Dzongkha
Dzongkha | |
---|---|
རྫོང་ཁ་ — རྫོང་ཁ་ (rDzongkha) | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Bhutan, Sikkim (India) |
Hiztunak | 170.000 |
Ofizialtasuna |
![]() |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Araugilea | Dzongkharen Bilakaeraren Biltzarra |
Alfabetoa | tibetar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 |
dz |
ISO 639-2 |
dzo |
ISO 639-3 |
dzo |
Ethnologue |
dzo |
Glottolog |
nucl1307 eta dzon1239 |
Wikipedia |
dz |
Dzongkha[1] (dzongkhaz: རྫོང་ཁ་) Bhutango hizkuntza nazionala da. «Dzongkha» hitzak dzong-etan (རྫོང་) hitz egiten den kha (ཁ་) hizkuntza esan nahi du. Dzongak XVII. mendeko monasterio gotortuak dira.
Hizkuntzak 170.000 hiztun inguru ditu eta Bhutango mendebaldeko barrutietan hitz egiten da. Herrialde hartako eskola guztietan irakasten da, eta lingua franca da hegoaldeko eta ekialdeko barrutietan, hor dzongkha ez baita ama-hizkuntza.
Joyi deritzan tibetar alfabetoaren aldaeraz idazten da.
Ahaidantzari dagokionez, sino-tibetar hizkuntza-familiari dagokio, tibeto-birmaniarren taldeari. Kode hauek ditu: ISO 639-1: dz; ISO 639-2: dzo.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2011-6-25.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |