Eblo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eblo
Bizitza
HeriotzaIX. mendea
Jarduerak

Eblo- baita Aeblus, Ebalus edo Ebles ere- IX. mendearen hasieran Gaskonian agintea zuen konde frankoa izan zen.

824an, Vita Hludowiciak esana, Aznar eta Aeblus kondeek (Eblus atque Asenarius committees) armada bat zuzendu zuten Iruñea kontrolatzeko[1]. Einharden Annales regni Francorumen esanetan, biek (Aeblus et Asinarius committees) aberastasunez beterik joan ziren. Hala ere "bigarren Orreagako guduan" euskaldunek mendean hartu zituzten[2], Iruñeko erresuma burjabetasuna mantendu eta konde biak atxilotuak izan ziren. Aznarrek, harrapatzaileen senidea (consanguineus) izanik, aske utzi zuten[3], Aeblus, ordea, frankoa zenez gatibu bildai zuten Kordobaraino, non hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Codera y Zaidin, F. "Expedición a Pamplona de los condes francos Elbo y Aznar." Colección de estudios Árabes, VII, 185–198.
  2. Higounet, Charles. "Les Aznars, un tentatif groupement des comtés gascons et pyrénéens au IXe siècle." Annales du Midi, LXI (1949), 34. orr.
  3. Astronomus. Vita Hludovici imperatoris, G. Pertz, ch. 2, Monumenta Germaniae Historica Scriptores, II, 608.