikina
Hiri zahar zikina

Aizkora handi zorrotz bat egin behar dut
Sutan tenplatutako altzairu distiratsuzkoa
Zuhaitz zahar idor baten antzera botako zaitut
Hiri zahar zikina
Hiri zahar zikina

Nire maitea gas lantegiko horman topatu nuen
Kanal zaharreko ametsa amesten zegoela
Nire neska lantegiko hormaldean musukatu nuen
Hiri zahar zikina
Hiri zahar zikina
Hiri zahar zikina
Hiri zahar zikina

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]