Dislaliahitzez adierazteko gaitasunaren trastornoa da, fonazioko organoen anomalia edo lesio batengatik. Lesioa leku ezberdinetan koka daiteke: mihian, hortzetan, ezpainetan, ahosabaian edo faringean.[1]Haurren dislalia, haurren ahoskera txarra, fonemen ahoskuntzan nahasmendua da. Haurrengan ohikoena den hizkuntzaren nahasmendua da, ezagunena eta identifikatzeko errazena. Hiru eta bost urte bitartean agertzen da, fonemen artikulazioan alterazioak dituelarik.