Anabell López

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anabell López

Bizitza
JaiotzaHabana1963ko urriaren 23a (60 urte)
Herrialdea Kuba
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: 3b3103b7-9987-4b72-99c0-9f304ed7c784 Discogs: 2519116 Edit the value on Wikidata

Anabell López Domínguez (Habana, Kuba, 1963ko urriaren 23a) kubatar abeslaria da, Silvio Rodríguez kantautorearen arreba amaren aldetik. 1982an, lehen interpretazio-saria irabazi zuen Cubana Adolfo Guzmán irrati eta telebistako musika-lehiaketa garrantzitsuenean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anabell López musikaren mundura zortzi urte zituela iritsi zen, gitarra klasikoko ikasketak La Habanako Alejandro García Caturla kontserbatorioan hasi zituenean.

Anabell New Trova delakoaren mugimendukoa zen, Xiomara Laugart, Santiago Feliú eta Alberto Toscaren garai berean. Irrati- eta telebista-programak, ekitaldiak eta lehiaketak egin ditu Kuban, Bratislavan (Eslovakia) eta Polonian. Suedia, Finlandia, Danimarka, Puerto Rico, Venezuela, Mexiko eta Argentinan aritu da. Haren errepertorioak hainbat genero hartzen zituen, besteak beste, Trova Zaharreko eta Trova Berriko kanta kubatarrak eta Silvio Rodríguezen eta Pablo Milanesen lanak.[1]

80ko hamarkadan Silvio Rodríguez, Vicente Feliú, Pablo Milanés eta Sara Gonzálezekin elkartu zen Trova Berriaren mugimenduko kide gisa, eta, geroago, Adolfo Guzmán musika kubatarraren lehiaketako lehen interpretazio-saria irabazi zuen. Hortik aurrera, asko dira bere ibilbide artistikoagatik lortutako aintzatespen nazionalak eta nazioartekoak.[1]

1999an Lau kantarik (haietariko bat Anabell López) Kubako Nova Trovari emakumeek egindako ekarpena erakutsi zuten. Sara González buru zutela, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen aurkeztu zituzte beren gaiak.[2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anabell 1982
  • En el jardín de la noche 1984
  • Avenida Anabell 1988
  • Mala virtud 1990
  • Gente Transparente 1992
  • Milagros 1997.
  • Seguiré Esperándote 2000
  • Yo te invito a caminar conmigo 2002
  • Canciones de mi hermano 2004
  • "Sigo Aquí" 2009

Lankidetzak, konpilazioak eta kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Para germinar
  • Rabo de nube (Silvio Rodríguez)
  • Tríptico (Silvio Rodríguez)
  • Domínguez (Silvio Rodríguez)
  • Expedición (Silvio Rodríguez)
  • Trovador (Amaury Pérez)
  • Carta de Provincia (Lázaro García)
  • Árboles (Roy Brown)
  • Escaramujo (UNICEF)
  • Canciones del buen amor (José María Vitier)
  • Todos Estrellas (NG La Banda)
  • Homenaje a Benny Moré (NG La Banda)
  • Mírame (Sara González)
  • Sobre espacios (Alejandro Valdés)
  • Gracias a la Vida
  • Homenaje a Sindo Garay
  • Sin Julieta (Santiago Feliú)
  • Vamos todos a cantar (Homenaje a Teresita Fernández)
  • Las más famosas de Cuba
  • Teresita Fernández en nosotros
  • 37 Canciones de Noel Nicola

Zinemako eta telenobeletako soinu-bandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cabinda (Cuba)
  • Fotos del alma (Director argentino Diego Musiak)
  • La elegida (Colombia) • Entre mamparas (Cuba)
  • La Atenea está en San Miguel (Cuba)
  • Esta mañana (Tema de la Revista informativa de la TV cubana)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1982an, lehen interpretazio-saria irabazi zuen Cubana Adolfo Guzmán irrati eta telebistako musika-lehiaketa garrantzitsuenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Cheqa. (sábado, agosto 15, 2009). «krusay....: Anabell López, ¡sigue aquí!» krusay.... (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).
  2. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Anabell López en EL PAÍS» El País (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]