Dog Day Afternoon
Dog Day Afternoon (euskaraz literalki Arratsalde Zakurra) 1975eko Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendariaren drama-komedia filma bat da. Al Pacino, John Cazale, Charles Durning, James Broderick, Chris Sarandon eta Lance Henriksen aktoreek antzeztu zuten.
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Frank Pierson) irabazi zuen, beste hainbat Oscar Sari eta Urrezko Globo Sarietarako izendapena ere jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1972. urtea. Sonny Wortzik (Al Pacino) Brooklyn auzoko bizilagunak Leon Shermer (Chris Sarandon) bikotearen sexu aldaketa ebakuntza ordaindu ahal izateko dirua lortu asmoz, Salvatore Naturile (John Cazale) adiskidea eta Stevie (Gary Springer) izeneko gizon batekin batera auzo berdineko banku bat lapurtzea erabaki du, baina bankuan eskura nahi adina diru ez izaki eta lapurretan behar baino denbora gehiago iragaten dutenez, bankuaren kanpoaldea poliziaz lepo betekoo da, lapur hirukotea, bankuko langileak eta bezeroak banku barnean atera ezinik geldituz. Poliziaren ondoren, FBIa eta hedabideetako kazetariak bertaratuko dira, baita gertatzen ari denaz jakinmina duten auzoko milaka auzotar ere. Une batez Sonny kalera atera eta jendeari mintzatu ostean, auzotar begiluzeak nahiz bankuko bezero batzuk haren alde jartzen hasiko dira. Sonny eta Eugene Moretti (Charles Durning) poliziaren negoziaketa hasiko da, baina berehala polizia FBIko Sheldon agenteak (James Broderick) ordezkatuko du, ondorioz lapurren eta FBIaren negoziaketa ordu ugariz luzatu eta zenbait bezero bahitu gisa egon beharko dute. Sal kazetariek berataz diotenaz kezkatua dago, lapurra baina homosexuala dela gehiago azpimarratzen baidute. Leonek bere bikote Sonnyk hala eskatuta, banku aurrean agertu eta jendaurrean eta hedabideetako kazetariei bere transexual izatea eta lapurretaren zergatia azalduko die. Horrela bada, egoera gaua arte luzatuko da, azkenean Sonnyk FBIarekin lapurrak eta bahituak aireportuak eramanak izatea negoziatzea lortu duelarik. Azkenean, bertan, egun osoz luzatu den ikuskizunari amaiera emango zaio.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Al Pacino: Sonny Wortzik
- John Cazale: Sal
- Penelope Allen: Sylvia
- Charles Durning: Moretti
- Chris Sarandon: Leon Shermer
- James Broderick: Sheldon
- Sandra Kazan: Deborah
- Beulah Garrick: Margaret
- Carol Kane: Jenny
- Sully Boyar: Mulvaney
- Judith Malina: Wortzik jauna
- Lance Henriksen: Murphy
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1975eko filmak
- Sidney Lumetek zuzendutako filmak
- Frank Piersonek idatzitako filmak
- Al Pacinok antzeztutako filmak
- John Cazalek antzeztutako filmak
- Charles Durningek antzeztutako filmak
- Carol Kanek antzeztutako filmak
- Chris Sarandonek antzeztutako filmak
- Lance Henriksenek antzeztutako filmak
- James Broderickek antzeztutako filmak
- Judith Malinak antzeztutako filmak
- Dominic Chianesek antzeztutako filmak
- Robert Costanzok antzeztutako filmak
- Tom Towlesek antzeztutako filmak
- Penelope Allenek antzeztutako filmak
- Ron Gilbertek antzeztutako filmak
- Sully Boyarrek antzeztutako filmak
- John Marriottek antzeztutako filmak
- Dick Anthony Williamsek antzeztutako filmak
- Lionel Pinak antzeztutako filmak
- Susan Peretzek antzeztutako filmak
- Philip Charles MacKenziek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Drama filmak
- Umorezko filmak
- Bisexualitateari buruzko filmak
- Lapurreta filmak
- Polizia filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Egunkari eta aldizkari artikuluetan oinarritutako filmak
- BAFTA film saridunak
- Brooklynen girotutako filmak