Edukira joan

Duelua pistolekin Udako Olinpiar Jokoetan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Duelua pistolekin 1908ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Duelua pistolekin Udako Olinpiar Jokoetako kirola izan zen 1906ko Tartekatutako Jokoetan eta 1908ko Udako Olinpiar Jokoetan.

1906ek Tartekatutako Jokoetan 20 eta 30 metrora zeuden plastikozko panpinetara tiro egin zuten parte-hartzaileek.

1908ko Udako Olinpiar Jokoetan Franko-Britainiar Erakusketaren parte izan zen, eskrimako txapelketa egiten zen leku berean, gonbidatuekin. 1912ko Udako Olinpiar Jokoetan ez zen erakusketarik egin, eta Lehen Mundu Gerraren ostean duelua pistolekin egitea modaz kanpo geratu zen[1]. Txapelketan bi lehiakideek elkarri tiro egiten zioten, argizarizko balak erabilita eta gorputza, aurpegia eta eskua estaltzeko tresneria erabilita. 20 eta 30 metroko probak egin ziren, eta Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBk taldeak bidali zituzten.

Proba Urrea Zilarra Brontzea
20 m duelua pistolekin  Léon Moreaux (FRA)  Cesare Liverziani (ITA)  Maurice Lecoq (FRA)
30 m duelua pistolekin  Konstantinos Skarlatos (GRE)  Johan Hübner von Holst (SWE)  Vilhelm Carlberg (SWE)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kiernan, Victor G.. (1988). The duel in European history: honour and the reign of aristocracy. Oxford University Press ISBN 978-0-19-822566-9. (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]