Ekainaren 2
Ekainaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hamahirugarren eguna da, 154garrena bisurteetan. 212 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1913 - Nafarroa, Lapurdi eta Nafarroa Beherean egondako uholdeek bost hildako eragin zituzten.
- 1974 - ETAk Manuel Perez Vazquez goardia zibila erail zuen Ataunen.
- 2009 - Eusko Alkartasunako kritikoek alderdia utzi eta Alkarbide sortu zuten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1906 - Torrejón de Ardozen, Madrilen, hilda agertu zen Mateu Morral. Maiatzaren 31an errege-erreginaren aurkako atentatu burutua zuen, 20 pertsona hiltzen.
- 1953 - Londres hiriko Westminster abadian Elisabet II.a Erresuma Batukoa erregin koroatu zuten.
- 2010 - Gizon batek 12 pertsona hil zituen tiroz Erresuma Batuko Cumbriako konderrian.
- 2014 - Joan Karlos I.a Espainiakoak abdikatu egin zuen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1965 - What's New, Pussycat? ("Zer berri, Katemetxo?") filma estreinatu zen, Clive Donnerek zuzendu eta Peter Sellers, Peter O'Toole, Romy Schneider, Capucine, Paula Prentiss, Woody Allen eta Ursula Andress aktoreek antzeztu zuten.
- 1982 - The Thing ("Gauza") filma estreinatu zen, John Carpenterek zuzendu eta Kurt Russell, Wilford Brimley, Keith David, T.K. Carter eta Donald Moffat aktoreek antzeztu zuten.
- 1995 - The Bridges of Madison County ("Madison konderriko zubiak") filma estreinatu zen, Clint Eastwoodrk zuzendu eta berak eta Meryl Streep aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2009 - Epsilon Euskadik 2010eko Bat Formulako txapelketan izateko eskaera aurkeztu zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1796 - Jean-Baptiste-Pierre Lafitte, lapurtar antzerkigile, eleberrigile, eta kazetaria (h. 1879).
- 1869 - Segundo Ispizua, bizkaitar historialaria (h. 1924).
- 1880 - Marcelino Ulibarri, nafar politikari karlista (h. 1951).
- 1881 - Marcelino Ugalde, euskal irakaslea (h. 1949).
- 1886 - Louis Lafitte, euskal arraunlaria.
- 1891 - Paulino Gómez, euskal okina eta politikari sozialista (h. 1963).
- 1894 - Jesus Doxandabaratz, nafar politikari abertzale eta jeltzalea (h. 1969).
- 1902 -
- Eugenio Asensio, nafar hizkuntzalari eta literatura-kritikaria (h. 1996).
- Marcelino Usatorre, bizkaitar miliziano komunista (h. 1966).
- 1904 - Carmen Larrabeiti, bizkaitar aktorea (h. 1968).
- 1930 - Joakim Fraile, nafar margolaria (h. 1998).
- 1932 - Pello Apezetxea Zubiri, euskal apaiza, etnografoa, etnologoa, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina (h. 2022).
- 1938 - Carlos Garaikoetxea Urriza, Eusko Jaurlaritzako 3. lehendakaria.
- 1943 - Pello Zabala, gipuzkoar fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa (h. 2022).
- 1944 - Bittor Egurrola, bizkaitar abeslaria.
- 1954 -
- Jesus Egiguren, gipuzkoar politikaria, PSE-EEko lehendakaria.
- Iñaki Maiora, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1958 - Aitor Amezaga, bizkaitar musikari eta musikagilea.
- 1959 - Luzia Urigoitia, Lutxi, bizkaitar ETAkidea (h. 1987).
- 1963 - Ane Gabarain, euskal aktorea.
- 1965 - Markel Olano, gipuzkoar politikaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusi ohia.
- 1966 - Xabier Isasa, gipuzkoar txirrindulari ohia, pistan aditua.
- 1967 - Jon Josu Legarreta, bizkaitar astrofisikaria.
- 1971 -
- Jon Aiastui, gipuzkoar idazlea.
- Emmanuelle Joly, lapurtar surflaria, emakumezkoen surfaren aitzindarietakoa Euskal Herrian eta Frantzian, Parisen.
- 1972 - Amaia Piedra, bizkaitar atleta ohia, distantzia luzeetan aditua.
- 1975 - Bertol Arrieta, euskal idazle, zinemagile, gidoigile eta informatikaria.
- 1979 - Anaiz Funosas, lapurtar politikaria.
- 1981 - Eneko Zarrabeitia, bizkaitar aktibista.
- 1987 -
- Leire Agirrezabalaga, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- Iñigo Del Valle, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1423 - Fernando I.a Napolikoa, Napoliko erregea (h. 1494).
- 1535 - Leon XI.a, Aita Santua (h. 1605).
- 1565 - Francisco Ribalta, kataluniar pintorea (h. 1628).
- 1621 - Isaac van Ostade, herbeheretar margolaria (h. 1649).
- 1719 - Michel-Jean Sedaine, frantziar dramagilea (h. 1797).
- 1731 - Martha Dandridge Custis Washington, Ameriketako Estatu Batuetako aurreneko Lehen Dama (h. 1802).
- 1737 - Suzanne Curchod, frantziar-suitzar literatura areto arduraduna eta idazlea (h. 1794).
- 1740 - Sadeko markesa, frantziar aristokrata, iraultzaile eta idazlea (h. 1814).
- 1743 - Cagliostro, italiar okultista, alkimista eta abenturazalea (h. 1795).
- 1772 - Luis Rebolledo de Palafox, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (h. 1843).
- 1816 - C. A. Rosetti, errumaniar idazlea (h. 1885).
- 1827 - Konstantin Petrovitx Pobedonostsev, errusiar politikaria (h. 1907).
- 1833 - Segismundo Moret, espainiar politikari liberala (h. 1913).
- 1835 - Pio X.a, Aita santua (h. 1903).
- 1840 - Thomas Hardy, britainiar idazlea (h. 1928).
- 1849 - Paul-Albert Besnard, frantziar margolaria (h. 1934).
- 1857 -
- Edward Elgar, ingeles musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1934).
- Karl Adolph Gjellerup, daniar idazlea, 1917ko Literaturako Nobel saria (h. 1919).
- 1860 - Gustav Killian, alemaniar sendagilea (h. 1921).
- 1887 - Genaro Estrada, mexikar diplomatikoa eta idazlea (h. 1937).
- 1899 - Lotte Reiniger, alemaniar zinema zuzendaria, marrazki bizidunen egilea (h. 1981).
- 1903 - Max Aub, valentziar idazlea (h. 1972).
- 1904 - Johnny Weissmuller, estatubatuar kirolari eta aktorea, Tarzanen pertsonaia antzezteagatik ospetsua (h. 1984).
- 1906 - Carlo Scarpa, veneziar arkitektoa (h. 1978).
- 1913 - Vicente Gerbasi, venezuelar olerkigile eta saiakeragilea (h. 1992).
- 1922 -
- Juan Antonio Bardem, espainiar zinema zuzendaria (h. 2002).
- Clair Patterson, estatubatuar geokimikaria, Lurraren adina kalkulatu zuena (h. 1995).
- 1923 -
- Violeta Jakova, bulgariar partisano eta militante komunista (h. 1944).
- Lloyd Shapley, estatubatuar ekonomialaria, 2012ko Ekonomiako Nobel saria (h. 2016).
- 1928 - Alison Smithson, britainiar arkitektoa (h. 1993).
- 1930 - Charles Conrad, estatubatuar astronauta eta militarra (h. 1999).
- 1934 - Tarsy Carballas, espainiar zientzialaria.
- 1936 - Volodymyr Holubnytxy, ukrainar eta sobietar atleta (h. 2021).
- 1937 - Sally Kellerman, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 2022).
- 1940 - Konstantino II.a Greziakoa, Greziako erregea (h. 2023).
- 1941 -
- Stacy Keach, zinema eta telebistako estatubatuar aktorea.
- Charlie Watts, The Rolling Stones taldeko bateria-jolea (h. 2021).
- 1945 - Francisco Hernando, Paco el Pocero, espainiar enpresaburua, urbanizazio erraldoien eraikuntzagatik ezaguna (h. 2020).
- 1946 -
- Lasse Hallström, suediar film zuzendaria.
- Peter Sutcliffe, Yorkshireko ateratzailea, ingeles serieko-hiltzailea (h. 2020).
- 1951 - Gilbert Baker, estatubatuar artista eta eskubide zibileen aldeko ekintzailea (h. 2017).
- 1952 - Benito Floro, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1957 - Roberto Visentini, italiar txirrindulari ohia.
- 1959 - Rineke Dijkstra, herberear argazkilaria.
- 1961 - Liam Cunningham, irlandar aktorea.
- 1962 - Paula Newby-Fraser, zimbabwetar atleta, triatloi-probetan aditua.
- 1963 - Pepe Viyuela, espainiar aktore, pailazo, olerkari eta umorista.
- 1966 - Pedro Guerra, kanariar abeslaria.
- 1976 - Yoshinobu Minowa, japoniar futbolari ohia.
- 1978 -
- Nikki Cox, estatubatuar aktorea.
- Marcelo Sosa, uruguaiar futbolari ohia.
- 1979 -
- Morena Baccarin, brasildar jatorriko estatubatuar aktorea.
- Natalia Rodríguez, kataluniar atleta, 1.500 metrotan aditua.
- 1984 - Mile Ilić, serbiar saskibaloi jokalaria.
- 1987 - Seiya Fujita, japoniar futbolaria.
- 1988 -
- Kun Agüero, argentinar futbolaria.
- Awkwafina, estatubatuar aktorea eta raperoa.
- Taïna Barioz, frantziar alpetar eskiatzailea.
- Takashi Inui, japoniar futbolaria.
- 1990 -
- Gorka Esteban, errioxar pilotaria.
- Michał Kwiatkowski, poloniar txirrindularia.
- 2002 - Ana Tejada, errioxar futbolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1806 - Pablo Pedro Astarloa, durangar apaiz eta hizkuntzalaria, Madrilen (j. 1752).
- 1891 - Andres Azkarate, nafar apaiz eta monjea (j. 1891).
- 1937 - Gregorio Angulo, euskal sindikalista eta politikaria (j. 1868).
- 1942 - Joxe Mari Lopetegi, gipuzkoar bertsolaria eta politikari errepublikanoa (j. 1875).
- 1963 - Enrique Nieto, euskal herritar margolaria (j. 1890).
- 1981 - Nikolas Alzola, Bitaño, euskal idazle, margolari, fraide eta euskaltzain urgazlea (j. 1922).
- 2019 - Yannick Bellon, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1924).
- 2020 -
- Angel Landa, bizkaitar alpinista (j. 1935).
- Mattin Larzabal, baxenafar kazetari eta euskaltzalea, Ipar Euskal Herrian erreferentea, Gure Irratian hogeita hamar urtez aritua (j. 1950).
- 2023 - Eukene Lacarra, nafar literatura-kritikari eta mediebalista (j. 1944).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1418 - Katalina Lancasterrekoa, Gaztelako erregina ezkontidea (j. 1373).
- 1701 - Madeleine de Scudéry, frantziar idazlea (j. 1607).
- 1862 - Alexei Fiodorovitx Orlov, Errusiako aitonen seme eta politikaria (j. 1787).
- 1881 - Elise Thérèse Koekkoek-Daiwaille, herbeheretar margolari eta litografa (j. 1814).
- 1882 - Giuseppe Garibaldi, italiar militar eta politikaria, Italiako Risorgimento edo pizkundearen ezinbesteko pertsonaia (j. 1807).
- 1896 - Gerhard Rohlfs, alemaniar esploratzailea (j. 1831).
- 1900 - Samory Turé, Sudango buruzagia, frantsesen kolonizazioari aurre egin ziena (j. c. 1837).
- 1906 - Mateu Morral, kataluniar anarkista, Alfontso XIIIaren eta Viktoria Eugenia Battenbergekoaren aurkako atentatuagatik ezaguna (j. 1879).
- 1921 - Konkordia Samoilova, errusiar militante boltxebikea (j. 1876).
- 1925 - Mariola Sirakova, bulgariar anarkista (j. 1904).
- 1928 -
- Adela Zamudio, boliviar idazle nabarmena, Bolivian feminismoaren aitzindaria (j. 1854).
- Otto Nordenskjöld, suediar geologo, geografo eta esploratzaile polarra (j. 1869).
- 1937 - Louis Vierne, frantziar organojole eta konposatzailea (j. 1870).
- 1939 -
- Enrique Fernández Arbós, espainiar biolin-jotzaile, orkestra-gidari eta musikaria (j. 1863).
- Anna Gardell-Ericson, suediar margolari eta akuarelista (j. 1853).
- 1941 - Lou Gehrig, estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1903).
- 1948 - Wolfram Sievers, alemaniar funtzionarioa, konzentrazio-zelaietan presoekin esperimentuak egin zituena (j. 1905).
- 1951 - Alain, frantziar filosofo eta saiogilea (j. 1868).
- 1961 - George S. Kaufman, estatubatuar antzerkigilea, antzerki zuzendaria eta ekoizlea, umorista eta drama kritikaria (j. 1889).
- 1962 - Vita Sackville-West, ingeles idazlea eta lorategi diseinatzailea (j. 1892).
- 1970 -
- Bruce McLaren, zeelandaberritar lasterketa-autoen diseinatzaile, pilotu, ingeniari eta asmatzailea (j. 1937).
- Lucía Sánchez Saornil, espainiar olerkari ultraista, militante anarkista eta humanista integrala (j. 1895).
- 1976 - Juan José Torres, Boliviako presidentea (j. 1920).
- 1977 - Stephen Boyd, iparrirlandar aktorea (j. 1931).
- 1978 - Shozo Tsugitani, japoniar futbolaria (j. 1940).
- 1982 - Fazal Ilahi Chaudhry, Pakistango 5. presidentea (j. 1904).
- 1984 - Fernando Zóbel, euskal jatorriko hispano-filipinar margolari abstraktu eta enpresaburua (j. 1924).
- 1987 -
- Anthony de Mello, indiar apaiz jesuita eta psikoterapeuta (j. 1931).
- François Perroux, frantziar ekonomialaria eta idazlea (j. 1903).
- Andrés Segovia, Salobreñako I. markesa, espainiar gitarrista (j. 1893).
- 1988 -
- Jesús Fernández Santos, espainiar eleberrigile, zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1926).
- Raj Kapoor, indiar antzezle eta zinema zuzendaria (j. 1924).
- 1990 - Rex Harrison, ingeles zinema eta antzerki aktorea (j. 1908).
- 1993 - Tahar Djaout, aljeriar idazlea, Islamiar Talde Armatuak eraila (j. 1954).
- 1996 - Pilar Lorengar, espainiar opera-abeslaria (j. 1928).
- 1999 - Virginia Choquintel, azken selknama (j. 1942).
- 2004 - Nikolái Giaúrov, bulgariar opera-abeslaria, baxua (j. 1929).
- 2007 - Huang Ju, txinatar politikaria eta Shanghaiko alkatea (j. 1938).
- 2008 -
- Bo Diddley, estatubatuar musikari, abeslari eta gitarrista, Rock and rollaren sortzaileetako bat (j. 1928).
- Mel Ferrer, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- Ken Naganuma, japoniar futbolaria (j. 1930).
- 2010 - Antonio Alva Rosa Coutinho, portugaldar militarra eta politikaria (j. 1926).
- 2012 - Genichi Taguchi, japoniar ingeniari eta estatistikaria, kalitatearen kudeaketan egindako ekarpenengatik ezaguna (j. 1924).
- 2014 - Ivan Brzić, serbiar futbol jokalari eta entrenatzailea, Osasuna taldea lehenbiziko aldiz UEFArako sailkatzea lortu zuena (j. 1941).
- 2015 - Irwin Rose, estatubatuar biokimikaria, 2004ko Kimikako Nobel Saria (j. 1926).
- 2016 - Corry Brokken, herbeheretar abeslaria eta telebista eta irrati esataria (j. 1932).
- 2017 - Jack O'Neill, estatubatuar enpresaburua, neoprenoko bainujantziaren asmatzailea (j. 1923).
- 2018 -
- Paul D. Boyer, estatubatuar biokimikari eta kimika irakaslea, 1997ko Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- Malcolm Morley, britainiar artista (j. 1931).
- 2020 - Carlo Ubbiali, italiar motoziklismoko pilotua (j. 1929).
- 2023 - Kaija Saariaho, finlandiar musikagilea (j. 1952).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Gogor eta Laiene.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |