Dynamo Dresden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
SG Dynamo Dresden
Sorrera 1953
Futbol zelaia Glücksgas Stadion
(Edukiera: 32.066)
Presidentea Alemania Andreas Ritter
Entrenatzailea Alemania Olaf Janßen
Liga 2. maila
2011-12 16.a
Webgunea http://www.dynamo-dresden.de
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Dynamo Berlinen aurkako partida, 1988an.
Jokalariak 1989ko Liga titulua ospatzen.

SG Dynamo Dresden (izen osoa Sportgemeinschaft Dynamo Dresden e. V.) Alemaniako Berlin hiriburuko futbol taldea da. Gaur egun bigarren mailan ari bada ere, Ekialdeko Alemaniako 8 Liga eta 7 Kopa irabazi zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dresdenen futbola kirol garrantzitsua izan zen Bigarren Mundu Gerraren aurretik ere eta Dresdner SC taldeak dagoeneko Alemaniako bi liga irabaziak bazituen 1943 eta 1944ean. 1950an ordea Ekialdeko Alemaniako txapelketan istilu gogorrak izan ziren eta taldea desegin egin zen. 1952an SG Deutsche Volkspolizei Dresden talde berria sortu zen, poliziaren babesa zuena, eta urte berean Kopa irabazi zuen. 1953an taldea eraldatu eta gaur egungo SG Dynamo Dresden eratu zen, honek ere lehenengo urtean Liga irabazi zuelarik.

Taldearen garai onena aldiz 70. hamarkadan iritsi zen 5 Liga eta 2 Kopa irabazi baitzituen. 80. hamarkadan ere maila mantendu zuen baina Dynamo Berlinen itzalean egotea tokatu zitzaion, harik eta 1989an liga berria irabaztea lortu arte. Urte berean UEFA Kopako final erdiak jokatzera iritsi zen. Stuttgartek utzi zuen finaletik kanpora, Stuttgarten 1-0 galdu eta etxean bana berdindu baitzuen. 1990an berriz ere liga irabazi zuen.

1991ean Alemaniako ligak bateratzerakoan Bundesligako lehen mailan sartu zen ekialdeko bi taldeetako bat izan zen Hansa Rostockekin batera.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian: 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]