Arrigorriaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arrigorriaga

 Bizkaia
Nerbioi ibaia eta Arrigorriagako Santa Isabel auzoa.
Nerbioi ibaia eta Arrigorriagako Santa Isabel auzoa.
Arrigorriagako bandera

Arrigorriagako armarria

Izen ofiziala Arrigorriaga
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Nerbioi ibarra
Alkatea Asier Albizua Manrique (EAJ)
Herritarra arrigorriagar
Koordenatuak 43°12′27″N 2°53′16″W / 43.20750°N 2.88778°W / 43.20750; -2.88778Koordenatuak: 43°12′27″N 2°53′16″W / 43.20750°N 2.88778°W / 43.20750; -2.88778

Bizkaia municipalities Arrigorriaga.PNG

Eremua 16,36 km2
Garaiera 59 m
Distantzia 9,5 km Bilbora
Posta kodea 48480
Biztanleria 12.132 bizt. (2014) — (Red Arrow Down.svg -15)
Euskaldunen % 30,51
Dentsitatea 741,56 bizt./km²
http://www.arrigorriaga.net/


Arrigorriaga Bizkaiko udalerria da, Nerbioi ibarra eskualdean dagoena. Itsasoaren mailatik 60 metro gorago dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria ez dago argi, baina historialari batzuen ustez IX. mendeko Padurako guduan egon liteke. Bataila hartan isuritako odolak gaur egun Arrigorriaga ezartzen den lurra gorriz tindatu omen zuelako. Beste batzuek, aldiz, Ollargan auzoan izan ziren burdin meatzeei loturiko izena izan daitekeela irizten diote. Hirugarren teoria batek, berriz, dio "gorri" berba ez dagokiola koloreari, baizik eta landaretzarik gabeko lur edo haitz eremuei (Aizkorri toponimoaren kasuan bezala).

Geografia eta inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrigorriaga Bilboaldeko eskualdean dago, itsasoaren mailatik 60 metrora dagoen eremu konkordun batean kokaturik. Ibaiaren alde bietako lur malkartsuetan honako menditxo hauek nabarmentzen dira:Pastorekorta (585 m.) eta Arboliko (415 m.), ezkerraldean, eta Artanda (547 m.), eskuinaldean.

Kokapenari zor dio herri industrial honek duen garrantzia. Izan ere, Bizkaiko hiriburutik 9 kilometrora baino ez dago eta Bilbo eta Gasteiz eta Gaztelako meseta lotzen dituzten komunikazio-biderik nagusiak bertatik igarotzen dira.

Kokapen geografikoak, orobat, biztanle-kopuruaren gorakadan ere argi eta garbi eragin du; egun, Arrigorriaga 12.000 biztanle izatera heldu da. Kokapen geografikoa dela eta, Bilbotik gertu, Arrigorriaga "lo-leku herria" bihurtu da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrigorriaga Bilboaldean dagoen herria da, Nerbioi ibaiaren joanean erdiko tartearen ertzetan zabaltzen den inguruan. 16,36 km2ko hedadura dauka. Kokatuta dagoen eremua ez da laua, muino txikikoa baino, eta itsasoaren maila baino 60 m. altuago dago. Erliebe honen punturik garaienak, ibaiaren alde bietan, Pagasarriren hegoaldeko maldako Pastorekorta (585 m.) eta Arboliko (415 m.) mendiak dira, eta eskuineko ertzean, Artanda mendia (547 m.). Orografía honen eraginez, Nerbioi ibaia mehagune batean txokotuta dago Arrigorriagatik pasatzean, eta, beraz, lur-arlo estu eta lau bana baino ez dauka ertz bietan.

Nerbioi ibaiak baturiko urak errekatxoetatik datozkio, batez ere Bentakoerreka eta Kubotik.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean, Bilbo eta Basauri udalerriekin; hegoaldean, Ugao-Miraballes eta Zeberiorekin; Ekialdean Zaratamorekin; eta Mendebaldean Arrankudiaga eta Alonsotegirekin.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune nagusiari Arrigorriaga deritzo, eta horrelaxe deitu zaio udalerri osoari. Aipaturiko gune nagusi honi, orain dela gutxira arte, Argia deitu izan zaio. Bertan dago udaletxea eta udalerriko biztanleria gehiena. Bestalde, erdigune horretatik banandurik hainbat auzo daude, Bilboko La Peña auzoaren ondoan Santa Isabel, Olatxu eta Ollargan auzoak. Basauritik gertu, berriz, Agirre, Martiartu, Larrasko eta Izartza auzoak.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrigorriagak 12.000 biztanle pasatxo dauzka. Euretarik 3.000 inguru Bilbo ondoko auzo bananduetan bizi dira. Historian zehar biztanleria etengabe hazi da, industrializazioak Bizkaitik eragindako migrazioek bultzatuta.

Gaur egun herria Bilbo Handian gehien hazten den udalerrietako bat da, izan ere, etxebizitza ugari eraikitzen dira urtero, beste udalerrietako etxebizitzak baino merkeagoak. Horrek, inguruko udalerrietatik hainbat pertsona erakarri ditu Arrigorriagara, bereziki ondoko Basauritik.

XX. mendean Arrigorriagako biztanleriak eten barik egin du gora, nahiz eta batzuetan geldoago joan. Astiro hazi zen aldikada baten ondoren (1940-45), 1950eko hamarkadan gorakada handia izan zuen, 4.646 biztanletik 8.142 biztanlera igaro baitzen; hau da, biztanleria %80 hazi zen. Gorakada horrek etorkin ugari eta biztanleria gaztea ekarri zuen.

Hazkundean alderdi bi azpimarratu beharko lirateke: Bizkaiko industrialdearen inguruan egotea eta komunikabide-sare egokiaren ondoan izatea.

Euskarari dagokionez, egoera inguruko beste udalerrien antzekoa da: euskaldunak biztanleria osoaren %26,31 (2.854) dira, erdi-euskaldunak %24,28 (2.634) eta erdaldunak %49,41 (5.361), Eusko Jaurlaritzak 2001eko erroldan harturiko datuekin eginiko ikerketa demolinguistikoaren arabera.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrigorriagako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrigorriagako udaletxea.

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Asier Albizua Manrique (EAJ) da Arrigorriagako alkatea, alkatetza berrituz. Albizuak alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, boto gehien lortutako zerrenda izateagatik.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrigorriagako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
7 / 17
2.267 (% 38,46)
6 / 17
2.081 (% 35,99)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
5 / 17
1.636 (% 27,75)
6 / 17
1.814 (% 31,37)
Arrigorriaga Gara (AG)**
3 / 17
1.074 (% 18,22)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 17
670 (% 11,37)
3 / 17
905 (% 15,65)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 17
248 (% 4,21)
1 / 17
516 (% 8,92)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
1 / 17
466 (% 8,06)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
** Ahal Duguk babestutako zerrenda.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Alderdi politikoa Aldia
Alberto Ruiz de Azúa Paganos Herri Batasuna 1979 - 1980
Patxi Otxoa Peña Euzko Alderdi Jeltzalea 1980 - 1994
Maria José Albizua Manrique Euzko Alderdi Jeltzalea 1994 - 1998
Alberto Ruiz de Azúa Solozábal Euzko Alderdi Jeltzalea 1998 - 2011
Asier Albizua Manrique Euzko Alderdi Jeltzalea 2011 -

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko berezko euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da, sartaldeko multzokoa. Arrigorriagako bertso-eskola ere aipatzekoa da.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andra Maria Magdalena eliza

Andra Maria Magdalena eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera IX. mendean duela uste da, nahiz eta jatorrizko eraikuntzatik ez den ezer mantentzen. 106 oineko luzera eta 42ko altuera du eta egurrezko ganga batengatik estalia dago. Aldare nagusiko irudia kalitate handikoa da.

Baselizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abrisketako San Pedro ermita. Erromaniko aurretiko estiloetako aztarna arkitektonikoak ditu eta Bizkaiko baselizarik zaharrena (XII. mende hasierakoa) dela uste da. Nabe angeluzuzena du, 7,34 x 5,25 mkoa, eta kanoi-gangako absidea dauka. Sarrerako atariak, mendebalderantz orientatua dagoena, erdi-puntuko arkua du, eta eskuineko atezangoan jatorri visigotikoa izan dezakeen motiboa ageri da. Hegoaldeko horman hormatutako erdi-puntuko arkua azaltzen da, garai batean sarrera nagusi izan zitekeena. Arku honen gainean bi medailoi landu ikus daitezke, giza-irudiak irudikatzen dituztenak. Eraikuntzarako material gisa berriz erabiliak, barnealdean hilarri erromatarren aztarnak topatu dira eta baita erromaniko aurreko motiboak dituen hareharri bloke bat ere. Absidearen leihoak ere erromaniko aurreko dekorazioa du.
  • Landaederragako Kristo Santuaren baseliza. Lehenengo eraikuntza 1655koa da, baina ondoren zaharberritzeak izan ditu. Oinplano irregularrekoa da, gurutze moztuko itxurakoa. Neurritasun handikoa da eta neurri handikoa izateagatik nabarmentzen da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Antonio. Ekainaren 13an. Izen bereko ermitaren inguruan ospatzen da eguna.
  • Ekainaren 13tik -San Antonio- hurbilen dagoen asteburuan Lanbarketa auzoko jaiak ospatzen dira. Bertan kale animazioa, txistorrada eta txiki eta nagusientzat ekintza ugariak izaten dira.
  • Erromeria. San Pedroren omenez. Ekainaren 29aren hurrengo igandean egiten da, egun hori astegun buruzuria bada. Udalak antolatu eta babesten du eta ohitura dago Abrisketa auzoko zelaietan egiteko, San Pedro ermitaren inguruan bertan. Erromeriaz gain, egun horretako ekintzarik aipagarrienak hauek: trikitia, herri kirolak, txakolina dastatzea eta jolasak.
  • Santa Isabel eta Olatxu Auzoak. Santa Isabel egunaren ospakizuna, uztailaren 4tik gertuen dagoen asteburuan egiten da. Auzoko elkarteak eratzen du, udalaren babesarekin.
  • Herriko Jaiak. Andra Maria Magdalena Arrigorriagako zaindariaren omenez. Uztailaren 22an hasi eta hurrengo egunetan ospatzen da. Ekintzarik garrantzizkoenak: herri kirolak, eskulangintza azoka, Nazioarteko Jaialdi Folklorikoa, lehiaketa gastronomikoak eta kultura, kirol eta denbora-pasarako hainbat jarduera.
  • Ollargan Auzoa. Andra Mariaren omenez, irailaren lehenengo asteburuan ospatzen da. Antolatzailea Auzoko Elkartea da, udalaren laguntzarekin

Arrigorriagar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arrigorriaga Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa