Dzibilchaltún
Dzibilchaltún | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Yucatán |
Municipality of Mexico | Mérida (udalerria) |
Mexikoko herria | Mérida |
Koordenatuak | 21°05′28″N 89°35′25″W / 21.091°N 89.5903°W |
Webgune ofiziala | |
Dzibilchaltún Mexikoko Yucatángo maia zibilizazioaren leku arkeologikoa da, Méridatik, estatuko hiriburutik (15 km.) oso gertu eta, hala ere, nahiko ezezaguna. Ezagutza eskas horren jatorria, beste aztarnategiez konparatuta nahiko aurkikuntza berria dela izan daiteke (XX. mendeko 50 hamarkadan). Maia hiri horren eraikuntza enblematikoa Zazpi panpinen Tenplua dugu. Dzibilchaltún Yucatango maia hizkuntzaz zera esan nahi du: "harri lauen gainean idazkerak dauden tokia".[1] Leku arkeologikoan bertan 1994an Maia Herriaren Museoa ireki zen, ikuspuntu historikoa duen instalazioa ezen bertan garai kolonialetakoak eta XIX. mendekoak ikus baitaitezke; bertan erakusten diren piezak penintsula osokoak eta Chiapasekoak dira.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dzibilchaltún historia luzeko hiria da. Aurkitutako lehenengo aztarnak garai preklasikoak dira, K. a. 350 urtekoak, eta berrienak XVI. mendekoak. Hiri garrantzitsua izan zen eta bere urrezko garaietan 20.000 biztanle inguru izan zituen eta 16 km²ko azalera. Oraindik oso eraikuntza eta egitura gutxi aztertu da baina 8.400 inguru egon daitezkeela kalkulatu da. Beste maia hiriak bezala Dzibilchaltún bide ("sacbé") sare handi baten erdian zegoen eta oso inguru onean: kostaldetik oso gertu eta lur emankorren zonaldean; nolabait horrek esplikatzen du hiriaren historia luzea.[3]
Arkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatu dugunez eraikin ospetsuena Zazpi panpinen Tenplua da. Izena bertan aurkitutako panpinetik datorkio. Panpin horiek buztinez eginak daude, oso era kaxkarrez, eta batzuek malformazioak erakusten dituzte. Tenpluak, bestetik, maia zibilizazioaren munduan ezaugarri bereziak erakusten ditu: leihoak lau aldetan. Egun ikus daitekeen eraikin partzialki berreraikia izan da. Jatorrizko egitura klasiko berantiar garaikoa da eta K.o.800 urtean egun desagertuta dagoen beste egituraz estalia izan zen.
Aipatzekoa da urtero gertatzen fenomenoa dugu "Zazpi panpinen Tenplua"n: udaberriko ekinokzioan eguzkiak leiho batetik bestera tenplua gurutzatzen du.
Lekuaren perimetroan berean XVI. mendeko eliza kristaua bat dago, konkistaren ondoren eraikia.
Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoan ikus daitezkeen elementu nagusiak:[4]
- Dzibilchaltúnen aurkitutako piezak.
- Konkista aurreko eskultura monolitikoak.
- Urperatze baten errepresentazioa.
- Ticuleko Chilam Balamen orriak.
- Kasten gerraren piezak.
- Heneken (Agave fourcroydes) industriaren elementuak.
- Maia etxe bat.
Xlacah zenotea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenak "Herri zaharra" esan nahi du eta inguruko zenote ireki garrantzitsuena da. Maiek ura hartzeko erabili zuten. 40 metroko sakonera du, 100 m. luzera eta 40 m. zabalera. Bertan bainatu daiteke.[5]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Los mayas. Rutas arqueológicas". Arqueología Mexicana aldizkariaren argitalpen berezia. 21. zk. Mexiko, 2006.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arqueología de Yucatán: Dzibilchaltún
- ↑ "Los mayas. Rutas arqueológicas", 26.or.
- ↑ "Los mayas. Rutas arqueológicas", 24.or.
- ↑ http://www.sic.gob.mx/ficha.php?table=museo&table_id=681
- ↑ El cenote Xlacah, Dzibilchaltún
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Museoari buruzko informazioa.
- (Ingelesez) Dzibilchaltún hiriari buruzko informazioa.
- (Gaztelaniaz) Ekinokzioa Dzibilchaltúnen. Bideoa.