Duintasunaren aldeko Martxak (2014)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marchas por la diginidad 2014 madrid 0001.jpg

Duintasunaren aldeko Martxak Espainian 2014 urtean egindako protestak izan ziren, Atzeraldi Handiaren ondorioz Espainiako gobernuak burututako politika ekonomiko eta murrizketa sozialen aurka. Martxa edo ibilaldi moduan egituratu eta abiatu ziren eta Madrilen bukatu ziren 2014ko martxoaren 22an.

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

M-15 mugimenduaren sostenguarekin, 2012 urteko uztailean lehenengo martxa bat ospatu zen. 2013 urtean, Duintasun Kanpamenduak goiburupean protestak antolatu ziren Extremaduran enpleguaren alde. Han, bereziki Izquierda Unidako Manuel Cañada izan zen horien bultzatzailea. Beste gizarte mugimenduekin loturak estutzen joan eta 2014 urteko martxoaren 22rako protesta handia antolatu zen Madrilen, han bat egin baitzuten estatu osotik oinez etorritako hainbat ibilaldik. Protestan zehar, istilu larriak egon ziren poliziekin eta hamarka manifestari nahiz polizia zauriturik suertatu ziren, horietatik batzuk larri. 24 atxilotu izan ziren eta horietako bat kartzelaratua izan zen, hilketa saiakera akusaziopean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Duintasunaren aldeko Martxak
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.