Dundalk F.C.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dundalk Football Club
Ezizena(k) The Lilywhite
Sorrera 1903
Futbol zelaia Oriel Park
(edukiera: 4.500 lagun)
Presidentea Padraig McGowan
Entrenatzailea Irlandako Errepublika Stephen Kenny
Liga Irlandako Liga
2017 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Dundalk Football Club (irlanderaz Cumann Peile Bóithéamaigh) Irlandako futbol talde onenetarikoa da, Dublingoak ez direnen artean titulu gehien irabazi dituena, 10 Liga eta 9 Kopa hain zuzen ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dundalk izeneko talde batek jokatu zuen lehen aldia 1892 urtean izan zen. Industrializazioari eta trenbideari esker futbola Dundalken errotuz joan zen eta 1903 urtean Dundalk GNR sortu zen. 1922an Irlandako errepublikan liga berria eratu zenean Dundalk izan zen Dublindik kanpoko talde bakarra. Dundalk GNR taldearen koloreak horia eta beltza ziren.

1930an gaur egungo Dundalk F.C. izena hartu zuen eta berehala lehenengo liga irabazi zuen 1932-33 denboraldian. 40 eta 50. hamarkadetan Kopa batzuk irabazi ondoren 60. hamarkadan berriz ere ligak irabazteari ekin zion. Garai on hau 80 eta 90. hamarkadetara ere luzatu zuen, bakoitzean liga pare bat irabaziz. Aro hartako azken titulua 2002ko Kopa izan zen.

1999an Belfasteko Linfield F.C. futbol talde protestantearekin bakearen aldeko programa bat abiarazi zuen, Dunfield Project izenaz ezagutzen dena. 2013an ligan bigarren egin eta 2014an berriz izan da txapelduna. 2015ean Liga eta Kopa irabazi ditu, bolada bikainean dagoela erakutsiz

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (12): 1932–33, 1962–63, 1966–67, 1975–76, 1978–79, 1981–82, 1987–88, 1990–91, 1994–95, 2014, 2015, 2016.
  • Kopa (10): 1942, 1949, 1952, 1958, 1977, 1979, 1981, 1988, 2002, 2015.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]