Drammen
| Drammen | |||
|---|---|---|---|
| municipality of Norway (en) | |||
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| Probintzia | Buskerud | ||
| Alkatea | Kjell Arne Hermansen | ||
| Posta kodea | 3001–3061 eta 3075 | ||
| Herriburua | Drammen | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 59°42′N 10°12′E / 59.7°N 10.2°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 137 km² | ||
| Altitudea | 14 m | ||
| Mugakideak | Lier, Svelvik, Sande, Hof, Nedre Eiker, Holmestrand, Modum, Øvre Eiker eta Asker (en) | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 106.013 (2026ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 334 bizt/km² | ||
| Etxebizitzak | 31.679 | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Sorrera | 1811ko ekainaren 19a | ||
| Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
| Hiri senidetuak | Lappeenranta, Örebro udalerria, Stykkishólmur, Kolding Municipality (en) | ||
| http://www.drammen.kommune.no/ | |||
Drammen Norvegiako hiri bat da, Buskerud konderrian, Drammen barrutian. Biztanleriari dagokionez, herrialdeko bederatzigarrena da.
Hiriaren izen Drafn zen norvegiera zaharrean: toponimo horrek Drammensfjord ibaiaren izenean dirau.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Drammen Norvegiako hiririk handienetarikoa da; Oslo hiriburutik 47 km-ra dago. Hiriaren erdigunea ibar batean dago, Drammenselva eta Drammensfjord ibaiek bat egiten duten lekuan, Drammenselva ibaiaren ertz bietan.
Drammenen portua daukate; batez ere automobilak eta fruta ekartzen dute kanpotik, Norvegia guztian gehien.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −0.7 | 0.1 | 6.1 | 12.3 | 17.3 | 21.3 | 23.9 | 21.6 | 17.4 | 10.6 | 5.2 | −0.3 | 11.2 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -3.7 | -3.5 | 0.7 | 6.5 | 11.5 | 15.5 | 18.3 | 16.2 | 12.1 | 6.4 | 2.1 | -3.4 | 6.6 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −6.6 | −6.6 | −3.8 | 1.4 | 6.1 | 10.2 | 13.3 | 11.9 | 7.8 | 3.1 | −0.6 | −6.5 | 2.5 |
| Iturria: eklima.no (muturreko tenperaturak),[1][2] | |||||||||||||
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Åskollen eta Skogerveien leizeek 6.000-7.000 urte inguru dituzte. Han azaldu dira inguruko gizakiaren lehen arrasto eta aztarnak.
Jatorrian, Drammenen bi itsas portu zeuden: Bragernes portua Drammenselva ibaiaren iparraldera, eta Strømsø eta Tangen hegoaldera. Merkataritzaren ondorioz arrantzako portuak herri txiki bihurtu ziren, merkataritza-hirien menpe. Herriak oso hurbil egon arren, bakoitza hiri bati esleitu zieten: Bragernes Christiania hiriari (gaurko Oslo), eta Strømsø Tønsberg hiriari.
1622. urtean Strømsø eta Bragernes bat egiteko asmoa izan zuten, Frederiksstrøm izeneko merkataritza-hiri gisakoa eginez, baina Frederiko III.a Danimarkakoak ez zuen horrelakorik onartu. Azkenean, 1811. urteko ekainaren 19n batu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ World Meteorological Organization. World Weather Information Service – Bergen. .
- ↑ National Oceanic and Atmospheric Administration. BERGEN - FLORIDA Climate Normals 1961–1990. .
