Alemaniako Errepublika Demokratikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Deutsche Demokratische Republik
1949 – 1990
Errepublika sozialista
ekialdeko alemaniar bandera

ekialdeko alemaniar armarria


Ereserkia

280px
Goiburua
Proletarier aller Länder, vereinigt Euch!
LocationEastGermany.png
Alemaniako Errepublika Demokratikoaren kokapena
Geografia
Hiriburua Berlin
Azalera 108,333 km²
Ekonomia
Dirua AEDko markoa
Historia
Sorrera 1949
Desagerpena 1990
Aurrekoa
Merchant Flag of Germany (1946-1949).svg Alemania Okupatua
Ondorengoa
Alemania Flag of Germany.svg

Alemaniako Errepublika Demokratikoa[1] (AED) (alemanez: Deutsche Demokratische Republik edo DDR), Ekialdeko Alemania izenaz ere ezaguna, Bigarren Mundu Gerraren ostean Sobietar Batasunak okupatutako Alemaniako eremua izan zen. Iraun zuen denbora guztian estatu komunista izan zen. AED 1949ko urriaren 7an aldarrikatu zen Ekialdeko Berlinen. 1954an estatu subirano izendatu zen, baina Potsdameko Konferentzian adostutakoari jarraituz sobietar tropak bertan geratu ziren. Mendebaldeko Alemanian, berriz, Estatu Batuetako tropak geratu zirenez, Gerra Hotzaren agertoki garrantzitsua izan zen. AED Varsoviako Itunaren parte izan zen. 1990an Alemaniarekin batu zen, autodeterminazio eskubidea erabilita.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AED-ko banaketa administratiboa.

1945ean Alemaniako barneko mugak birdiseinatu ostean, bazeuden ekialdean bost estatu edo länder sobietarrek kontrolatutakoak: Brandenburg, Mendebaldeko Mecklemburg-Pomerania, Saxonia, Saxonia-Anhalt eta Turingia, Ekialdeko Berlinekin batera AED osatzen zutenak 1949an.

1952an länder-en araberako banaketa bertan behera gelditu zen, eta AED banatu zuten bezirke edo barrutitan, bakoitzeko hiri nagusiaren arabera izendatuta: Rostock, Schwerin, Neubrandenburg, Magdeburg, Potsdam, Berlin, Frankfurt Oder, Cottbus, Halle (Saxonia-Anhalt), Erfurt, Leipzig, Dresden eta Karl-Marx-Stadt (Karl Marx hiria, Chemnitz 1953 arte eta 1990etik), Gera eta Suhl.

1990ean länder-ak berriro indarrean ipini eta Alemaniako Errepublika Federalekoekin batu zituzten. Land bakoitza barrutitan (kreise) banatu zuten, AEFn egiten zen bezala, eta bezirke-ak bertanbehera utzi zituzten.

Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976tik 1989 arte Erich Honecker izan zen presidentea, agintaldi luzeena izan zuena. Lehenago, hamahiru urtez Walter Ulbricht izan zen boterean (1960–1973), eta hamaika urtez Wilhelm Pieck (1949–1960). Presidenteen zerrenda osatzeko, azkenik, honako hauek ditugu: - 1973–1976 Willi Stoph - 1989 Egon Krenz - 1989–1990 Manfred Gerlach

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alemaniako Errepublika Demokratikoa Aldatu lotura Wikidatan