Edukira joan

Mendizorrotz

Koordenatuak: 43°17′55″N 2°03′55″W / 43.29861°N 2.06528°W / 43.29861; -2.06528
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendizorrotz
Datu orokorrak
Garaiera415 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′55″N 2°03′55″W / 43.29861°N 2.06528°W / 43.29861; -2.06528
MendikateaMendizorrozko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaDonostiatik

Mendizorrotz Gipuzkoako iparraldean dagoen mendia da, Donostia eta Orio artean, Igeldotik gertu. Arratzain (341m) eta Kukuarri (377m) mendiekin batera, Urumea eta Oria ibaien bokaleak bereizten dituen mendilerroan dago. Mendiko magalak itsasertzeraino luzatzen dira, itsaslabar amiltsuetan bukatuz.

Gailurretik gertu gotorleku baten aztarnak ikus daitezke, erreferentzia zenbaiten arabera jatorria XIII. mendean duena, Castillo de Monte Agudo izenarekin (Mendizorrotz izenaren gaztelaniazko itzulpen literala). Ziurra da, gainera, Karlistaldietan gotorleku bat eraiki zela bertan. Inguruetan Iturrieta eta Arrozibarko dolmenak eta cromlech (Mendizorrotz I eta Artzate izenekoak) eta tumulu zenbaiten (Tontortxiki I, II, II eta IV) aztarnak ere badaude. Espainiako Gerra Zibilean, lubaki zenbait eraiki ziren mendian, egun ere ikus daitezkeenak.[1] Garai hartakoa da, gainera, gailurretik gertu 1941 urtean agintari frankistek eraikitako monumentua, Mendizorrotzen 1936ko irailaren 13an, Donostian tropa frankistek hartu zuten egunean bertan, hildako Errekete teniente Jose Manuel Gorospe Echeberriaren omenezkoa. Monumentua erasotua izan zen hurrengo urteetan eta 1951 urtean konpondu behar izan zuten. Egun monumentua osatzen zuen gurutzea eta beste zenbait aztarna ikus daitezke.[2]

Igeldo auzotik aise igotzen da mendira, Orioraino doan errepidetik eta Polipaso baserriaren inguruetan mendi-bide bat hartuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa