Doktorego

Wikipedia, Entziklopedia askea
Doktoretza» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Grace Fairley Robinson, 1893. urtean medikuntzan doktoratu zen lehen bi andreetako bat, Sidneyn, Australian. Kapela mortxiladun eta kapa beltza dauzka jantzita. Oraindik ere graduatze zeremonietan antzeko jantziak erabili ohi dira mundu osoko unibertsitateetan.

Unibertsitatean, doktoregoa edo doktoretza maila akademiko gorena da, unibertsitateko titulazio bat duten pertsonek gai zehatz baten gainean doktorego-tesi izeneko ikerketa-lana egin eta epaimahai batek ebaluatu eta onespena eman ondoren lortzen dena. Doktoregoa duten pertsonei doktore deritze. Ingeles hizkuntzako herrialdeetan Ph. D. edo Philosophy Doctor hitzak erabiliz adieratzen da pertsona batek doktorego-maila duela. Orobat, honoris causa doktoreak izendatzen dira unibertsitatean, bizitzan zehar egindako gizartean egindako ekarpen edo burututako ikerketa edo lanagatik sari moduan.