Discos Radiactivos Organizados

Wikipedia, Entziklopedia askea
Discos Radiactivos Organizados
DRO
Sortze urtea 1982ko urtarrilan
Egoera Desagertuta
Generoa(k) pop
rock
Jatorrizko herrialdea  Espainia
Kokapena Madril
Siniestro Total taldeak DROn grabatu zuen.

Discos Radiactivos Organizados, baita ere DRO, Espainiako diskoetxe ospetsua izan zen. Sortzailea Servando Carballar izan zen, 1982an, Aviador DRO tekno-pop taldearen burua. Hasiera batean, beren diskoak autoeditatzeko sortu zuten, baina zigiluaren hasierako arrakastari esker, La movida madrileñaren musika talde ezberdinei diskoak editatzen hasi ziren, besteak beste, Parálisis Permanente, Siniestro Total, Glutamato Ye-Yé, Decibelios, Alphaville... Horrela, Espainiako lehen musika konpainia independentea bihurtu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an Tres Cipreses zigilua bereganatu zuen, eta 1984an GASA zigilua erosi zuen.[1] 80ko hamarkadaren erdialdean, musika-estiloen arabera antolatutako bizitza laburreko hainbat zigilu sortu zituen:

1988an, Servando Carballar eta Marta Cerverak (biak Aviador DRO-koak) DRO zigilua utzi zuten, zigiluaren jatorrizko espiritua hutsaldu zela eta negozioetan eta dirua egitean gero eta zentratuago zegoela iritzita. DROren lehen garaietako espiritua berreskuratzen saiatzeko, La Fábrica Magnetica zigilua sortu zuten.[2]

1989an DROk Producciones Twins erosi zuen eta Grupo DRO sortu zuen, espainiar musikaren industriaren historiako zigilu independente handiena bihurtuz.[3] 1993an, mila milioi pezetaren truke (kopuru horren zati handi bat Dro Taldearen zorrei aurre egiteko erabili zen) DRO Taldea (DRO, GASA eta Twins-ek osatua) Warner Music Internationalek erosi zuen.[4] Erosi ondoren, Dro East West sortu zen, eta Dro, Gasa eta Twins logotipoak diskoetan agertu ohi ziren arren, ordurako multinazional gisa aritzen ziren eta ez zuten zerikusirik jatorrizko zigiluekin.

Urteen poderioz, talde asko hartu zuen bere eginbidean: Fangoria, Nacha Pop, Gabinete Caligari, Loquillo, Los Nikis, Los Cardiacos, Los Flechazos, Los Locos, Extremoduro, Mojinos Escozíos, Marea, La Fuga, Fito & Fitipaldis, Celtas Cortos, Def Con Dos, Second eta beste asko.

Dro East West sortu ondoren, nazioarteko artista mainstream hauek ere sartu ziren zigiluaren katalogoan: Simply Red, Chris Rea, Paolo Conte, Jean Michel Jarre, Laura Pausini.

2000. urtean zigiluak Dro Atlantic izena hartu zuen, Atlantic Records, Elektra Records, Nonesuch Records edo Rhino bezalako zigilu estatubatuarren katalogoa gehituz.[5]

Diskoetxeko hasierako talde batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]