Edukira joan

Doyenné du Comice

Wikipedia, Entziklopedia askea

Doyenné du Comice edo Comice Europako udareondoaren (Pyrus communis) kultibar bat da. Jatorria XIX. mendean du, Frantzian. Izan ere, lehenbiziko aldiz Angersen hazi zen, 1840ko hamarkadan[1].

Comice udareak arrakasta handia lortu du. 1894an, London Horticultural Journal aldizkariak munduko udarerik hoberentzat jo zuen[2]. Edward Bunyardek "The Anatomy of Dessert" 1929ko liburuan, esan zuen udare mota honek zaporearen, lurrinaren eta testuraren nahasketa perfektua zeukala[3]. Hala ere, oso azal delikatua duenez, erraz zauritzen baita, manipulazio berezia behar du eta ez da oso egokia ontziratze mekanikorako[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]