ECHO (Europako Batzordea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Europako Batzordeko Laguntza Humanitario eta Babes Zibileko saila (ECHO), antzina Europar Erkidegoko Laguntza Humanitarioko Bulego zeritzona, kanpoko laguntza humanitario eta babes zibilerako Europako Batzordearen saila da.

2013an EBak 1,35 bilioi € zuzkitu zituen emergentzia-laguntzarako ECHOren bitartez.[1] EB bigarren emailerik handiena izan da, urtero 2000. urteaz geroztik, laguntza humanitarioan (datuak 2012ra arte daude eskura). Bere Estatu Kideekin batera, munduko bigarren emailerik handiena da laguntza humanitarioan, eta 2009an laguntza humanitarioaren guztizkoaren %50 zuzkitu zuen.[2] ECHOk sortutako proiektuek 120 milioi laguni eragiten die urtero, 90 herrialdetan.[3]

Bere esku-hartze humanitarioetarako, ECHOk ez du berez laguntza-programarik burutzen; aldiz, 200 kide baino gehiagok osaturiko sare baten bitartez garatzen ditu operazioak (GKEak, NBE agentziak eta nazioarteko erakundeak, Gurutz Gorria/Ilargierdi Gorriaren Mugimendua).[4] 2013an, ECHOk eremuko 44 bulego zituen, 39 herrialdetan, 149 nazioarteko aditu humanitariorekin eta 315 langile nazionalekin. Eremuko bulegoek herrialde edo eskualde zehatz batean dauden eta aurreikusten diren beharren azterketa eguneratua ematen dute, esku-hartzeko estrategien eta politiken garapena bultzatzen dute, ECHOren operazioetarako sostengu teknikoa ematen dute, eta esku-hartze horien jarraipen egokia bermatzen dute, baita emaileen koordinazioa erraztu ere, eremuan bertan.[5]

Laguntza humanitarioa funtsez hornitzeaz gainera, ECHOk EBeko Babes Zibilerako Mekanismoaren ardura ere badu. 2001ean sortua, Mekanismoak babes zibilerako agintari nazionalen arteko elkarlana bultzatzen du Europa osoan. Egun 31 herrialde dira Mekanismoko kide: EBeko 28 Estatu Kideak eta Islandia, Norvegia eta Mazedoniako Errepublika. Mekanismoa parte hartzen duten estatuek hondamendi naturalek eta gizakiak eragindako hondamendiek Europan eta beste edonon kaltetutako biktimei emandako laguntza koordinatzeko helburuaz jaio zen.

EBak 2012an Bakearen Nobel Saria jaso zuenez geroztik, Barroso Batzordeak sariaren zenbatekoa EBaren izenean onartu eta Children of Peace (Bake Haurrak) izeneko ekimen berri batera bideratu zuen. Gutxi gora behera 2 milioi euro zuzkitu zitzaizkien Children of Peace-ren proiektuei 2013an. Kopuru horrek 4 milioi eurora arte egin zuen gora 2014an.[6]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Erkidegoko Laguntza Humanitariorako Bulegoa (ECHO) 1992an ezarri zuen Bigarren Delors Batzordeak. Europar Erkidegoa 2009an bertan behera geratu zenean, bulegoari Europar Batzordeko edo Europar Batasuneko Laguntza Humanitario Saila esaten hasi zitzaion, baina ECHO laburdurari eutsi zion.

2010ean komisario berri bat izendatu izana, nazioarteko elkarlanerako, laguntza humanitariorako eta krisien aurrean erantzuteko agenda batekin, bat dator Lisboako Ituneko 214. eta 196. artikuluekin, non Laguntza humanitarioak eta Babes Zibilak paper garrantzitsua duten. ECHOren izen ofiziala Laguntza Humanitarioko eta Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusia izatera aldatu zen. ECHOren aldaketak berekin ekarri zuen Babes Zibileko unitatea Ingurumen ZNtik ECHO ZNra mugitzea. Aldaketa hori aurrera pausu bat da erreakzioa hil ala bizikoa den esparru batean elkarlana eta erabaki-hartzea hobetzeko. EBko Babes Zibilerako Mekanismoak, halaber, Emergentziei Erantzuteko Koordinazio Zentro berria (ERCC) irekitzea ere ezarri zuen. babes zibilerako 'gune' bat alegia, hondamendien jarraipena egin eta hondamendiak pairatzeko joera duten herrialdeen prestakuntza eta erresilientzia areagotzeko. Babes Zibilerako mekanismoa Bosnia Herzegovina eta Serbiako uholdeetan erabili zen azkeneko aldiz[7].

Agindua eta Printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntza humanitarioaren esparruan, ECHOren agindua EBtik kanpo gatazkek eta hondamendi naturalek edo gizakiak eragindako hondamendiek kaltetutako biktimei emergentziazko asistentzia eta laguntza ematea da (ondasun eta zerbitzu moduan). Bere agindua hondamendiak saihestera eta krisien ondorengo operazioetara ere zabaltzen da.

Europako laguntza humanitarioa gizatasun, neutraltasun, inpartzialtasun eta independentzia printzipio humanitarioak ditu oinarri. Nazioarteko legeri humanitarioaren (IHL) aplikazioa du oinarri, beraz.[8]


Gizatasunak gizakien sufrimenduari dagoen tokian ekin behar zaiola esan nahi du, kalteberenei arreta berezia emanez. Neutraltasunak laguntza humanitarioak, gatazka armatu edo bestelako edozein auzitan ere ezin diola alderdietako bati mesede egin esan nahi du.

Inpartzialtasunak esan nahi du laguntza humanitarioa beharraren arabera bakarrik eman behar dela, bazterketarik gabe.

Independentziak helburu humanitarioen autonomia esan nahi du, helburu politiko, ekonomiko, militar eta bestelako helburuetatik at.

2007an, Louis Michel komisarioaren ekimenez, Europar Batzordeak "Laguntza Humanitarioari buruzko Adostasun Europar" bat onetsi zuen, laguntza humanitarioari buruzko lehendabiziko erreferentzia-testua osatzeko.[9] GKEek modu aktiboan parte hartu zuten Adostasun Europarraren zirriborroan eta "testurik sakon eta GKEen jarrera komunetatik hurbileneko" gisa har daiteke.[10] Adostasun Europarrak gizatasun, inpartzialtasun, neutraltasun eta independentziaren printzipio humanitarioak berresten ditu. "Laguntza humanitarioa krisiak kudeatzeko kudeaketa-tresna bat ez dela" ere ezartzen du.

2012an ECHOk Adostasunaren lehendabiziko berrikuspena egin zuen ezarri zenetik, lankidetza estuagoen beharra nabarmenduz, bazkideak kalitatez aukeratuz eta erantzukizuna areagotzea bermatuz herritarrei eta interes-taldeei begira.[11]

2012an halaber, ECHO eta beste emaile batzuk batera aritu ziren Agentzien Arteko Komite Iraunkorrarekin (IASC) Agenda Eraldatzailea sortzeko. Gidaritza, erantzukizun eta koordinazio humanitarioaren printzipioak adostu ziren erantzun humanitarioaren azkartasuna, efizientzia eta efektibotasuna areagotzeko. Gainera, babes zibila ECHOren aginduaren parte gisa hartu zen, eskualdeko eta kanpoko herrialdeen eta nazioarteko erakundeen artean hondamendiek dirauten artean elkarlan eta babes hobea bermatzeko.

Legeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisboako Ituna indarrean sartu zenetik, Ituneko Europar Batasuneko Funtzionamendurako Itunaren 214. Artikuluak zuzentzen ditu Europar Batasuneko laguntza humanitario-ekintzak.[12] Laguntza humanitarioa eskumen konpartitu paralelo bat da: horrek esan nahi du Batasunak politika autonomoa zuzentzen duela, Estatu Kideak euren eskumenak gauzatzeko salbuetsi gabe, alegia, eta Batasuneko politika Estatu Kide horien politiken "osagarri" huts bilakatu gabe ere.[13]

Ordura arte, laguntza humanitarioaren oinarria, besterik ezean, EEaren Ituneko 179. artikulua zen (garapen-politika). Garapenerako Komisarioaren agendaren parte izan ohi zen, Louis Michel lehendabizi eta Karel de Gucht gero, I. Barroso Komisioak iraun bitartean. Lisboako Itunak, lehen aldiz, laguntza humanitarioa gehitu zuen berezko politika gisa EBeko Itunean.

214. artikuluan ezartzen denez, EBaren operazioek, laguntza humanitarioaren esparruan, hondamendi naturalen eta gizakiak sortutako hondamendiek kaltetutako hirugarren herrialdetako biktimei asistentzia eta laguntza bertatik bertara ematea da. 214. artikuluak, halaber, laguntza humanitarioaren printzipioak berresten ditu, nazioarteko legeriarekiko errespetua eta gizatasun, inpartzialtasun, neutraltasun eta ez-bazterketa, alegia.[14]

Batzordeak EBko Babes Zibileko Mekanismoari buruzko legeri berria onartu zuen 2013an, prebentzioa, prestakuntza eta hondamendiek dirauten arteko erantzun-sistemen efektibotasuna hobetzeko koordinazio eta sostengu hobea ematen dituena. Legeriak erantzuteko fondo komunak eta material-erreserbak aurrez osatzea ezarri zuen, baita lehen erantzuleentzako trebakuntza-sare bat eta parte hartzen duten 31 herrialdeen hondamendietako arriskuak kudeatzeko ikuspuntu berri bat ere.[15]

Lisboako Itunak Laguntza Humanitariorako Boluntarioen Gorputz bat ere dakar (EBko funtzionamendurako ituneko 214. artikulua), ekintza humanitarioetan zuzenean parte hartu nahi duten Europarrei bat egiteko aukera emanez.

EBko LAGUNTZA BOLUNTARIOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batzordeak ekimen bat prestatu du 2014-2020 epealdian 18.000 herritar baino gehiagok mundu osoan boluntario-lanak egin ditzaten. Ekimenak boluntarioak elkarrekin trebatzen ditu, prestakuntza-programa europar batean, egiaztatutako erakunde humanitarioekin lanean hasi baino lehen.[16] Finantza-sostengua, erresilientzia eta babes zibilerako ahalmena garatzera zuzendua, bost proiektu-piloturako adostu zen, 2012an 150 bat boluntario barne hartuz.

Europako Parlamentuak (EP) ekimenaren aldeko botoa eman zuen 2014an. Boluntario-lanen artean daude mundu osoan EBaren agindupeko operazio humanitarioetan zabaltzea, EB barruko erakunde humanitarioetan aritzea edo operazioei sostengua online ematea, etxetik.[17]

Parte hartzen duten GKEk egiaztatze-prozesu bat igaro behar dute, boluntarioak kudeatzeko estandar europarrak betetzen dituztela bermatzeko.

Aurrekontua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an ECHOren laguntza-aurrekontua EBaren aurrekontu osoaren ehuneko bat baino gutxiago. Gainera, Europar Batzordeak bere Emergentzia-laguntzarako erreserba erabili zuen krisiei eta ustekabeko hondamendiei erantzuteko. Aurrekontua, erreserba-funtsekin, 1,35 bilioi eurora heldu zen 2013an. Laguntza humanitarioari dagokionez, ECHOk asistentzia humanitarioa eman zion 124 milioi lagun baino gehiagori, EBaz kanpoko 90 herrialdetan; horietatik 39 krisi-egoeran zeuden. Babes zibilari dagokionez, berriz, babes zibilerako mekanismoa 36 bider aktibatu zen 2013an, EB barruko eta kanpoko krisietarako.

Funtsen parterik handiena janari eta elikadurarako da (%40). Osasungintza eta medikuntza (sostengu psikosoziala barne) (%13), ura eta saneamendua (%13), aterpeak (%19) eta babesa (%7) dira beste jarduera-esparru nagusietako batzuk. ECHOk 2013ko aurrekontuaren %3 zuzendu zuen Hondamendien aurreko prestakuntzarako, 2012ekin alderatuta behera eginez. Babes Zibila aurrekontuaren %2 izan zen.

2013an, aurrekontuaren %40 Afrikara joan zen eta %18 Asiara, Latinoamerikara, Karibe eta Itsas Barera eta %32 Ekialde Ertainera eta Mediterraneora.[18]

Garapenerako laguntzak goia jo zuen 2010ean. Estatu kideek banaka ematen duten laguntzaz beste, Batasuna mundu osoko laguntza-emailerik handiena da. 2010ean mundu osoan laguntza humanitariorako emandako 9,8 bilioi euroen %41, gutxi gorabehera, EBk eman zuen.[19]

2014 urterako onetsitako aurrekontuak bilioi bat euro zuzkitzen ditu laguntza humanitario eta babes zibilerako.[20]

Estrategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ECHOren agindua bizia salbatu eta babestea da emergentzia eta emergentzia osteko berehalako egoeretan, naturalak izan edo gizakiak sorturikoak. Printzipio horiei jarraiki, Batzordeak hitzeman du urtero Dokumentu estrategiko bat prestatuko duela jarduerak efizientziaz eta modu egokian koordinatu eta programatzeko, beharretan oinarritutako hurbilpen inpartzialaz.

2013an, ECHOk bere laguntza humanitarioa 90 herrialdera zuzentzea aurreikusi zuen. Bost operazio humanitariorik handienak Sahel Afrikako Mendebaldeko eskualdean identifikatu zituen, Mali (82 milioi €), Sudan eta Hego Sudan (80 milioi €), Kongoko Errepublika Demokratikoa (54 milioi €),Pakistan (42 milioi €) eta Somaliako (40 milioi €) gatazken erantzun zabala barne. Halaber, ECHOren laguntza humanitarioaren %40 Sahara azpiko Afrikara zuzentzen da.[21]

Erreserbako aurrekontua Siria, Mali, Sahel, Hego Sudan, Kongoko Errepublika Demokratiko, Myanmar-eko krisi humanitario nagusiei eta Filipinetako erantzuteko erabili zen. ECHOk, halaber, krisi ahaztuak zuzkitzen ditu, Bangladesh, Kolonbia, Yemen, Aljeria, Pakistan edo Myanmar, esate baterako.

Iritzi publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an egindako laguntza humanitarioari buruzko Eurobarometro berezi batek agerian utzi zuen Europako herritarren elkartasuna gatazken eta hondamendi naturalen biktimen aurrean, bere mugetatik kanpora ere: 10 herritarretatik 9k uste dute "garrantzitsua dela EBak bere mugez kanpo laguntza humanitarioa zuzkitzea" eta 10etik 8k uste dute "EBko babes zibilerako ekintza koordinatua efektiboagoa dela herrialdeen banakako ekintza baino".[22]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ECHO Humanitarian Aid Factsheet 2013 [1]
  2. Global Humanitarian Assistance website [2]
  3. ECHO Annual Report 2012 [3]
  4. Ayuda humanitaria, [4]
  5. ECHO Field Network, [5] ECHO, retrieved 29-07-2014.
  6. EU dedicates its Nobel Peace Prize to Education projects for Children in Conflict. Retrieved 27-06-14.
  7. [EU Civil Protection http://ec.europa.eu/echo/files/aid/countries/factsheets/thematic/civil_protection_en.pdf] Retrieved 23-07-2014.
  8. Syntheses de la legislation, [6]
  9. European consensus on humanitarian aid, [7]. Retrieved 2014-07-03
  10. Pierre Salignon, L'Europe humanitaire en question(s), [http://humanitaire.revues.org/index573.html] Humanitaire, 19, 2009-10-23. Retrieved on 2012-01-16.
  11. Annual Report on the Implementation of the European Consensus on Humanitarian Aid – 2012 [8]
  12. Treaty on the functioning of the European Union, [9]
  13. Tratado de Lisboa: Preguntas y respuestas, [10]
  14. Ayuda humanitaria,[11]
  15. Trend, Eastern Partnership countries to gather for civil protection meeting, 10-06-14. Retrieved 27-06-14.
  16. EU Aid Volunteers: Commission proposes new global humanitarian initiative [12]
  17. New EU aid volunteers program to make a 'concrete, positive difference' [13], Richard Jones, Devex. 2014-02-26. Retrieved 2014-06-23
  18. ECHO 2013 Annual Report [14].
  19. ECHO ECHO's finances
  20. ECHO, Humanitarian aid and civil protection – 2014 Adopted budget.
  21. Where the European Commission's humanitarian aid will go in 2013 [15],10-01-2013. Retrieved 27-06-2014.
  22. Eurobarometer survey on humanitarian aid: Europeans care – and endorse the Commission's mandate [16], European Commission. 2012. Retrieved 23-07-2014

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]