Dorothy DeBorba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dorothy DeBorba

Bizitza
JaiotzaLos Angeles1925eko martxoaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWalnut Creek (Kalifornia)2010eko ekainaren 2a (85 urte)
Heriotza modua: birika-enfisema
Hezkuntza
HeziketaVan Nuys High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0213496 Allmovie: p17653 TCM: 11117925
Find a Grave: 53272287 Edit the value on Wikidata

Dorothy "Echo" DeBorba (1925eko martxoaren 28 - 2010eko ekainaren 2) aktore estatubatuarra izan zen. Ezaguna da Our Gangen film laburren seriean parte hartu zuelako, 1930etik 1933ra bitarte, protagonista gisa.

Our Gang[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorothy DeBorba 5 urterekin hasi zen lanean. Harritu egin zen Hal Roach, une egokian negar egiteko gai zelako. Haren debuta ausarta izan zen: Pups Is Pupsen (1930), Jackie Cooperren ahizpa gaztearen paperean.

Bere kizkur berezi eta orrazkera landuekin, Dorothy ikusleen gustukoena bihurtu zen. Amak apaintzen zion ilea, eta gauero bi ordu ematen zituen Dorothyren ilea garbitzen eta orrazten. Bere energia naturala eta bihurri aupregi erakargarria gehitu zitzaizkion. Hala ere, esaten zuen "mutilei [seriekoak] elkarrizketa onenak ematen zitzaizkiela", nahiz eta Love Business Dorothyn serie osoko elkarrizketa dibertigarrienetako batzuk izan.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DeBorba Van Nuysen graduatu zen eta gero Republic Picturesen lan egin zuen.[1] Azken urteotan, Berkeleyko Kazetaritza Eskolako idazkari seniorra izan zen. Bi aldiz ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]