Domínguez (albuma)
Itxura
Domínguez (albuma) | |
---|---|
Silvio Rodríguezen albuma | |
Egilea(k) | Silvio Rodríguez |
Argitaratze-data | 1996 |
Izenburua | Domínguez |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | nueva trova (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Deskribapena | |
Honen parte da | Silvio Rodríguez' albums in chronological order (en) |
Domínguez Silvio Rodríguez abeslari kubatarraren estudio albuma da, hamaikagarrena, 1996an plazaratua, Ojalá eta Fonomusic diskoetxearen eskutik. Trilogia baten hirugarren diskoa da; beste biak Silvio eta Rodríguez dira. Hiruren haria bere familia da, kasu honetan amaren aldetik.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere familiaren inguruko trilogiaren azken disko honetan aurretik markatutako bidea jarraitu zuen. Disko akustikoa, gitarraren laguntzaz ia bakarrik; salbuespen gisa apunte elektroniko batzuk daude. "Canción del trovador errante" errezitatua da. "El viento eres tú" abestian Argelia Domínguez bere amaren ahotsaren laguntza izan zuen.[1] "Si seco un llanto" abestian, aldiz, Anabell López Domínguez arrebarena.[2]
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Letrak eta musikak Silvio Rodríguezenak dira.
- "Paladar" - 3:52
- "Ala de colibrí" - 4:15
- "Soltar todo y largarse" - 2:37
- "Canción del trovador errante" - 3:16
- "Reino de todavía" - 6:44
- "Caballo místico" - 2:55
- "Si seco un llanto" - 4:31
- "Se demora" - 3:08
- "Me quieren" - 3:46
- "Hacia el porvenir" - 2:16
- "Tema de los locos" - 3:33
- "El viento eres tú" - 3:57
Kredituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Moldaketak, gitarra, baxu akustikoa eta ahotsa: Silvio Rodríguez.
- Kolaborazioak: Argelia Domínguez eta Anabell López Domínguez.
- Grabazioa: Jezy Belc eta Miguel Ángel Bárzagas.
- Nahasketak: Jezy Belc, Miguel Ángel Bárzagas eta Silvio Rodríguez.
- ProTools III: Juan José Rodríguez eta Víctor Cicard.
- Argazkiak: José Alberto Figueroa eta Rodíguez familiaren artxiboa.[3]
- Diseinua: Roque.
- Azala, ekoizpena eta zuzendaritza: Silvio Rodríguez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Albuma YouTuben.
- (Gaztelaniaz):Abesti hauen esanahia.