Otsailaren 27
Otsailaren 27a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamazortzigarren eguna da. 307 egun falta dira urtea amaitzeko, 308 egun bisurteetan.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2008 - Alerta gorria Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian 150 km/h-ko ziklogenesiarengatik.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 380 - Teodosio I.a enperadoreak Erromako Inperioko biztanle guztiak kristau bihurtzeko nahia adierazi zuen Tesalonikako ediktuan.
- 1594 - Henrike III.a Nafarroakoa, Frantziako koroa eskuratuta, Henrike IV.a Frantziakoa bihurtu zen.
- 1700 - Bretainia Berria uhartea aurkitu zuten.
- 1844 - Dominikar Errepublika estatu independente bihurtu zen, Haitigandik banatu ostean.
- 1900 - Erresuma Batuko Alderdi Laborista sortu zen.
- 1933 - Alemaniako parlamentuari (Reichstag) su eman zioten. Adolf Hitlerrek eskubide zibil eta demokratikoak ezabatzeko aitzakiatzat erabili zuen gertaera hori.
- 1976 - Espainiaren kolonia izandako Mendebaldeko Saharak independentzia aldarrikatu zuen, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa izenarekin.
- 2006 - Cuencako kartzelan (Espainia) Igor Angulo etakidearen gorpua aurkitu zuten, ustez bere buruaz beste egin ondoren.
- 2008 - 899 milioi euroko isuna ezarri zion Europako Batzordeak Microsofti, bere lehiakideei erakusten zien nagusikeria ez zuzentzeagatik.
- 2010 -
- 8,8 graduko lurrikara bat izan zen Txileko kostaldetik gertu. Hildakoak 700 baino gehiago izan ziren.
- 6,3 graduko lurrikara bat izan zen Argentinako Salta hiritik gertu. Lurrikarak bi hildako eragin zituen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 425 - Konstantinoplako Unibertsitatea sortu zuten.
- 1998 - Alex Proyas australiar zinema zuzendariak zuzendu, eta Rufus Sewell, Kiefer Sutherland, Jennifer Connelly eta William Hurt aktoreek antzeztutako Dark City filma estreinatu zen.
- 2011 - 83. Oscar Sarien ekitaldian, The King's Speech filmak lau Oscar sari eskuratu zituen, tartean zuzendari onenari, aktore onenari eta pelikulari onenari.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1796 - Joaquin Francisco Barroeta Aldamar, gipuzkoar foruzalea (h. 1866).
- 1888 - Manuel Sodupe, Gelatxo I, gipuzkoar trikitilari soinu-jotzailea (h. 1953).
- 1897 - Arsenio Merodio, Gallartako Txikitoa, bizkaitar palaria (h. 1981).
- 1901 - Gaspar Montes, euskal herritar margolaria (h. 1998).
- 1905 - Manuel Kristobal Errandonea, Eusko Gudarosteko gipuzkoar komandantea (h. 1957).
- 1913 - Basilio Pujana, bizkaitar bertsolari eta idazlea (h. 2005).
- 1920 - Jose Maria Markuleta, gipuzkoar futbolaria (h. 2008).
- 1950 - Roberto García Ariño, Garcia Ariño IV.a, bizkaitar pilotari ohia.
- 1953 - Joseba Agirreazkuenaga, bizkaitar ikertzaile eta historialaria.
- 1957 - Aingeru Bergizes, bizkaitar musikari profesional eta folklore ikertzailea, Oskorri taldeko kidea (h. 2022).
- 1960 - Fernando Arteaga, bizkaitar futbolari ohia.
- 1964 - Lourdes Odriozola, gipuzkoar historialari eta dokumentalista.
- 1969 - Xabier Usabiaga, gipuzkoar txirrindulari ohia eta telebistako aurkezlea.
- 1974 - Mikel Errazkin, euskal musikari eta musikagilea eta Sorotan Bele taldearen sortzaileetako bat (h. 2008).
- 1975 -
- Aitor González, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Iván Sánchez, arabar atleta ohia, distantzia luzeetan aditua.
- 1980 - Patxi Ruiz, nafar pilotari ohia.
- 1981 -
- Ander Azpitarte, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Kepa Peñagarikano, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1983 - Iker Cortes, bizkaitar arraunlari eta entrenatzailea.
- 1984 - Charlie Ternisien, baxenafar errugbilaria.
- 1985 - Roberto Santamaria, nafar futbolaria, atezaina.
- 1987 - Txetxu Gavilanes, arabar izotz hockey jokalaria.
- 1991 - Amaia Gastamintza, nafar saskibaloi jokalaria.
- 1994 - Thaylor Lubanzadio, bizkaitar futbolaria.
- 1995 - Aitor Seguin, gipuzkoar futbolaria.
- 1998 - Andoni Tascon, bizkaitar futbolaria.
- 2002 - Idoia Eraso, nafar txirrindularia.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 272 - Konstantino I Handia, erromatar enperadorea (h. 337).
- 638 - Huineng, zen eskolaren seigarren eta azken patriarka (h. 713).
- 1622an bataiatua - Carel Fabritius, herbehereetar margolaria (h. 1654).
- 1667 - Luisa Karolina Radziwiłł, Lituaniako Dukerri Handiko magnatea (h. 1695).
- 1691 - Edward Cave, ingeles inprimatzaile eta argitaratzailea (h. 1754).
- 1767 - Jacques-Charles Dupont de l'Eure, Frantziako presidentea de facto (h. 1855).
- 1791 - Vincenzo Tineo, italiar botanikaria (h. 1856).
- 1793 - Baldomero Espartero, espainiar politikari eta militarra (h. 1879).
- 1799 - Frederick Catherwood, ingeles esploratzaile, marrazkilari, arkitekto eta argazkilaria (h. 1854).
- 1807 - Henry Wadsworth Longfellow, estatubatuar olerkaria (h. 1882).
- 1812 - Samo Chalupka, erromantizismoko eslovakiar poeta (h. 1883).
- 1831 - Nikolai Ge, errusiar margolaria (h. 1894).
- 1835 - Dimitrios Vikelas, greziar negozio-gizon eta idazlea, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko lehenbiziko presidentea (h. 1908).
- 1848 - Charles Hubert Hastings Parry, ingeles musikagile eta musikologoa (h. 1918).
- 1861 - Rudolf Steiner, austriar filosofoa (h. 1925).
- 1863 -
- George Herbert Mead, estatubatuar soziologo, gizarte-psikologo eta filosofoa (h. 1931).
- Joaquín Sorolla, espainiar margolaria (h. 1923).
- 1867 - Irving Fisher, estatubatuar ekonomialaria (h. 1947).
- 1869 - Alice Hamilton, estatubatuar mediku eta ikertzailea, industria toxikologian aitzindaria (h. 1970).
- 1881 - Sveinn Björnsson, Islandiako lehendabiziko presidentea (h. 1952).
- 1890 - María de Baratta, salvadortar konpositorea, piano-jotzailea, musikologoa eta folklorista (h. 1978).
- 1891 - Georges Migot, frantziar musikagilea, idazlea eta margolaria (h. 1976).
- 1894 - Robert Siohan, frantziar musikagilea (h. 1985).
- 1895 - Mercedes Llopart, kataluniar abeslari liriko sopranoa (h. 1970).
- 1897 -
- Marian Anderson, estatubatuar kontraltoa, XX. mendeko ahotsik onenetarikoa (h. 1993).
- Bernard Lyot, frantziar ingeniaria (h. 1952).
- 1901 - Marino Marini, italiar eskultorea (h. 1980).
- 1902 -
- Ethelda Bleibtrey, estatubatuar igerilaria (h. 1978).
- Lucio Costa, brasildar arkitekto eta hirigilea (h. 1998).
- Gene Sarazen, estatubatuar golfaria (h. 1999).
- John Steinbeck, estatubatuar idazlea, 1962ko Literaturako Nobel Saria (h. 1968).
- 1904 -
- James T. Farrell, estatubatuar idazlea (h. 1979).
- André Leducq, frantziar txirrindularia (h. 1980).
- 1905 - Franchot Tone, euskal jatorriko estatubatuar zinema, antzerki eta telebistako aktore, ekoizle eta zuzendaria (h. 1968).
- 1907 - Paula Wiesinger, italiar alpinista eta eskiatzailea (h. 2001).
- 1910 -
- Joan Bennett, estatubatuar aktorea (h. 1990).
- Clarence Leonard Johnson, estatubatuar ingeniari aeronautiko berritzailea (h. 1990).
- Guénrij Kasparián, armeniar xake-jokalaria eta xake-ikasketen sustatzailea (h. 1995).
- 1912 - Lawrence Durrell, britainiar olerkigile, eleberrigile eta saiakeragilea (h. 1990).
- 1913 -
- Paul Ricoeur, frantziar filosofoa (h. 2005).
- Irwin Shaw, estatubatuar eleberrigile, antzerkigile eta gidoigilea (h. 1984).
- 1917 - María Dolores de Pablos, espainiar poeta eta astrologoa (h. 1981).
- 1923 - Dexter Gordon, estatubatuar jazz saxofoi jolea (h. 1990).
- 1924 - Patria Mirabal, Mirabal ahizpetako bat (h. 1960).
- 1926 - David H. Hubel, kanadar-estatubatuar neurobiologoa, 1981eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2013).
- 1930 - Joanne Woodward, estatubatuar aktorea.
- 1932 - Elizabeth Taylor, britainiar-estatubatuar aktorea (h. 2011).
- 1934 -
- Navarre Scott Momaday, Kiowa tribuko estatubatuar idazlea, Pulitzer sariduna.
- Ralph Nader, estatubatuar abokatu, politikari eta idazlea, kontsumitzaileen defentsaren aitzindarietako bat.
- 1935 - Mirella Freni, italiar opera sopranoa (h. 2020).
- 1936 - Ron Barassi, Australiar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 2023).
- 1939 - Kenzō Takada, japoniar moda diseinatzailea (h. 2020).
- 1941 -
- Paddy Ashdown, britainiar politikari eta diplomazialaria (h. 2018).
- Charlie Faulkner, galestar errugbilaria (h. 2023).
- 1942 - Robert H. Grubbs, estatubatuar kimikaria, 2005eko Kimikako Nobel Saria (h. 2021).
- 1943 -
- Morten Lauridsen, daniar jatorriko estatubatuar musikagilea.
- Sheila Rowbotham, britaniar historialari feminista sozialista.
- 1944 - Roger Scruton, ingeles filosofo eta idazlea (h. 2020).
- 1946 - Mary-Claire King, estatubatuar genetista.
- 1947 - Alan Guth, estatubatuar fisikari eta kosmologoa.
- 1950 - Franco Moschino, italiar moda-diseinatzailea (h. 1994).
- 1953 - Yolande Moreau, belgikar aktorea eta zinema zuzendaria.
- 1957 - Adrian Smith, ingeles gitarra-jolea, Iron Maiden taldeko kidea.
- 1958 - Naas Botha, hegoafrikar errugbilari ohia.
- 1961 - James Worthy, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1962 - Chiya Fujino, japoniar idazlea.
- 1963 - Sole Giménez, frantziar-espainiar abeslaria, musikagilea eta letragilea.
- 1965 - David Boulter, ingeles musikaria, Tindersticks taldeko kidea.
- 1966 -
- Baltasar Kormákur, islandiar aktore, antzerki zuzendari eta ekoizlea.
- Pocho Lepratti, argentinar lekaide eta gizarte-ekintzailea, 35 urterekin poliziak erahila (h. 2001).
- 1967 - Jonathan Ive, ingeles diseinatzailea, Apple Inc. konpainiako diseinu-burua.
- 1970 - Simone Tebet, brasildar abokatua, irakaslea, idazlea eta politikaria.
- 1971 - Sara Blakely, estatubatuar enpresaburua eta filantropoa, Spanx enpresaren sortzailea.
- 1972 - Maja Lidia Kossakowska, fantasiazko idazle, arkeologo eta kazetari poloniarra (h. 2022).
- 1973 - Li Bingbing, txinatar aktorea, abeslaria eta ekoizlea.
- 1974 -
- Julie Andrieu, frantziar telebista aurkezlea eta gastronomia kritikaria.
- Fernando Jubero, kataluniar futbolari ohia.
- 1976 - Hanna Kosonen, finlandiar orientazio-eskiatzaile eta politikaria.
- 1980 -
- Chelsea Clinton, Bill eta Hillary Clinton politikarien alaba.
- Rodrigo García, espainiar txirrindularia.
- 1983 - Kate Mara, estatubatuar aktorea.
- 1985 - Thiago Neves, brasildar futbolaria.
- 1990 -
- Patricia Guerrero, espainiar dantzari eta koreografoa.
- Magdalena Koleśnik, poloniar aktorea.
- Marta Torrejón, kataluniar futbolari eta biologoa.
- 1992 -
- Massimo Stano, italiar atleta.
- Jimmy Vicaut, frantziar atleta, 100 eta 200 metrotan aditua.
- 1994 - Hou Yifan, txinatar xake jokalaria.
- 1995 - Kosuke Nakamura, japoniar futbolaria.
- 2001 - An San, hegokorear arkularia.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1565 - Alfonso de Córdoba, nafar noble eta militarra (j. 1512).
- 1653 - Diego López Pacheco, Espainia Berriko erregeordea eta Nafarroako erregeordea (j. 1599).
- 1773 - Pedro Calatayud, nafar misiolari jesuita (j. 1689).
- 1813 - Juan de Goyeneche y Aguerrevere, iruritar militar, politikari eta merkataria (j. 1741).
- 1869 - María del Pilar Acedo, Ohianederko Markesa, kulturzale eta poeta, Biarnon (j. 1784).
- 1894 - Damaso Zabaltza, nafar piano-jotzaile eta musikagilea, Madrilen (j. 1835).
- 1907 - Agustín Pérez Soriano, nafar musikagilea, Madrilen (j. 1846).
- 1943 - Juan Bizente Zengotita-Bengoa, bizkaitar idazlea (j. 1862).
- 1963 - Nestor Zubeldia, nafar apaiz, idazle eta pentsalaria (j. 1878).
- 1977 - Ixaka Lopez, euskal idazle, kultura eragile, euskaltzale eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1879).
- 1984 - Amédée Artze, baxenafar pilotaria (j. 1900).
- 2006 - Igor Angulo Iturrate, bizkaitar ETAkidea, Cuencako espetxean (j. 1973).
- 2007 - Remedios Ultra Lacruz, 110 urte eta 182 egun bizi izan zen euskal herritarra, Madrilen (j. 1896).
- 2009 - Maria Otxoa Laiana, 106 urte bizi izandako nafarra (j. 1902).
- 2019 - Michel Sainte-Marie, lapurtar politikaria, Frantziako Alderdi Sozialistaren kidea (j. 1938).
- 2021 - José Manuel Cortizas, bizkaitar kirol kazetari eta bikoizketa-aktorea (j. 1963).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 580 - Pepin Landengoa, Austrasiako jauregizaina.
- 1425 - Vasili I.a Moskukoa, Moskuko Printze Handia (j. 1371).
- 1641 - Pau Claris i Casademunt, politikari eta elizgizon kataluniarra, Generalitateko presidente izandakoa (j. 1586).
- 1689 - Antonio Pedro Sancho Dávila, Nafarroako erregeordea.
- 1735 - John Arbuthnot, Londresko eskoziar mediku, idazle satiriko eta zientzia-gizona (j. 1667).
- 1807 - Louise du Pierry, frantziar astronomoa eta Sorbona Unibertsitatean irakasle ageri den lehen emakumea (j. 1746).
- 1819 - Claude-Anne de Rouvroy de Saint Simon, frantziar militar eta politikaria (j. 1743).
- 1829 - Charles de Salaberry, euskal jatorriako quebectar militarra (j. 1778).
- 1854 - Félicité Robert de Lamennais, frantziar idazlea eta pentsalaria (j. 1782).
- 1887 - Aleksandr Borodin, errusiar musikagilea (j. 1833).
- 1906 - Samuel Pierpont Langley, estatubatuar astronomo eta fisikaria (j. 1834).
- 1926 -
- Filomena Dato, galiziar idazlea (j. 1856).
- Olga Wisinger-Florian, austriar margolari inpresionista (j. 1844).
- 1934 - Josep Llimona i Bruguera, kataluniar eskultorea, Kataluniako modernismoaren artista nagusietariko bat (j. 1863).
- 1936 - Ivan Pavlov, errusiar mediku, fisiologo eta psikologoa, 1904ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1849).
- 1939 - Nadezhda Krupskaia, errusiar iraultzaile eta pedagogoa (j. 1869).
- 1940 - Peter Behrens, alemaniar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1868).
- 1943 - Kostis Palamas, greziar poeta (j. 1859).
- 1946 -
- Paule Gobillard, frantziar margolaria (j. 1867).
- Harry Edwin Wood, ingeles astronomoa (j. 1881).
- 1970 - Reizo Fukuhara, japoniar futbolaria (j. 1931).
- 1977 - John Dickson Carr, estatubatuar detektibe-eleberrien idazlea (j. 1906).
- 1985 - Henry Cabot Lodge, Jr., estatubatuar politikaria (j. 1902).
- 1989 -
- Konrad Lorenz, austriar naturalista, etologiaren sortzailetariko bat eta 1973ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1903).
- Boris Skossyreff, Andorrako errege izendatutako errusiar abenturazale eta espia (j. 1896).
- 1990 - Josephine Johnson, estatubatuar eleberrigile, olerkari eta saiakeragilea (j. 1910).
- 1992 - Algirdas Julius Greimas, lituaniar-frantziar hizkuntzalaria (j. 1917).
- 1993 - Lillian Gish, estatubatuar aktorea (j. 1893).
- 1998 - George Herbert Hitchings, estatubatuar farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1905).
- 2001 - José García Nieto, espainiar olerkaria (j. 1914).
- 2002 - Francisco Queipo de Llano Acuña, madrildar militar eta politikaria (j. 1927).
- 2003 -
- Wolfgang Larrazábal, Venezuelako presidentea (j. 1911).
- Fred Rogers, estatubatuar telebista-aurkezlea, musikaria, txotxongilolaria, idazlea, ekoizlea eta eliz ministro presbiterianoa, Mister Rogers' Neighborhood saioaren sortzailea (j. 1928).
- 2008 - Ivan Rebroff, alemaniar abeslaria, aparteko ahots tartean abesteko gai zena (j. 1931).
- 2011 -
- Necmettin Erbakan, Turkiako lehen ministroa (j. 1926).
- Moacyr Scliar, brasildar narratzailea (j. 1937).
- 2012 - Manuel de Solà-Morales Rubió, kataluniar arkitekto eta urbanista (j. 1939).
- 2013 -
- María Asquerino, espainiar aktorea (j. 1925).
- Stéphane Hessel, frantziar politikari, diplomazialari, idazle eta olerkaria (j. 1917).
- 2014 - Maria de Avila, kataluniar dantzari, koreografoa, zuzendaria eta balet irakaslea (j. 1920).
- 2015 -
- Boris Nemtsov, errusiar zientzilari eta politikari liberala (j. 1959).
- Leonard Nimoy, estatubatuar aktore eta zinema-zuzendaria, Star Trek telesailean Mr. Spock pertsonaia antzezteagatik ezaguna (j. 1931).
- 2016 - Lúcio Lara, Angolako jarduneko presidentea (j. 1929).
- 2017 - Carlos Humberto Romero, El Salvadorko presidentea (j. 1924).
- 2018 - Quini, asturiar futbolaria (j. 1949).
- 2019 - France-Albert René, Seychelleetako 2. presidentea (j. 1935).
- 2020 - Valdir Espinosa, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- 2022 - Carlos Álvarez Cruz, espainiar poeta eta hizlaria (j. 1933).
- 2023 -
- Gérard Latortue, Haitiko lehen ministroa (j. 1934).
- Juan Muñoz Martín, espainiar haur literaturaren alorrean idazlea (j. 1929).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Dominikar Errepublikako jaiegun nazionala.
- Sehaska egutegiko izendegia: Goratz/Goratze/Goraitz/Gorantz eta Lander/Landerra.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |