Dolo Beltrán

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Dolo Beltrán

Bizitza
JaiotzaSant Boi de Llobregat1974ko irailaren 10a (49 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta aktorea
Musika instrumentuaahotsa

dolobeltran.com
IMDB: nm1659319 Facebook: dolo.beltran.1 Twitter: DoloBeltran Discogs: 1061113 Edit the value on Wikidata

Dolo Beltrán (Sant Boi de Llobregat, Bartzelona, Katalunia, 1974ko irailaren 10a) bartzelonar aktorea, musikagilea eta kantaria da, Pastora musika taldeko kantaria.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Extremadurar baten eta katalan baten alaba, Sant Boi Llobregateko auzo batean hazi zen, eta kopak zerbitzatzen eta orkestretan abesten hasi zen, antzerki-ikasketak ordaintzeko.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mario Gasekin eta Alex Rigolarekin lan egin du. Ikuskizunak sortzen lankidetzan aritu da Roger Bernat eta Carol Lópezekin.

2000. urtean Caïm Riba eta Pauet Riba ezagutu zituen eta Pastora pop elektronika- taldean sartu zen.[2][3] Beste artista batzuentzako abestiak idatzi ditu, hala nola Ana Torroja eta Edurnerentzat.

Felipe Vega, Joaquim Oristrell, Azucena Rodríguez, José Antonio Salgot, Abel Folk, Joan Riedweg edo Pere Koniec zuzendariekin filmatu ditu filmak.

2013. urtean, Principal de los libros argitaletxearekin Pequeños desastres y otras alegrías pentsamendu ilustratuen lehen liburua argitaratu zuen.[4][2]

Gero, Muntaner aretoan egon zen bolada batez, eta Cristina Clementek zuzendutako Jordi Vallejoren El Test antzerki-lanean gira bat egin zuen. Carol Lópezen Res no tornarà a ser com abans, eta pop elektronikoko disko batean lan egin zuen Sergio Fernándezekin.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastorarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Una Altra Galaxia (2012)
  • Un viaje en noria (2011)
  • Pastora RMX ED (2009)
  • Circuitos de lujo (2008)
  • La vida moderna (2005)
  • Pastora (2001)

Bakarrik[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  • Copilotos (2017)
  • Moonlight (2021)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua, zuzendaria, urtea eta rola daude hurrenez hurren:

  • Nubes de verano (Felipe Vega, 2004): fruta saltzailea
  • Inconscients (Joaquim Oristrell, 2004)
  • Atlas de geografía humana (Azucena Rodríguez, 2007): psikologoa
  • My Way (José Antonio Salgot, 2007)
  • Dieta mediterránea (Joaquim Oristrell, 2009): Ahotsa
  • Xtrems (Abel Folk y Joan Riedweg, 2009): vidente
  • Difuminado (Pere Koniec, 2014): Presoa

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Polar (1999)
  • Dinamita (2000)
  • Moncloa ¿dígame?: Cabo Pelayo (2001) - 3 atal
  • Jet lag: Vicky (2003) - "Tibidabo" atala
  • Infidels: Dani Díez (2009-2011) - 42 atal
  • Volare (TV movie): Fàbia (2012)
  • Res no tornarà a ser com abans: Dolo (2015)
  • Com si fos ahir (2021)

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El criat (2000)
  • Titus Andrònic (2001)
  • Lulu (2001)
  • Last Chance (2006)
  • Testa (2016)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Dolo Beltrán - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Bianciotto, Jordi. (2021-03-31). «Dolo Beltrán: “Lola se ha convertido en Remedios y ya no busca follón”» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  3. a b «Dolo Beltrán - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  4. El cómic en RTVE.es. Dolo Beltrán, la cantante de Pastora, plasma sus reflexiones en viñetas. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]