Dunia Ayaso eta Felix Sabroso
Dunia Ayaso eta Felix Sabroso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dunia Ayaso Formoso, Félix Sabroso de la Cruz |
Jaiotza | 1961eko ekainaren 8a |
Heriotza | 2014ko otsailaren 27a (52 urte) |
Jarduerak |
Dunia Ayaso Formoso (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1961eko ekainaren 8a – Santa Cruz Tenerifekoa, 2014ko otsailaren 27a) eta Félix Sabroso de la Cruz (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1965eko abuztuaren 10a) zinema- eta antzerki-zuzendari eta gidoilari bikotea izan ziren.[1] Bikoteak egindako film nabarmenetako bat, egin zuten seigarren film luzea izan zen, La isla interior izenekoa.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerki-konpainia batean hasi ziren, eta geroago hainbat zinema-ikastaro egin zituzten. Felixek telebistako gidoilari gisa lan egin zuen, eta Duniak bideo industrialak egiten zituen Fea lanarekin debuta egin aurretik.[3]
1994an zuzendu zuen Fea, Felix Sabroso senar eta gidoilariarekin egin zuen lehen film luzea izan zen. Bikoteak hiru urte geroago lortu zuen arrakasta Perdona bonita, pero Lucas me quería a mí filmarekin, besteak beste Alonso Caparrós, Jordi Mollá eta Pepón Nieto protagonista zituela.[4]
Ondoren, El grito en el cielo (1998) eta Descongélate! (2003) lanek Loles León eta Candela Peña aktoreak aurpegi ezagunak izan zituen, azken aktore hori Los años desnudos (2008) filman ere parte hartu zuen Mar Flores eta Goya Toledorekin batera eta La isla interior (2009) Kanaria Handian filmatu zen oso-osorik, eta Alberto Sanjuán eta Geraldine Chaplinek parte hartu zuten.[4][5]
Chuecatown lanean (2007), Ayasok eta Sabrosok Madrilgo auzo homosexual nagusian sartu zuten ikuslea, Nieto, Carlos Fuentes, Pablo Puyol, Concha Velasco, Edu Soto eta Rosa María Sardáren interpretazioen bidez.[4]
Dunia Ayaso urte batzuk zinematik urrundu eta oholtzan zuzendu zituen hainbat lan: Antonia San Juan protagonista zuen De cintura para abajo; Lifting Josele Román, Miren Ibarguren, Pepa Rus eta Elisa Matillarekin eta Las histéricas somos lo máximo En clave de Ja taldekoekin. Espainian krisi ekonomikoa larria zegoenean, ikuslearengan barrea pizten zuten antzezlanak ziren.[4]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fea (1994)
- Perdona bonita, pero Lucas me quería a mí (1997)
- El grito en el cielo (1998)
- Descongélate! (2003)
- Chuecatown (2007) Juan Flahn zuzendariarekin gidoigilekideak
- Los años desnudos (2008)
- La isla interior (2009)[6][7]
- El banjo (2014), cortometraje.
- Only Men Go to the Grave (2016) Abdulla Al-Kaabi zuzendariarekin gidoigilekideak
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Quítate tú pa' ponerme yo (Telecinco, 1999)
- La Rioja, tierra universal (TV berezia, 2002)
- Mujeres (TVE, 2006)
- La que se avecina (Telecinco, 2014). Dunia Ayaso La que se avecina telesailaren 8. denboraldian gidoilarikide gisa hasi zenean hil zen.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ¿Qué fue de las hermanas Sue? (1999)
- El hundimiento del Titanic (2005)
- La Gran Depresión (2011)
- De cintura para abajo (2012)
- Lifting (2013)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Fallece la directora y guionista Dunia Ayaso» La Provincia - Diario de Las Palmas 2014-02-28.
- ↑ (Gaztelaniaz) jose, J. L. P.. (2014-10-01). «“La isla interior” (2009): la mejor película de Dunia Ayaso y Félix Sabroso» nosolocine (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sin programa: Dunia Ayaso y Félix Sabroso | RTVE Play. 2013-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Ahora, Canarias. (2014-02-28). «Fallece la directora canaria de cine Dunia Ayaso» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
- ↑ (Ingelesez) «CINE Y TV» trabajos con dunia (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) RTVE, PRENSA. (2022-01-14). «'La isla interior', de Félix Sabroso y Dunia Ayaso, en 'Versión española'» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) La isla interior. (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Web orria
- Dunia Ayaso Internet Movie Databasen
- Félix Sabroso Internet Movie Databasen