Donostia armaz hartzea
Appearance
Storming of San Sebastian | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Denis Dighton (en) |
Sorrera-urtea | XIX. mendea |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 177,5 () × 300 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Leith Hall (en) |
Bilduma | National Trust for Scotland |
Inbentarioa | 2011.782 |
Donostia armaz hartzea (ingelesez: Storming of San Sebastian) margolana Denis Dighton (1792–1827) margolari britaniarrak egindako lan handia da. Dightonen lana garaiko gerra-margolanetan espezializatu zen. Irudi honetan ingelesek eta portugaldarrek Donostiaren aurkako erasoa hiriaren setioan erakusten da, 1813ko abuztuaren 31an. Perspektiba Urumea eta Zurriola aldekoa da. Soldatu aliatuek harresietan bidea irekitzen ari ziren, horrela setioari amaiera emanez. Gertaera era epikoaz margotu zuen Dightonek, harresien neurriak eta proportzioz handituz; horretarako ikuslearen ikuspuntua behetik irekitzen da.[1]