Extremoduro
| Extremoduro | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Plasencia (Espainia) |
| Musika mota | Rock |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1987 - 2019 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Avispa Área Creativa DRO East-West |
| Taldekideak | |
| Roberto Iniesta Iñaki Anton Miguel Cantera | |
| Informazio gehigarria | |
| www.extremoduro.com | |
Extremoduro espainiar rock musika taldea izan zen, 1987an Plasencian (Extremadura) sortu zena. Roberto Iniesta, «Robe», izan zen taldearen sortzaile eta liderra eta taldearen historia osoan iraun zuen partaide bakarra. 1993an Platero y Tú taldeko Iñaki Antón gitarra-jotzailearekin hasi zen kolaborazioak egiten, eta pixkana pisua hartuz joan zen, azken urteetan partaide nabarmenetako bat izateraino, Roberekin batera. Espainiar rockaren erreferentea izatera iritsi zen, eta haren ildoari jarraituz ekin diote beste talde batzuek, Marea edo Poncho K besteak beste.
Taldeak arrakasta lortu zuen hedadura handiko komunikabideetan agertu ez arren. Diskorik ospetsuena 1996ko Agíla izan zuten. So payaso kantari esker, musika-bideorik onenaren saria jaso zuten Espainiako Musikaren Sarietan. Musikaz gain, taldearen letrek ere ezagutza handia erdietsi zuten; etsipena, drogen erabilpena, sistemari aurre egitea, sexua eta amodioa dira hizpide nagusiak. Hori dela eta, zenbait kontzertu zentsuratuak izan ziren.
1995-1997
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte bereko amaieran, Extremoduro berriro sartu zen estudiora Agila grabatzeko, taldearen ibilbidean mugarri izan zen diskoa, eta lehen urrezko diskoa lortu zuten harekin. Taldea Madrilera joan zen 1995eko azaroaren amaieran abestiak BOX estudioetan grabatzeko, eta gero Lorentzo Records zigiluak kaleratu zuen, Bizkaian. Nahiz eta rock estataleko erreferente bat izan eta hainbat estudio-disko merkaturatuta eduki, taldeak ez zuen komunikabide handien eta publiko orokorraren arreta handirik lortu 1996an seigarren diskoa argitaratu arte. Disko hau promozionatzeko, taldeak bere lehen bideoklip ofiziala grabatu zuen, «So payaso», eta hurrengo urtean «Musikaren Sariak» izeneko lehen edizioan bideoklip onenaren saria irabazi zuen.
1996ko apirilean hasi zen disko berriko abestien aurkezpena Madrilen, eta han Iñaki Antónen eta Ratanera taldeko kideen laguntza izan zuten. Roberto Iniesta eta Iñaki Antónen arteko harreman estuagoak bultzatu zuen Extremoduro eta Platero y Tú taldeen arteko bira bateratua antolatzea, 1996ko udan hasi zena. Birak harrera bikaina izan zuen, bi taldeek arrakasta handia baitzuten estatuan. Bestalde, Extrechinato y Tú proiektua bira horretan sortu zen, Roberen lagun pertsonal baten, Manolo Chinatoren, poesiari gorazarre egiteko eta sustatzeko. Platero y Tú taldeko abeslari Fito Cabralesek biraren azken egunean hitz eman zuen proiektu horrentzat abestiak sortuko zituela. Urte amaieran bildu ziren ideia hori abestietan bihurtzeko, baina hainbat konpromisok atzeratu egin zituzten sorkuntza eta grabaketa saioak.
1998-2004
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Avispa" haien antzinako diskoetxearekin izandako haustura desatseginak eragin zuen hauek hainbat disko ez-ofizial merkaturatzea, batez ere Agilaren arrakastaren ondoren, taldeak estudioetan grabatutako materialarekin. 1998an, Robek eta Iñakik pertsonalki erosi behar izan zizkioten grabazio horien eskubideak "Avispa" diskoetxeari, hark Tú en tu casa, nosotros en la hoguera lehen diskoa eta beste hainbat disko taldearen baimenik gabe banatzeari utz zezan. Bestalde, Ramon Sogas baxu-jotzaileak taldea uztea erabaki zuen bere taldean, Sinvergüenza-n, zentratzeko. Baxu-jotzaile ofizialik gabe, 1998ko ekaina eta iraila bitartean sartu ziren estudiora Canciones prohibidas diskoa grabatzeko, musikari ugariren laguntzarekin obra horretan zegoen instrumentazio askotarikoa jorratzeko. Diskoa Madrilen aurkeztu ondoren, Moñigos, morid bira 1999ko martxoan hasi zen, eta bertan Fito & Fitipaldis izan zituzten telonero. Bira amaitu ondoren, beste proiektu batzuei ekin ahal izan zieten, hala nola Extrechinato y Tú egitasmoa amaitzeari; horren emaitza bakarra Poesía básica diskoa izan zen, 2001eko apirilean argitaratua eta hilabete geroago Madrilgo Callao-ko Fnac-eko aretoan aurkeztua.
Urte horretan bertan, Diego Garayk taldea utzi zuen eta Miguel Colino sartu zen bere ordez, taldearen azkeneko formazioa osatuz. Yo, minoría absoluta diskoa 2001eko urritik hurrengo urteko urtarrilera bitartean grabatu zen Iñakiren etxeko estudioan. Disko horrek nahita alde batera uzten ditu soinu artifizialak eta moldaketa konplexuak, eta proposamen musikal sinpleago batera itzultzen da. Yo, minoría absoluta birak 2002ko ekainetik azarora bitartean zeharkatu zuen Espainia osoko eszenatokiak, eta hurrengo biratan bezala, Félix Landa gitarra-jotzaile laguntzailea eta Aiert Erkoreka teklatu-jotzailea izan zituzten bidelagun.
Bi urte geroago, taldeak aspalditik prestatzen ari zen bi bilduma-disko kaleratu ziren. Horietan abesti batzuk remasterizatuak dira eta beste batzuk berriro edo partzialki grabatuak. Lehen alea, Grandes éxitos y fracasos (Episodio primero) izenekoa, maiatzean jarri zen salgai, Gira 2002 bideodiskoarekin batera. Abesti guztien moldaketak ez zituzten prest, eta horregatik aurkezpen-bira hasi zen bigarren alea kaleratu aurretik. Lehen alea eta DVDa "Madrilgo Ritmo & Compás" lokaletan aurkeztu zituzten argitaratu eta hiru egunera, eta bira 2004ko maiatzaren 14tik azaroaren 13ra bitartean egin zen. Bigarren alea bira amaitu eta bi egunera kaleratu zen, bakarka, Canciones sin voz diskoarekin batera, edo hiru diskoak eta DVDa biltzen zituen kaxa batean.
2005-2011
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006an, Iñakik eta Robek Muxik diskoetxea sortu zuten, Espainiako musika-merkatuak une zaila bizi zuen arren entzun behar ziren talde berrien lehen lanak zabaltzeko helburuarekin. Bestalde, Robek ohar baten bidez adierazi zuen sormen faltan zegoela eta ez zuela birarik egingo, disko berri bat kaleratu ezean. Bien bitartean, Muxik zigilupean La inconsciencia de Uoho argitaratu zen, Iñakiren albo-taldeak, Inconscientes izenekoak, grabatutako diskoa. Taldea Miguel, Cantera eta Jon Calvo abeslariarekin osatua zegoen.
2008ko maiatzaren hasieran, taldearen webgune ofizialean Dulce introducción al caos abestia zintzilikatu zuten, hilabete batzuk geroago argitaratuko zen diskoaren aurrerapen gisa, eta maiatzaren 17an bira berri bat hasi zuten. Taldeak inoiz ez zuen bere soinuan aldaketak egiteko beldurrik izan, baina une horretatik aurrera esperimentazio musikalak presentzia nabarmenagoa izango zuen. Azkenean, 2008ko irailaren 9an argitaratu zuten estudioko bederatzigarren diskoa: La ley innata. Kontzeptuzko diskoa da, sei zatitan banatua, egitura konplexuak eta instrumentazio anitza dituena. Diskoa argitaratu ondoren eta Espainiako salmenta-zerrendetako lehen postuan jarri ondoren, bira 2008ko azaroaren 15ean amaitu zen.
Bira amaitu ostean, Robek baieztatu zuen lan berria prestatzen ari zela eta hasiera batean urte bereko azaroan argitaratzea aurreikusten zela. Hala ere, diskoa atzeratu egin zen eta azkenean 2011ko maiatzaren 24an jarri zen salgai. Material defectuoso izeneko diskoa sei abesti berriz osatua dago, tartean Tango suicida, diskoaren aurrerapen gisa webgunean zintzilikatua. Ez zen birarik egin, ezta argazki saiorik, elkarrizketarik edo bestelako promoziorik ere, baina hala ere lehen astean 12.000 kopia saldu ziren eta salmenta-zerrendetako lehen postuan kokatu zen.
2012-2014
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko apirilean, Robek eta Iñakik emanaldi akustiko bat eskaini zuten Oviedoko Teatro Filarmónican, El Pájaro Azul fundazioak antolatutako «La música alimenta» ekitaldi solidarioaren baitan, eta han El camino de las utopías abestia aurkeztu zuten. Hilabete geroago, Robando perchas del hotel izeneko bira iragarri zuten, hasieran Espainiako zortzi hiri bakarrik hartuko zituena. Bira iragartzearekin batera, jarraitzaileek eta komunikabideek galdera garrantzitsuei erantzuteko prentsaurreko ireki bat egin zuten. Asmoa disko berri bat amaitzea zen, ondoren bira zabalago bat egiteko. Irailean hasi ziren kontzertuak, eta horietan Un lápiz, un dibujo egitasmo solidarioa zabaldu zuten. Taldearen nazioarteko jarraitzaileen eskaera ugarien aurrean, Extremoduok bere lehen bira egin zuen Latinoamerikan 2012ko abenduan. Bira horrek txiletar, argentinar eta uruguaitar eszenatokiak hartu zituen.
Estudioko hamaikagarren diskoa, Para todos los públicos, 2013ko azaroaren 8an kaleratu zen. Hasieran, diskoa azaroaren 19an argitaratzeko asmoa zegoen, baina ekoizpen-katean zenbait disko lapurtu zituztelako, aurreratu behar izan zen. Diskoa filtratu bazen ere, Espainiako salmenta-zerrendetako lehen postuan kokatu zen. Lapurreta eta filtrazioaren egilea Guardia Zibilak atxilotu zuen «Operación Agila» izeneko operazioan; Espainian sarean material fonografiko-musikalaren filtrazioagatik izandako lehen atxiloketa izan zen. Geroago, taldeak adierazpen bat egin zuen, eta han kritikatu zituen zenbait komunikabide eta Guardia Zibila, taldeak salaketa jarri zuela iradoki zutelako. Bestalde, internet bidezko deskarga ilegalen fenomenoa izan zen gertatutakoaren errudun nagusitzat jo zuten.
2014ko martxoaren 12an taldeak promozio-bira bat iragarri zuen, Espainia osoan zehar ibiliko zena. Era berean, jakinarazi zuten Roberto Iniestak taldearen diskografiaren parte ez zen lan berri bat argitaratuko zuela bira amaitzean. Hurrengo egunean, Extremodurok Picota del Jerte 2014 sari berezia jaso zuen «berezitasunagatik, kalitateagatik eta benetakotasunagatik». Bira hasi aurretik, taldeak Extremadurako produktu ekologikoen enbaxadore izateko José Antonio Monago politikariak egindako eskaintza onartu zuen, eta horretarako Extremadurako Gobernuarekin babes-hitzarmen bat sinatu zuten. Espainian aurreikusitako emanaldiak amaitzear zirela, Latinoamerikako bira berria baieztatu zen, eta horren barruan Argentina, Uruguai, Txile, Ekuador eta Kolonbiako kontzertuak egin zituzten.
2015-2019
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Warner Music diskoetxe multinazionalarekin zuten kontratua amaitu ondoren, taldeak single bat argitaratu zuen bere diskoetxe berriarekin, El Dromedario Records-ekin: Las experiencias de un batracio, Valladoliden grabatua taldearen azken birako emanaldi batean. 2015eko martxoan, kanpaina solidario bat jarri zuten martxan: azken biran erabili zuten teloiaren zatiak doan eman zizkieten elkarte solidarioei zozketak antolatzeko. Aldi berean, Iñaki Ciclonautas taldearen biran laguntzaile moduan aritu zen teklatu-jotzaile gisa, eta Robek bakarkako bere lehen diskoa, Lo que aletea en nuestras cabezas, argitaratu zuen 2015eko ekainean.
Robe eta Iñaki agertu ziren agur-biraren aurkezpenean, nahiz eta azkenean bira hori bertan behera geratu zen.
Bakarkako ibilbidean lanean jarraitzen zuela adierazi ondoren, Robek bigarren diskoa kaleratu zuen: Destrozares, canciones para el final de los tiempos, 2016ko azaroaren 18an. Bien bitartean, gainerako kideak Inconscientes taldearen bi disko berritan aritu ziren lanean: Quimeras y otras realidades, 2016ko abenduaren 9an argitaratua, eta No somos viento, 2018ko maiatzaren 18an kaleratua.
Kontzertu bira bat egin ondoren eta proiektuetako emanaldien grabazioak argitaratu ostean, Robek aitortu zuen konposatzen ari zela eta taldea berriz martxan jartzeko aukera zabalik zegoela oraindik.
2020rako eszenatokietara itzultzeko aukera zabaldu ostean, 2019ko abenduaren 17an taldeak ofizialki jakinarazi zuen desegitea, kideen arteko lotura galdu zelako. Bi egun geroago, prentsaurreko batean, ustekabean agur-bira bat iragarri zuten, 2020ko maiatzetik uztailera bitartean Espainiako hainbat hiritan egiteko: Murtzia, Sevilla, Madril, Santiago de Compostela, Cáceres, Bartzelona eta Bilbo. 24 orduan, 200.000 sarrera baino gehiago saldu ziren, Espainian inoiz izan den salmenta-errekorra ezarriz, bai tokiko zein nazioarteko artistentzat.
COVID-19 pandemiarengatik, 2020ko maiatzaren 8an jakinarazi zuten agur-bira udazkenera atzeratuko zela, edo, hori posible ez bazen, hurrengo urtera. Kontzertuak 2021eko maiatzetik uztailera programatu baziren ere, data horiek ere bete ezin izan ziren, eta Robek adierazi zuen ez zela beste data berririk programatuko 2022rako. Horren ordez, Mayéutica izeneko disko berria argitaratuko zuen urte hartan, La ley innata diskoko jarraipena izango zena, eta osasun-neurriak betetzen zituzten bakarkako kontzertuak ematen hasiko zen. Kontzertu-promotorearekin eta taldearen barruan sortutako gatazkak agur-biraren etorkizuna ziurgabetasunean utzi zuen, eta egoera hau osasun-murrizketak amaitu arte ez zen argituko. 2021eko abuztuaren 11n, Robek bere bakarkako bira berriaren aurkezpenean oraindik ez zen ezer argitu agur-biraren inguruan.
Azkenik, 2021eko abuztuaren 25ean, Robek baieztatu zuen Live Nation ekoiztetxeak jakinarazi ziola Extremoduroren agur-bira behin betiko bertan behera uzten zuela, eta horrekin batera taldearen ibilbidea ofizialki amaitutzat eman zen.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egungoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roberto "Robe" Iniesta: ahotsa eta gitarra (1987 - gaur egun).
- Iñaki "Uoho" Antón: gitarra (1996 - gaur egun), ekoizlea (1994 - gaur egun) eta gitarjole laguntzailea (1993 - 1995).
- Miguel Colino: baxua (1997 - gaur egun).
- José Ignacio Cantera: bateria (1997 - gaur egun).
Lehenagokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gitarra:
- Salo (1989 - 1993).
- Eugenio (1993 - 1995).
- Iñaki "Milindris" Setién (1995 - 1997).
- Baxua:
- "Kaito" (1987 - 1988).
- Salo (1988 - 1989).
- Carlos "el Sucio" (1989 - 1993).
- Ramón "Mon" Sogas (1993 - 1997).
- Bateria:
- "Walter" (1987 - 1988).
- Luis "von Fanta" (1988 - 1993).
- Jorge "el Moja" (1993 - 1995).
- Alberto "Capi" Gil (1995 - 1997).
Denbora lerroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disko ofizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Extremoduro ha editado diez álbumes de estudio (los dos primeros remasterizados posteriormente), un CD en directo, un DVD en directo y un doble CD recopilatorio.
- Rock transgresivo (1989an Tú en tu casa, nosotros en la hoguera izenarekin argitaratua;, 1994an bermasterizatua eta bergrabatua izen honekin argitaratua izateko)
- Somos unos animales (1991n kaleratua eta 1995ean bermasterizatua)
- Deltoya (1992)
- ¿Dónde están mis amigos? (1993)
- Pedrá (1995)
- Agíla (1996)
- Iros todos a tomar por culo (1997, zuzeneko albuma)
- Canciones Prohibidas (1998)
- Yo, Minoría Absoluta (2002)
- Grandes éxitos y fracasos (Bermasterizatutako eta bergrabatutako arrakasta album doblea. Bi episodiotan kaleratua, 2004ko maiatzean eta azaroan kaleratuak. Beranduago Box-set bat kaleratu zuten, bi bolumenekin, Gira 2002 zuzeneko DVDarekin eta Canciones sin voz izeneko CDarekin, arrakasten albumeko 20 bertsio instrumentalekin)
- La Ley Innata (2008)
- Material Defectuoso (2011)
Extrechinato y Tú
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste disko batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Extremodurok ofizial moduan aitortzen ez dituen albumak ("una muestra del lado oscuro de la industria discográfica"[1]):
- Maquetas 90 (1990)
- Robe, mi pequeña historia (1994) (2 CD)
- Desidia (1996)
- La Hoguera (1997)
- Rarezas y Kolaboraciones (2004) (2 CD)
DVD
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Discografía en la web oficial de Extremoduro "Los demás discos vendidos como Extremoduro son una puta mierda, con canciones que ya están en otros discos, portadas que no hemos hecho, pruebas previas a nuestras grabaciones, etc. Estos discos, que no reconocemos como nuestros, son una muestra del lado oscuro de la industria discográfica"