Donostiatik Zarautzera (Donejakue bidea)
Donejakueren Iparraldeko Bidearen hirugarren etapa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiatik Zarautzera: 22,1km.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontxako eta Ondarretako pasealekuak zeharkatu ondoren, ezkerretara Igeldo kalea hartuko dugu. 150 metro geroago, eskuinera hartu eta sigi-saga igoko gara IgeldoMendira.
1.4. Igeldo Mendia. Leku Eder jatetxearen parean Orioko errepide zaharrera joango gara. Beti igotzen, 800 metro inguru eginda beste jatetxe batera ailegatuko gara, eskuinetara doan asfaltozko auzo-pista hartzeko, Igeldo herriaren ondotik pasatzeko.[1]
5.4. Igeldo-Buztintxuri bidea. Mendizorrotz mendilerroaren iparraldeko isurialdean aurrera egingo dugu, Kantauri itsasoari begira, belardiak, pinudiak, baserri zaharrak eta eraikuntza berriko txaletak ikusiz. Norabide berean jarraituz, lurrezko pista batean joango gara, bidezidor bihurtzen dena zati batzuetan, beti ere pixkanaka igotzen, Orioko errepidearekin berriro lotu arte.
10,1. Munioetazar. Aldapa behera jarraitu, eta 600 metrora eskuinetara Oriorantz jaisten den Erdi Aroko galtzada harriztatu bat hartu. Jaitsieraren amaieran A-8 autobidearen azpitik pasatu ondoren, herriko errepidetik jatorri erromanikoko Tourseko San Martin ermitaraino igoko gara. Kilometro bateko jaitsiera amaituta, portiko ederra duen Bariko San Nikolas elizaren ondotik zein Done Jakue Bideko Interpretazio Zentrotik igarota, Orio marinel herrira iritsiko gara. Han, atseden hartzeko leku politak eta nahiko taberna daude.[2]
16,4.Orio. Itsasadarra dagoen zubi bakarretik igaro ondoren, eskuinera hartuko dugu, eta 500 metro egin ondoren, eskuinera biratuz berriro, itsasadarraren ondotik jarraitzeko. Kilometro bat ingurura A-8 autobidea azpitik igaroko gara, berehala ezkerretara hartuz, errepidetik Zarautzko kanpina dagoen leporaino. Handik, Zarautz, Getaria eta haren Saguaren (San Anton mendia, Getariari artifizialki lotutako uhartea) bista ederrak ikusiko ditugu Zarautzera iristeko, errepidea jarraituz edo kanpina gurutzatuz jaitsi gaitezke.
22,2. Zarautz.
Zarautz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri turistikoa da, bertako hondartza zabala eta malekoia nabarmentzen direla. Era berean, Santa Maria la Realeko monumentu-multzoa eta alde zaharra ditu ezaugarri.
Aterpetxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ostatu, pentsio eta hotel ugari ditu, prezioen eta pribatutasun-mailen arabera. Sarreran, udan soilik zabaltzen den Erromesen Aterpetxea dago, eta herriaren amaieran, Donejakue bidetik gertu, Gazteen Aterpetxea. [3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Contreras Gil, Francisco. (2021). Guía mágica del Camino de Santiago. Luciérnaga, 119 or. ISBN 9788418015571..
- ↑ Done Jakue bidea. Bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritza ISBN 978-84-457-2423-1..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mencos Arraiza, Carlos. (2018). Cien cosas que hay que saber del Camino de Santiago. Lectio, 168 or. ISBN 9788416918393..