Sartze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sartze
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Sartzeko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Izen ofiziala Zaraitzu armarria.svg Sarriés <> Sartze
Alkatea Salvador Artoleta Sarriés
(AEIS, indep.)
Posta kodea 31451
INE kodea 31222
Herritarra sarztar
Kokapena
Koordenatuak 42° 50′ 10″ N, 1° 05′ 56″ W / 42.836111111111°N,1.0988888888889°W / 42.836111111111; -1.0988888888889Koordenatuak: 42° 50′ 10″ N, 1° 05′ 56″ W / 42.836111111111°N,1.0988888888889°W / 42.836111111111; -1.0988888888889
Sartze hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Sartze
Sartze
Sartze (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 23,14 km2
Garaiera 691 metro
Distantzia 76 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 62 biztanle
% 63,49 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 36,51
Dentsitatea 2,68 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 15,38
Zahartze tasa[1] % 27,07
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 200
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 3,8 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 4,94 (2010)
Euskararen erabilera %  0,1 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1085 baino lehen. urtea

Sartze[2] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zaraitzuko ibarrean. Nafarroako hiriburutik 76 kilometrora kokatua, 62 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Sartzen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zangozako merindadearen ipar-ekialdean kokaturik, herria NA-178 errepideak zeharkatzen du, Gorza eta Orontze udalerriak atzean utzita.

Sartzeren udalerri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Espartza; hegoaldean Gorza eta Galoze; ekialdean Bidankoze; eta mendebaldean Jaurrieta eta Urraulgoiti.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartze eta Ibiltzieta herriek osatzen dute. 2006ko erroldaren arabera, Sartzek 36 biztanle ditu eta Ibiltzietak 42.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartze Zaraitzuko kontzeju izan zen 1835. urteko erreforma administratiboa egin arte. Orduan, ibarreko kontzejuak banandu eta udalerri bihurtu ziren. Sartzek eta Ibiltzietak (1842ko erroldan artean bi udalerritzat joak) bat eginez, "Sartze" izeneko udalerri berria osatu zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartzeko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Sartzen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Sartzeko alkate kargurako Agrupación Electoral Independiente de Sarriés (AEIS) taldeko kideak aukeratu dira. 2007an Juana María Indurain Sarriés hautatu zuten. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako guztien %2,78) eta 3 boto zuri izan ziren (botoen %8,57). Abstentzioa %48,57koa izan zen.

Sartzeko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Juana María Indurain Sarriés (AEIS) 32 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere AEIS izan zen aurkeztutako talde bakarra; urte horretan Salvador Artoleta Sarriés aukeratu zuten alkate[3].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartzeko udaletxeko idazkaria Espartza Zaraitzu, Gorza eta Galozeko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Santo Tomas kalea z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Juana María Indurain Sarriés AEIS
2011-2015 Salvador Artoleta Sarriés AEIS

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartzeko herriko jaiak abuztuko bigarren hamabostaldiko lehen igandean ospatzen dira. Bestalde, herriko patroi den San Martinen omenezko jaia azaroaren 11n izaten da.

Herrian bi erromeria antolatzen dira urtero, biak Argiloako baselizara, uztailaren 2an eta maiatzaren 16an.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martin parrokia XIII. mende hasierako eraikina da, eta Zaraitzuko elizarik antzinakoena da. Elizaren barruan, XIV. mendeko gurutze gotiko bat eta XVII. mendeko erretaula erromanista daude. Erretaula txikiak jatorrizko polikromia gordetzen du gaur egun. Argiloaingo Andra Mariren baselizan, berriz, egurrezko irudi erromanikoa dago.

Eraikuntza zibilari dagokionez, Labari Etxeko arkupea nabarmentzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sartze
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Zaraitzu
Maps of municipalities of Navarra Zaraitzu.JPG
Espartza | Ezkaroze | Galoze: Galoze (kontzejua)ItzalleIzizeUskartze | Gorza: Gorza (kontzejua)ErripaldaIgari
Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze: Sartze (kontzejua)Ibiltzieta