Doinuzahar kamera abesbatza
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Doinuzahar kamera abesbatza | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Urteak | 1982 |
Doinuzahar kamera abesbatza 1982an sortu zen Durangon[1] eta Antonio Salcedo izan zuen lehen zuzendaria. 1985 eta 2014 artean José Luis Ormazabal izan zen zuzendaria, eta haren atzetik etorri ziren Jesús Egiguren konpositorea[2] eta Laura Nardi irakaslea. 2018tik abesbatza Urko Sangronizen zuzendaritzapean dago.[3][4]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesbatzaren hasiera Errenazimenduko polifonia interpretatzera bideratu zen batez ere. Harrezkero, bere errepertorioa musika koral barroko, garaikide eta folklorikora hedatu da. Era berean, Abesbatzak, hainbat ganbera-orkestrarekin lankidetzan kontzertu ugari eskaini ditu.
Asko dira eman dituen kontzertuak, bai Euskal Herrian, bai Espainiar Estatuko gainerako herrialdeetan, bai nazioartean, hala nola, Italian eta Argentinan.[5]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Durangaldeko Musikagileak (1992) Durangaldeko hainbat garaitako musikagileek sortutako hamabi lan koralen bilduma da.
- Doinuzahar, 20 urte (2002) hamazazpi abestiz osatutako bere bigarren diska hogei urteetan.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1985.- Lehenengo saria Musikazale Gazteak erakundeak antolatutako Musikari Gazteen Lehiaketan (Alcalá de Henares).[5]
- 1989.- Hirugarren saria Arabako Kutxako Abesbatz Lehiaketan (Gasteiz).
- 1999.- Lehenengo saria “Villa de Avilés” Nazioarteko Abesbatz Lehiaketan (Avilés).
- 2000.- Entzulegoaren sari berezia Arrigorriagako II. Abesbatz Lehiaketan (Arrigoriaga).
- 2001.- Bigarren saria V. Antigua Abesbatzak Lehiaketan (Zumarraga).
- 2005.- Lehenengo saria “Villa de Avilés” Nazioarteko Abesbatz Lehiaketan (Avilés).
- 2006.- Lehenengo saria "Villancicos de Molina" X. Abesbatza Lehiaketan.
- 2007.- Hirugarren saria Kantuko Sari Nagusian (Griñón).
- 2008.- Bigarren saria "Provincia de Guadalajara" Abesbatzen V. Lehiaketa Nazionalean.
Proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gabon Kanta Suite.
- Tenebrae Ilunpetan.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Doinuzahar, un coro con más de 30 años de historia» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «DOINUZAHAR Kamara Abesbatza» Oihaneder Euskararen Etxea (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
- ↑ «Doinuzahar 35. Urte askotarako!» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
- ↑ «Doinuzahar abesbatzak kontzertua eskainiko du Durangon - Durango - 2024-02-03» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
- ↑ a b Díaz, MANUELA. (2022-11-04). «Doinuzahar, el secreto de entonar durante 40 años» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
- ↑ «Durango crea un espectáculo musical entre tinieblas» Deia 2015-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).