Disilino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sintetizatutako aurren disilino ordezkatuaren egitura

Disilinoa konposatu silizikoa da HSi≡SiH formula duena eta azetilenoaren (HC≡CH) antzeko egitura duena. Ez da egonkorra eta ez du balio praktikorik. Kimikari batzuek disilino esaten diete Si≡C lotura duten konposatuei[1].

Hidrogeno-atomoaren ordezkatzaile gisa erraldikal organikoak dituzten disilinoak, ordea, egonkorrak izaten dira[2]. Disilino ordezkatuen lehena 2004an sintetizatu zen eta X-izpiko kromatografiaz ezaugarritu zen. Solido kristalino berdea da, hezetasunarekiko sentibera eta 128 ºC bitartean egonkorra. Molekulak formula hau du: R'2R"S—Si≡Si—SiR"R'2 non R' = HC(Si(CH3)3)2 eta R" = –CH(CH3)2 diren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Karni, Miriam; Apeloig, Yitzhak. (2002-01-01). «The quest for a stable silyne, RSi ≡ CR′. The effect of bulky substituents [1»] Silicon Chemistry 1 (1): 59–65.  doi:10.1023/A:1016091614005. ISSN 1572-8994. (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).
  2. (Alemanez) Wiberg, Nils; Vasisht, Sham Kumar; Fischer, Gerd; Mayer, Peter. (2004-10). «Disilynes. III [1 A Relatively Stable Disilyne RSi?SiR (R = SiMe(SitBu3)2)»] Zeitschrift f�r anorganische und allgemeine Chemie 630 (12): 1823–1828.  doi:10.1002/zaac.200400177. ISSN 0044-2313. (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).