Ekainaren 19
Ekainaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita hamargarren eguna da, 171garrena bisurteetan. 195 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1521 - Gaztelar-aragoiar kontraerasoaren hasiera, nafarrek Viana galdu zuten.
- 1979 - ETAk, Hector Muñoz Espinoza enpresaburua erail zuen Irunen.
- 1980 - ETAk Jose Pablo Garcia Lorenzo zibila hil zuen Zornotzan.
- 2009 - ETAk Eduardo Puelles polizia inspektore barakaldarra hil zuen lapa-bonba batekin, Arrigorriagako Santa Isabel auzoan.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1953 - Estatu Batuak: Julius Rosenberg eta Ethel Rosenberg komunista estatubatuarrak exekutatuak izan ziren SESBri Arma nuklearrei buruzko informazioa bidaltzen ziotelakoan.
- 1961 - Kuwait Erresuma Batutik independentzia aldarrikatu zuen.
- 2001 - Ameriketako Estatu Batuetako ejerzitoak akatsez jaurtitako misil batek 23 pertsona hil zituen Irakeko iparraldeko futbol zelai batean.
- 2014 - Espainiako Erresuman Filipe VI.a errege koroatu zuten.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1979ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Joxe Migel Argiñarenak bere lehen txapela jantzi zuen.
- 2011 - Araba Euskaraz 2011 Laudio udalerrian ospatu zuten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1963 - Jason and the Argonauts (Jason eta Argonautak) filma estreinatu zen, Don Chaffeyk zuzendu eta Todd Armstrong, Nancy Kovack, Honor Blackman eta Gary Raymond aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1675 - Martin Arzadun, apaiz eta euskal idazlea (h. 1741).
- 1920 - Fernando Aire Etxart, Xalbador, baxenafar bertsolaria eta artzaina (h. 1976).
- 1921 - Imanol Viar, bizkaitar futbolaria (h. 2007).
- 1933 - Bonifacio Alfonso, gipuzkoar margolari eta irarlea (h. 2011).
- 1962 - Miguel Ángel Calvo Buttini, nafar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- 1966 - Iñaki Oyarzábal, Arabako PPko idazkari nagusia.
- 1967 - Itxaso Atutxa, bizkaitar politikari jeltzalea, Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria.
- 1977 - Iker Sastre, bizkaitar mahai-tenislari paralinpikoa.
- 1981 - Mario Duplantier, lapurtar musikaria, Gojira death metal taldekoa.
- 1987 - Olatz Perez de Viñaspre, nafar EHUko irakasle eta IXA taldeko ikerlaria.
- 1995 -
- Ainara Manterola, gipuzkoar futbolaria.
- Gorka Pérez, bizkaitar futbolaria.
- 2000 - Unai Ruiz-Zeberio, gipuzkoar futbolaria.
- 2001 - Nahuel del Val, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1417 - Sigismundo Pandolfo Malatesta, Rimini, Fano eta Cesenako jauna eta poeta eta mezenasa (h. 1468).
- 1566 - Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa, Eskoziako erregea eta Ingalaterra eta Irlandako erregea (h. 1625).
- 1623 - Blaise Pascal, frantziar matematikari eta fisikaria (h. 1662).
- 1782 - Félicité Robert de Lamennais, frantziar idazlea eta pentsalaria (h. 1854).
- 1783 - Thomas Sully, estatubatuar margolari erretratugilea (h. 1872).
- 1805 - Auguste Dariste, frantziar politikaria (h. 1875).
- 1846 - Harvey du Cros, britainiar finantzaria, pneumatikoen industriaren sortzailea (h. 1918).
- 1854 - Alfredo Catalani, italiar musikagilea (h. 1893).
- 1856 - Elbert Hubbard, estatubatuar idazle eta filosofoa (h. 1915).
- 1861 -
- Douglas Haig, Britainiar armadako ofizial nagusia (h. 1928).
- José Rizal, filipinetako heroi nazionala (h. 1896).
- 1877 - Charles Coburn, estatubatuar aktorea (h. 1961).
- 1878 -
- Adolphe Buhl, frantziar matematikari eta astronomoa (h. 1949).
- Edmond Jaloux, frantziar eleberrigile eta literatura-kritikaria (h. 1949).
- 1896 - Wallis Simpson, Windsorko dukesa,, estatubatuar socialitea, Eduardo VIII.a Erresuma Batukoarekin ezkondu zena (h. 1986).
- 1897 - Cyril Norman Hinshelwood, britainiar kimikari fisikoa, 1956ko Kimikako Nobel Saria (h. 1967).
- 1899 - George Călinescu, errumaniar idazlea (h. 1965).
- 1903 - Lou Gehrig, estatubatuar beisbol jokalaria (h. 1941).
- 1904 - Lester Cole, estatubatuar zinema-gidoilaria (h. 1985).
- 1906 - Ernst Chain, germano-britainiar biokimikaria, 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1979).
- 1907 - Georges de Mestral, velcroaren asmatzailea (h. 1990).
- 1908 - Eduardo Guzmán, espainiar kazetari eta idazlea (h. 1991).
- 1910 - Paul John Flory, estatubatuar kimikaria, 1974ko Kimikako Nobel Saria (h. 1985).
- 1911 -
- Sigvard Eklund, suediar fisikaria (h. 2000).
- Dudley Shelton Senanayake, Sri Lankako lehen ministroa (h. 1973).
- 1917 - Joshua Nkomo, Zimbabweko politikari beltz abertzalea (h. 1999).
- 1921 - Louis Jourdan, frantziar aktorea (h. 2015).
- 1922 - Aage Niels Bohr, daniar fisikari nuklearra, 1975eko Fisikako Nobel Saria (h. 2009).
- 1923 - Andrés Rodríguez Pedotti, Paraguaiko presidentea (h. 1997).
- 1926 -
- Giangiacomo Feltrinelli, italiar argitaratzaile, politikari eta aktibista (h. 1972).
- Erna Schneider, estatubatuar ingeniari eta asmatzailea.
- 1930 - Gena Rowlands, estatubatuar zinema-, antzerki- eta telebista-antzezlea.
- 1932 - Anna Maria Pierangeli, italiar aktorea (h. 1971).
- 1934 - Gérard Latortue, Haitiko lehen ministroa (h. 2023).
- 1937 - André Glucksmann, frantziar filosofo, ekintzaile eta idazlea (h. 2015).
- 1938 - Charles Gwathmey, estatubatuar arkitektoa (h. 2009).
- 1941 - Václav Klaus, Txekiar Errepublikako presidente ohia.
- 1944 - Chico Buarque, brasildar musikari, aktore eta idazlea.
- 1945 -
- Radovan Karadžić, lehendabiziko Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea.
- André Lefevere, belgikar itzulpen teorialaria (h. 1996).
- Aung San Suu Kyi, birmaniar politikaria, kontzientzia presoen eta erresistentzia zibil baketsuaren sinboloa eta 1991ko Bakearen Nobel Saria.
- 1946 - Mikhail Fedonkin, errusiar paleontologoa, animalia goiztiarrenen fosilak eta aztarnak dokumentatzeagatik ezaguna .
- 1947 -
- Salman Rushdie, ingelesezko indiar idazlea.
- Youn Yuh-jung, hegokorear aktorea.
- 1948 - Nick Drake, ingeles abeslari eta abesti egilea (h. 1974).
- 1951 -
- Francesco Moser, italiar txirrindulari ohia.
- Aiman al-Zawahiri, egiptoar medikua eta Al Kaida erakunde terrorista islamistaren burua (h. 2022).
- 1954 - Kathleen Turner, estatubatuar aktorea.
- 1957 - Marcos komandanteordea, Askapen Nazionaleko Armada Zapatistako (EZLN) bozeramaile nagusia.
- 1958 - Sergei Makarov, errusiar izotz hockey jokalaria.
- 1959 -
- Anne Hidalgo, frantziar politikaria, Parisko alkatea.
- Christian Wulff, Alemaniako presidentea.
- 1961 - Bidhya Devi Bhandari, Nepalgo presidentea.
- 1962 -
- Paula Abdul, estatubatuar abeslari, aktore eta koreografoa.
- Masanao Sasaki, japoniar futbolari ohia.
- 1964 -
- Boris Johnson, britainiar politikaria, Londresko alkate ohia.
- Omowunmi Sadik, nigeriar asmatzailea, kimikaria eta irakaslea.
- Kevin Schwantz, estatubatuar motoziklismoko-pilotu ohia.
- 1965 -
- Sadie Frost, ingeles aktore, ekoizle eta moda-diseinugilea.
- Ronaldo Rodrigues de Jesus, brasildar futbolari ohia.
- 1969 -
- Kaba-chan, japoniar emakumezko tarento eta koreografo transgeneroa.
- Yoshiaki Sato, japoniar futbolari ohia.
- 1970 - David Gistau, espainiar telebista-gidoilaria, bidaia berri-emailea, zutabegilea eta eleberrigilea (h. 2020).
- 1971 - Eva Isanta, espainiar telebista, antzerki eta zinemako aktorea.
- 1972 -
- Jean Dujardin, frantziar aktorea.
- Teresa Jordà, Kataluniako Generalitatearen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Kontseilaria.
- Robin Tunney, estatubatuar aktorea.
- 1975 -
- Meritxell Serret, kataluniar politologo eta politikaria.
- Oksana Txusovitina, SESB, Uzbekistan eta Alemaniaren izenean lehiatu den gimnasta olinpikoa eta munduko txapelduna.
- 1978 -
- Mía Maestro, argentinar aktorea.
- Dirk Nowitzki, alemaniar saskibaloi jokalari ohia.
- Marina Ovsianikova, errusiar telebista produktorea, Ukrainako inbasioaren aurka protesta egiteagatik ezaguna.
- Zoe Saldana, estatubatuar aktorea.
- 1983 -
- Macklemore, estatubatuar raperoa.
- Tatjana Mihhailova-Saar, Tanja, estoniar abeslari eta aktorea.
- 1984 - Paul Dano, estatubatuar aktorea.
- 1985 -
- Chikashi Masuda, japoniar futbolaria.
- Ai Miyazato, japoniar golflaria.
- 1989 - Christopher Wylie, kanadar barneko salatzailea, Facebook eta Cambridge Analytica enpresen arteko eskandalua salatu zuena.
- 2004 - Millie Gibson, ingeles aktorea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1924 - Segundo Ispizua, bizkaitar historialaria (j. 1869).
- 1948 - Francisco Etxenike, Patxiko, nafar argazkilari, marrazkilari eta margolaria (j. 1880).
- 1981 - Juan José Crespo Galende, PCE (r)-ko eta GRAPOko bizkaitar militantea, 97 egun gose-greban igaro ondoren, Madrilen (j. 1953).
- 1986 - Felix Arteta, euskal margolari, marrazkilari eta karikaturista (j. 1890).
- 2002 - Pascal Mazzotti, euskal aktorea (j. 1923).
- 2005 - Angel Cruz Jaka, gipuzkoar historialaria (j. 1914).
- 2006 - Jose Luis Lekuona, Lexoti, gipuzkoar bertsolaria (j. 1925).
- 2009 - Eduardo Puelles, Espainiako Polizia Nazionaleko inspektore buru bizkaitarra, ETAk eraila (j. 1960).
- 2020 - Noël Vandernotte, lapurtar arraunlaria, Joko Olinpikoetan domina bat lortzen gizonezko gazteena, Okzitanian (j. 1923).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1688 - Gaspard de Prielé, frantziar gomendiozko abadea, , Baionako apezpikua izandakoa (j. c. 1623).
- 1716 - Tokugawa Ietsugu, Tokugawa shogunerriko zazpigarren shoguna (j. 1709).
- 1747 - Nädir Shäh, Persiako erregea (j. 1688).
- 1770 - Diego de Torres Villarroel, espainiar idazlea (j. 1693).
- 1820 - Joseph Banks, ingeles naturalista, botanikoa eta esploratzailea (j. 1743).
- 1844 - Étienne Geoffroy Saint-Hilaire, frantziar naturalista, enbriologiaren aitzindaria (j. 1772).
- 1867 - Maximiliano I.a Mexikokoa, Austriako artxidukea eta Mexikoko enperadorea (j. 1832).
- 1884 -
- Philippe Langlois, normandiar idazlea (j. 1817).
- Johann Gustav Droysen, alemaniar filologoa, historialaria eta politikaria (j. 1808).
- 1902 -
- Alberto Saxoniakoa, Saxoniako erregea (j. 1828).
- John Dalberg-Acton (Acton I. baroia), ingeles historialari, politikari eta idazlea (j. 1834).
- 1915 - Sergei Taneiev, errusiar musikagilea (j. 1856).
- 1936 - William Hall-Jones, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1851).
- 1937 - James Matthew Barrie, eskoziar idazlea (j. 1860).
- 1949 - Vladimir Nazor, kroaziar gerrillaria, olerkaria eta politikaria (j. 1876).
- 1951 - Angelos Sikelianos, greziar olerkaria (j. 1884).
- 1953 - Julius eta Ethel Rosenberg, estatubatuar senar-emazte komunistak (j. 1915 eta 1918 hurrenez hurren).
- 1956 - María Sorolla, espainiar margolaria (j. 1889).
- 1961 - Augusto Barcia Trelles, espainiar abokatu, idazle, kazetari eta politikari errepublikanoa (j. 1881).
- 1962 - Frank Borzage, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea (j. 1894).
- 1980 -
- Torcuato Fernández-Miranda, espainiar politikari eta legelaria, Espainiako trantsizioaren estrategatzat joa (j. 1915).
- Jijé, belgikar komikigile eta marrazkilaria (j. 1913).
- 1981 - Lotte Reiniger, alemaniar zinema zuzendaria, marrazki bizidunen egilea (j. 1899).
- 1984 - Lee Krasner, estatubatuar margolari espresionista abstraktua (j. 1908).
- 1988 - Fernand Seguin, kanadar biokimikaria (j. 1922).
- 1990 - Steen Eiler Rasmussen, daniar arkitektoa (j. 1898).
- 1991 - Gladys Greene, estatubatuar aktorea (j. 1900).
- 1993 -
- Marcel Béalu, frantziar poeta (j. 1908).
- William Golding, ingeles idazle, saiolari eta poeta, 1983ko Literaturako Nobel Saria (j. 1911).
- 1994 - Lauro Olmo, galiziar idazlea (j. 1922).
- 1999 - Mario Soldati, italiar zinemagile eta idazlea (j. 1906).
- 2007 - Jose Luis Cantero, El Fary, espainiar abeslari eta aktorea (j. 1937).
- 2009 - Vicente Ferrer i Moncho, kataluniar filantropoa, txirotasunean bizi zirenak laguntzen konprometitua (j. 1920).
- 2010 -
- Manute Bol, NBA saskibaloi ligako sudandar jokalaria (j. 1962).
- Carlos Monsiváis, mexikar idazlea (j. 1938).
- 2013 -
- James Gandolfini, estatubatuar aktorea (j. 1961).
- Gyula Horn, Hungariako lehen ministroa (j. 1932).
- 2016 - Nicolás García Uriburu, argentinar pintorea eta arkitektoa (j. 1937).
- 2018 - Sergio Gonella, italiar futbol epailea (j. 2018).
- 2020 -
- Mario Corso, italiar futbolaria (j. 1941).
- Ian Holm, ingeles aktorea (j. 1931).
- Carlos Ruiz Zafón, kataluniar idazlea (j. 1964).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Ur/Hur eta Zihiga.
- Gatazketan Indarkeria Sexuala Amaitzeko Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |