Dorotabo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dorotabo.

Dorotaborena (泥田坊?) Japoniako mamuen inguruko elezaharra da. Aspaldian, Japoniako mendebaldean, nekazari oso langile batek, lur eremu pobre bat hartu zuen eta haren lanari esker, baratza ederra sortu zuen. Inguruko auzokide guztiek nekazariaren lana laudatzen zuten. Baina egun batez, nekazaria hil egin zen eta bere ondare guztiak semearen eskuetan gelditu ziren. Emazteak, gizonaren nahiak jarraituz, Dorotabo bere baratzatik gertu lurperatu zuen, horrela bere lanaren emaitzak ikusteko aukera izango zuelkakoan. Semeak, ordea, aitarekin ez zuen ezer ikusirik: aita langile bazen, semea alferra eta txoropito zen. Edaten eta jokoan aitak utzitako guztiak urtzen joan zen, azkenik aitaren etxaldea eta lurrak saldu arte. Aitaren arimak ezin zuen atsedenik hartu hori ikusita eta gauean, buztinatik, bere baratza izan zen eta orain utzitako eremua zen tokian agertu zen. Bertan negarrez eta negarrez hasi zen. Geroztik, gauean, haren baratza maitea izan zen lekuan nekazariaren negarra entzun daiteke.[1]

Dragon Ball Z[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazki bizidunen laugarren filman izen bereko eliteko soldadu bat agertu zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]