Done Martiri eliza
| Done Martiri eliza | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Sartze |
| Koordenatuak | 42°50′06″N 1°06′01″W / 42.83510987°N 1.1002768°W |
![]() | |
Done Martiri eliza Zaraitzu ibaxako Sartze udalerriko Sartze kontzejuan XII. mendeko kristiau eliza bat da, erromaniko estiloan.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1200 inguruko eraikina da, habearte bakarrekoa, zirkuluerdi-formako absidea du, nabean fajoien gaineko kanoi zorrotzez estalia, eta burualdean labe-ganga zorrotza ere badu. Hiru zatitan banatuta dago. Egurrezko korua oinaldean dago.
Argiztapena erdi-puntuko hiru leiho txaranbelduetatik dator. Epistolaren aldean irekitzen diren arku eskartzanoko bi ateetatik sartzen da tenplura. Oinaldean dorre prismatikoa dago, leihoetarako erdi-puntuko hiru baorekin. Epistolaren aldea eraikin modernoek ezkutatzen dute kanpoaldean: bataio-kapera eta sakristia. Bataio-kaperaren barruan, gurutziltzatu gotiko bat dago, XIV. mendekoa, purutasun-oihal angelutsuarekin, eta XVII. mendeko erretaulatxo erromanista bat, XVIII. mendean konpondua. Erretaulak jatorrizko polikromiari eusten dio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroako Entziklopedia Handia | SARTZE. (kontsulta data: 2022-02-01).
