Drakken
Appearance
Drakken | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Orereta (Gipuzkoa) |
Musika mota | Metalcore melodikoa |
Urteak | 2008 - |
Taldekideak | |
Yonoko Rekkar Iñigo Ekaitz Xabi | |
Lehengo taldekideak | |
Terro |
Drakken Oreretan sortutako metalcore melodikoa egiten duen talde bat da.
Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Drakken 2008. urtean sortu zen Irunen. Heavy metal klasikoa jotzeko asmoarekin hasi zelarik, 2008an, bere lehen demoa kaleratu zen, Rompe las Cadenas izenekoa. 2009 urtearen hasieran, taldeak bere abestiei beste ukitu bat eman zien, metalcore melodikora pasatuz. Drakkenen jarraitzaileen erantzuna gero eta hobea izan zen eta, horren ondorioz, 2010 urteko otsailean, Drakkenek bere lehen diskoa kaleratu zuen, Zolt.
2012an MusikIrun lehiaketako gazteen saria eskuratu zuten publikoak internetez emandako bozkei esker eta 2013an bigarren diskoa plazaratu zuten.
Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun Drakken taldea musiko hauek osatzen dute:
- Yonoko - ahotsa
- Rekkar - gitarra
- Iñigo -gitarra
- Ekaitz - bateria
- Xabi - baxua
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Rompe las Cadenas (Maketa, 2008)
- Zolt (2010)
- Jump to the emptiness (2013)